Irailean 3.367 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn, eta 205 gehiago, Nafarroan
Bi hilabetez jarraian gora egin ostean, langabeziak behera egin du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) irailean; aitzitik, Nafarroan hirugarrenez jarraian igo egin da.
Langabezia tasa % 3,02 jaitsi da (3.367 langabe gutxiago) EAEn abuztuarekin alderatuta, eta, guztira, 107.996 pertsona daude langabe gisa erregistratuta Lanbiden, gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak zabaldutako datuen arabera.
Nafarroako enplegu zerbitzuaren bulegoetan, berriz, 205 pertsona gehiago zeuden izena emanda irailean (% 0,70), eta, guztira, 29.612 dira lanik gabe daudenak, Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera.
Urte arteko datuei erreparatuta ere, langabeziak gora egin du bai EAEn eta baita Nafarroan ere. 2023ko iraileko datuen aldean, 1.271 langabe gehiago (% 1,19 gehiago) daude EAEn; Nafarroan, iazko hilabete berean baino 306 langabe gehiago (% 1,04) zenbatu dituzte.
EAEn, hiru lurraldeetan egin du behera langabeen kopuruak, aurreko hileko datuekin alderatuta: 1.616 langabe gutxiago (% 2,57) daude Bizkaian, 1.413 gutxiago (% 4,73) Gipuzkoan, eta 338 gutxiago (% 1,83) Araban. Iazko uztaileko datuekin alderatuta, berriz, gora egin du langabeen kopuruak, 1.483 langabe gehiago (% 2,48) izan baitira Bizkaian, 560 gehiago Gipuzkoan (% 2,01) eta 772 gehiago (% 4,08) Araban.
Zerbitzuen sektorean jaitsi da batez ere langabezia, aurreko hilabetean baino 3.111 langabe gutxiago (% 3,92) zenbatu baitira EAEn. Gainerako sektoreetan jaitsiera nabarmen txikiagoa izan da: Industrian, 181 gutxiago (% 1,72); eraikuntzan, 103 gutxiago (% 1,72) eta nekazaritzan, 86 gutxiago (% 4,6).
Espainiako Estatuan, % 0,1 egin du behera langabeziak, aurreko hilabetean baino 3.164 pertsona gehiago baitaude lanik gabe. Hala ere, 2004tik irailean izandako igoerarik txikiena da eta 2007tik irailean izandako daturik onena, pandemiako urteak salbu. Gainera, Gizarte Segurantzak 8.805 afiliatu irabazi ditu.
Afiliazio eta kontratazio datuak
Afiliazioari dagokionez, Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua milioi bat pertsonatik gorakoa da berriro ere EAEn, abuztuan kopuru horretatik jaitsi ondoren. Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera, 1.007.609 afiliatu daude EAEn.
Abuztutik irailera, Gizarte Segurantzak 10.538 afiliatu irabazi ditu (% 1,06).
Iazko irailarekin alderatuta, 12.617 afiliatu gehiago daude EAEn (% 1,27).
Kontratazioari dagokionez, irailean 74.413 kontratu sinatu dituzte, horietatik 14.705 (% 25,66) mugagabeak.
Bestalde, 212 afiliatu galdu ditu Nafarroako Gizarte Segurantzak, baina iaz hilabete berean baino 3.694 gehiago dira. Gauzak horrela, guztira, 309.828 pertsona daude Gizarte Segurantzan izena emanda Nafarroan.
Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren balorazioak
Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Enplegu sailburua pozik mintzatu da langabeziak behera egin duelako EAEn, eta berriro ere milioi bat afiliaturen langa gainditu delako.
Datu horiek eskuan hartuta, enpleguaren errekuperazioa denboran luzatzea espero duela esan du Torresek. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak esku artean zituen aurreikuspenak baieztatzera datoz gaurko datuak, eta udako beherakadaren ondoren enpleguak gora egin du udazkenaren hasieran.
Amaitzeko, urte amaierarako eta datorren urtearen hasierako aurreikuspenak "baikorrak" direla iragarri du.
Bere aldetik, Nafarroako Gobernuak lan-merkatuak Foru Erkidegoan duen "egonkortasunean" jarri du azpimarra, langabeziak gora egin badu ere. Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak esan duenez, iraileko datuak "positiboak ez diren arren", duela urtebeteko datuekin alderatuta,afiliatuen kopurua nabarmen hazi dela da "garrantzitsua". Enplegua sortzeko joera "positiboa" dela gehitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.