Lapurdi
2023/03/08 - 09:08
M8ak zaintzak erdigunean jarri eta desberdintasunekin amaitzea aldarrikatuko du
Mugimendu feminista kalera aterako da "zaintzaren merkantilizazioa" salatzeko eta alternatiba gisa "zaintzarako eskubide kolektiboa" proposatzeko.
2023/03/06 - 19:45
Frantziako "inflazioaren aurkako saskiaren" ezaugarri nagusiak
Konpainia bakoitzak autonomia izango du bere zerrenda osatu eta prezioak finkatzeko. Produktuek etiketa bera izango dute, Frantziako banderaren koloreekin eta "inflazioaren aurkako hiruhilekoa" testuarekin.
2023/03/03 - 08:35
Albiste izango dira: Martxoaren 3ko sarraskiak 47 urte, kontrol saioa eta Donibane Lohizuneko hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/28 - 09:53
Euskal errepideetan ez dago aparteko arazorik, elurra eta hotza nagusi badira ere
Hotz handia egin du goizaldean Euskal Herri osoan. Euskal hiriburu guztiak 5 graduren azpitik esnatu dira.
2023/02/27 - 13:09
Asteazkenera arte luzatu dute elurragatik ezarritako abisu horia EAEn, baina asteartean bukatuko da Nafarroan
Bihar, asteartea, 100-400 metro inguruan geratuko da, baina prezipitazio are gutxiagorekin, nahiz eta isurialde atlantikoan ugariagoak izango diren.
2023/02/26 - 22:29
Bernard Elhorga izango da Senpereko auzapez berria
Ekin Senpererentzat taldearen zerrendak 1.333 boto bildu ditu, Christophe Jaureguy abertzalearen Hats Berri taldeak 1.233 eta Dominique Idiart (Elgarrekin Senpererentzat) orain arteko auzapezak 882 boto. Ostiralean hartuko du lekukoa Elhorgak.
2023/02/25 - 18:27
Elurragatik jarritako abisu horia astelehenera arte luzatu dute, eta elur-kota 100 metrora jaitsiko da
Hala eta guztiz ere, iragarpenak dio iganderako eta astelehenerako oso prezipitazio gutxi espero dela.
2023/02/24 - 15:58
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Donibane Lohizunen irakaslea hil zuen gazteari
Adin txikikoen zentro batean kartzelatu dute. Donibane Lohizuneko San Tomas Akinokoa lizeoko ikasleak eskolara itzuli dira gaur. Atzo ikastetxea itxita egon zen, langileei eta ikasleei laguntza psikologikoa eskaintzeko.
2023/02/24 - 12:37
Donibane Lohizuneko San Tomas Akinokoa lizeoko ikasleak zentrora itzuli dira
Atzo itxita egon zen, ikasle eta irakasleei arreta psikologikoa eskaintzeko. Frantziako Estatuko ikastetxe guztiek minutu bateko isilunea egin zuten.
2023/02/24 - 12:33
Donibane Lohizuneko Akinoko Sano Tomas lizeoko ikasleak klasera itzuli dira
16 urteko ikasle batek irakasle bat hil eta bi egunera, eskolak berriz hasi dituzte Donibane Lohizuneko Akinoko San Tomas lizeoan.
2023/02/23 - 17:41
Bere irakaslea sastatu zuen ikasleak "gaiztakeria egiteko eskatzen zion ahots bat entzuten zuen"
Gaztea jarraipen psikiatrikopean zegoen eta antidepresiboak hartzen zituen ikastetxe batean jazarria izan zenetik, eta 2022ko urrian bere buruaz beste egiten saiatu zen sendagaiak hartuta.
2023/02/23 - 16:51
Minutu bateko isilunea egin dute ikastetxeetan, Donibane Lohizunen eraildako irakaslearen omenez
Frantziako Estatuko ikastetxe guztiek minutu bateko isilunea egin dute 15:00etan.
2023/02/23 - 12:21
Donibane Lohizuneko Akinoko San Tomas lizeoko ikasle eta irakasleak laguntza psikologikoa jasotzen ari dira
Ikastetxeko ateak gaur egun zabalik dauden arren, bertaratu diren ikasleek ez dute eskolarik izan. Psikologo talde bat laguntza ematen ari zaie bizi izan duten egoera gogorrari aurre egiteko.
2023/02/23 - 09:11
Albiste izango dira: Donibane Lohizuneko hilketa, Kontzertu Ekonomikoa eta EITB Ukrainan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/23 - 06:00
Ikastetxeek minutu bateko isilunea egingo dute gaur Donibane Lohizunen eraildako irakaslearen omenez
Frantziako Estatuko ikastetxe guztiek minutu bateko isilunea egingo dute 15:00etan. Gainera, Jerome Bourrier Baionako fiskalak ikerketaren xehetasun gehiago emango ditu gaur, osteguna.
2023/02/22 - 20:48
Jérôme Bourrier, Baionako fiskala: '16 urteko ikaslea hilketagatik inputatu dute'
Jérôme Bourrier Baionako fiskalak baieztatu duenez, erasoa aurrez pentsatutako hilketatzat jo dute, eta aurrekaririk ez duen ikasleari hilketa egotzi diote.
2023/02/22 - 20:11
Pap Ndiaye Hezkuntza ministroa: 'Ez dugu ondorio azkarrik atera behar. Zer gertatu den ikertzen ari dira'
Pap Ndiaye Hezkuntza eta Stanislas Guerini Funtzio Publikoko ministroak ikastetxera bertaratu dira, eta elkartasuna eta babesa adierazi diete San Tomas Akinokoa lizeoari eta, oro har, hezkuntza komuntateari.
2023/02/22 - 18:46
Donibane Lohizuneko lizeoko gertakariaren lekuko batek une hori nola bizi izan duen kontatu digu
Bigarren hezkuntzako ikasle batek irakasle bat hil du labankadaz Donibane Lohizuneko Santo Tomas de Aquino lizeo pribatuan, Lapurdin.
2023/02/22 - 18:31
Frantziako Gobernuak minutu bateko isilunea ezarri du, Donibane Lohizunen hildako irakaslearen omenez
Pap Ndiaye eta Stanislas Guerini ministroek agerraldia egin dute lizeoaren aurrean, eta iragarri dute establezimendu guztietan omenaldia egingo zaiola bihar, osteguna, 15:00etan.
2023/02/22 - 17:54
Donibane Lohizunen irakasle bat hil duen ikaslea hilketagatik inputatu dute
San Tomas Akinokoa lizeo pribatuan gertatu da erasoa, aurrez pentsatutako hilketa gisa ikertuta. Ustezko erasotzaileak 16 urte ditu, eta aurrekaririk ez. Hainbat komunikabidek jakitera eman dutenez, gazteak arazo psikologikoak zituen eta erasoa egin ondotik "deabruak hartuta" zegoela adierazi du.