Lana
2024/10/04 - 14:57
Nafarroako Medikuen Sindikatuak bertan behera utzi du urriaren 15etik azaroaren 17ra egindako greba deialdia
Maria Chivitek legealdia amaitu arte, sei hilean behin greba egiteko asmoa du Nafarroako Medikuen Sindikatuak, eta, hortaz, hurrengo deialdia martxoaren 10etik apirilaren 7ra izango da.
2024/10/04 - 14:48
Zalaparta sortu du alderdi eta sindikatuen artean Gobernuak iragarritako "laneko baja malguen" proposamenak
EH Bilduk "astakeriatzat" jo du. Gobernua eskuinera alboratzen ari dela kritikatu du Podemosek, eta "osasunarekin ez jolastea" eskatu Diazek. CEOE Espainiako patronaleko presidente Antonio Garamendik eta Lan sailburu Mikel Torresek "positibotzat" eta "interesgarritzat" jo dute proposamena.
2024/10/04 - 12:17
Laneko bajak malgutzeko proposamena "interesgarria" dela dio Torresek, segurtasun juridikoarekin eginez gero
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak azaldu duenez, erretiro malguaren parekoa izan daiteke, baina ongi aztertu beharrekoa da Estatu mailako Elkarrizketa Mahaian.
2024/10/03 - 22:29
Gizarte Segurantzak ezintasuna ukatu dio gurpildun aulkian ibiltzen den garbitzaile bati
Maria Elena Escudero bere lantokira joan da, Iruñeko Mendigoiti ikastetxera, bere egoeraren irtenbidea negoziatzeko asmoz. LABek Elma Saiz ministroak lan-bajak malgutzeari buruz esandakoei erantzun die.
2024/10/03 - 18:19
Gizarte Segurantzak laneko bajak erreformatzea proposatu du, malguagoak izan daitezen
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak azaldu duenez, "betiere borondatez, eta osasunaren eta segurtasunaren" bermearekin, bajan dauden pertsonak lanera itzultzea aurreikusiko luke, kasu edo egoera zehatz batzuetan.
2024/10/03 - 15:23
Lan-istriputzat hartu dituzte Osakidetzako langile bati covidak eragindako ondorioak
Lagileak lanpostuan harrapatu zuen gaitza, 2020ko osasun-krisialdian. ESK sindikatuak adierazi du epaian egiaztatu dela "egungo bere egoerak infekzioarekin duen lotura".
2024/10/02 - 11:53
Irailean 3.367 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn, eta 205 gehiago, Nafarroan
Guztira, 107.996 langabe daude Euskal Autonomia Erkidegoan eta 29.612, berriz, Nafarroan. Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua milioi bat pertsonatik gorakoa da berriro ere EAEn eta Nafarroak, berriz, afiliatuak galdu ditu azken hilabetean.
2024/09/30 - 22:10
Gasteizeko Mercedes Benzek egun batzuetako etenaldia egingo du azaroan
Zuzendaritzak eta enpresa batzordeak bilera egin dute Euskadiko lantegi handienaren egoera aztertzeko. Aurten, 33 egunez gelditu behar izan dute ekoizpena, malgutasun neurriei helduta, aldi baterako lan-erregulazioa saihesteko.
2024/09/26 - 22:11
Sindikatuak "pozik", Nafarroako Hezkuntza Publikoko grebaren jarraipenarekin
Grebaren jarraipena % 26,5ekoa izan da, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren arabera. Sindikatuek, ordea, greba egin ahal zutenen hirutik bik egin dutela adierazi dute.
2024/09/25 - 12:50
Diazek ukatu egin du lanaldia 37,5 ordura murrizteko aukera 2026ra atzeratzea proposatu duenik
Ukatu bakarrik ez, gaiaren inguruan patronalak eta PPk duten jarreran jarri du azpimarra ministroak, "akordiorako aukerak" ikusten dituelako.
2024/09/24 - 14:32
EAEko ekonomia % 1,8 hazi da bigarren hiruhilekoan eta 18.000 lanpostu baino gehiago sortu dira
Dena dela, igoera ekonomiko hori Espainiako Estaturako aurreikusita dagoenaren azpitik (% 2,9) dago, baina Euroguneko ekonomiarako aurreikuspenaren gainetik (% 0,6). Arloka, zerbitzuek eta lehen sektoreek izan dute bilakaera onena; industrian, ordea, geldialdia sumatu da.
2024/09/24 - 12:18
La Pau enpresak ukatu egin du Euskaditik alde egiteko asmoa duela
Hainbat hedabidetan zabaldutako informazioari erantzuteko, Araban eta Bizkaian osasun garraio-zerbitzua ematen duen enpresak adierazi du ez duela asmorik Osakidetzarekin dituen kontratuak bertan behera uzteko.
2024/09/20 - 19:55
MasOrange konpainiaren lan-erregulazioko espedienteak 39 kaleratze aurreikusten ditu Euskaltelen
Orange Españaren bi filialak, OSP eta OSFI, izango dira lan-erregulazioko espedienteen eragina gehien jasango duten sozietateak; zehazki, 521 baja izango dira Orange Españan (OSP) eta 33 Orange España Comunicaciones Fijasen (OSFI).
2024/09/19 - 22:00
Langileek aukera dezakete noiz erabili ordaindutako bost eguneko baimena senide bat zaintzeko
Auzitegi Nazionalak uste du ezbeharra gertatzen denean egunak hartzera behartzeak generoko soldata-arrakala areagotzen duela.
2024/09/19 - 20:57
''Ez gatoz inori lana kentzera''
EAEn gero eta atzerritar gehiago egotea funtsezko faktore bihurtzen ari da ekonomia biziberritzeko. Beste batzuek bete nahi ez dituzten lan-hutsuneak betetzeaz gain, euren espiritu ekintzaileagatik ere nabarmentzen dira.
2024/09/16 - 19:20
Mikel Torres sailburuak "errealitate sozioekonomikoarekin bat datorren gutxieneko soldata" bultzatuko du
Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Batzordean, Sailak legealdi honetan dituen helburuak aurkezteko.
2024/09/16 - 15:43
LABek mobilizazioak egingo ditu 1.600 euroko gutxieneko soldata eta 30 orduko lan astea eskatzeko
Euskal Herri osoan egingo duen kanpaina Bilbon amaituko da, abenduaren 12an, manifestazio handi bat eginda.
2024/09/13 - 12:06
"Aldaketa dago balio-eskalan; gazteek ordutegiak, mugikortasuna eta telelana gehiago estimatzen dituzte"
Iñigo Juez Ajebask Euskadiko Enpresaburu Gazteen Federazioko presidenteak atzo egindako adierazpenak azaldu ditu, "gazteek ez dute lan egin nahi" esan ostean. Horren arabera, "alboratu ezin dugun errealitate bat da".
2024/09/13 - 10:26
Albiste izango dira: Bilboko hilketa matxista, gazteak eta lana eta euskaltegien matrikulazio kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/12 - 20:49
''Gazte askok diote ez diela merezi lan egiteak''
Iñigo Juez Euskadiko Enpresari Gazteen Federazioko (Ajebask) presidentea haserre eta kezkatuta agertu da, azken bi urteetan gero eta gehiago baitira "lan egiteak ez diela merezi" dioten gazteak. "Esku hartzeko unea da", adierazi du.