Lapurretak
2025/05/02 - 13:00
Bost pertsona atxilotu dituzte Nafarroan 300 kilo kobre baino gehiago lapurtzea egotzita
Hiru gizon eta bi emakume dira atxilo hartutakoak, bostek aurrekariak dituzte lapurretagatik. Trafiko kontroletan atzeman dituzte, autoaren maletategian ostutako kobre kantitate handia zutela.
2025/04/28 - 14:07
Talde kriminal baten bederatzi kide atxilotu dituzte Bizkaian, 70 lapurreta baino gehiago egitea leporatuta
Indarra erabiliz saltokietan lapurretak egin eta ibilgailuak lapurtzen zituen talde kriminal bat desegin du Guardia Zibilak, eta 24 pertsona atxilotu ditu Bizkaian eta Kantabrian.
2025/04/25 - 19:26
Kobrezko hodien lapurretak areagotu egin dira Zazpi Kaleetan
Inguruko merkatari eta bizilagunak "nazkatuta eta kezkatuta" daude lapurreta horiekin. Jatetxe batzuk itxi egin behar izan dituzte egun batzuetan, gas faltagatik. Bizilagunak gas leherketa baten beldur dira.
2025/04/17 - 20:16
Adingabeen zentro batetik ihes egin zuen gazte bat atxilotu dute Barakaldon
Lapurretak egiteagatik zigortu zuten adingabeen zentro batean sartzera.
2025/04/15 - 00:55
Lapurreta egin dute Donostiako Altza auzoko banketxe batean
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, goizean izandako lapurretaren nondik norakoak argitzeko.
2025/04/12 - 18:16
EAEn burututako hamar lapurreta argitu dira, Martzillan bi gizonezko atxilotu ostean
Iaz Gasteizen eta Errenterian egindako lapurretak dira guztiak. Atxilotutako bi gizonak kartzelan daude.
2025/03/22 - 13:22
Adingabe bat arma zuriz zauritu dute izterrean Gasteizko parke batean lapurreta egin diotenean
Zauritua beste adingabe batekin zegoen parkean lapurreta egin zietenean, eta Txagorritxuko ospitalera eraman zuten artatzera. Ertzaintzak ikerketa abiatu du erasoaren egileak identifikatzeko.
2025/03/14 - 18:07
Gizon bat inputatu dute Iruñeko parking publiko batetik komunontzi bat lapurtzeagatik
Foruzaingoaren arabera, 45 urteko gizon batek furgoneta batean eraman zuen komunontzia. Matrikularen bitartez identifikatu zuten, Gaztelu Plazako bulegoan salaketa aurkeztu ondoren.
2025/02/28 - 10:06
Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu etxebizitzak lapurtzen espezializatutako talde bateko kide izateagatik
Etxebizitzetan lapurretak egiten dituen talde antolatu bat da, eta azken hilabeteotan Araban, Nafarroan, Kantabrian eta Asturiasen izandako dozenaka lapurretatan parte hartu izana leporatzen diote.
2025/02/27 - 12:45
''Merkatuetan beldurra eragiten dute kriptotxanponen lapurreta hauek''
Hacker batzuek 1.500 milioi dolar lapurtu dituzte Ethereum kriptotxaponetan, Bybit plataformaren bitartez. Iruzurra nola gertatu den eta horren aurrean merkatuek nola erantzun duten azaldu digu Niko Cuenca ekonomialariak.
2025/02/27 - 12:23
Historiako lapurretarik handiena: hackerrek 1.300 milioi euro lapurtu dituzte ethereum kriptotxanponetan
Hackerrek Ipar Koreako gobernuaren laguntza izan zuten susmoa dute. Aurretik, lapurreta entzutetsu batzuk ere izan dira: Bostonen (1990) artista ospetsuen 13 artelan lapurtu zituzten; eta 2003an, Anberesko diamanteen zentroan, 189 kaxa ostu zituzten, 100 milioi euro inguruko baliokoak.
2025/02/25 - 00:00
Huelvako dendari batek pistola batekin armatutako lapurra oihuka bota du saltokitik
Lepeko denda bateko segurtasun-kamerak grabatu du gertakari bitxia. Antza denez, saltzailea berehala ohartu da pistola plastikozkoa zela.
2025/01/21 - 18:14
Bi gizon atxilotu dituzte Barakaldon, etxebizitza bat lapurtzetik ateratzean
Joan den astelehenean, 10:00ak aldera, Barakaldoko bizilagun batek Ertzaintzarekin hitz egin zuen, lapurretaren berri emateko. Ertzainak haren atarira sartu ziren, eta bi gizon aurkitu zituzten lehen solairuaren parean, eskaileretatik presaka jaisten.
2025/01/04 - 16:11
Emakume bat atxilotu dute Azpeitian, supermerkatu batean lapurtu eta langile bati eraso egiteagatik
Supermerkatuko langile batek aparkalekuan harrapatu zuen, 450 eurotik gorako balioa zuen produktu-orga bat zuela. Horrek eraso egin eta ihes egin zuen. Indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzi diote emakumeari, eta berarekin zihoan adingabea, berriz, ikertu gisa geratu da.
2025/01/02 - 11:17
Iruñerriko merkataritza guneetan lapurretak egiten zituen gaizkile talde bat desegin dute
Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu ditu Alacanten ebasketa delitua leporatuta, eta pasa den martxoan Iruñerrian izandako antzerako delituengatik ikertzen ari dira.
2024/12/06 - 19:04
Guardia Zibila bi gizon ikertzen ari da Nafarroan 2,6 tona kobre lapurtzeagatik
Gainera, hirugarren pertsona bat bilatzeko agindua eman dute, lapurreta horietan parte hartu duelakoan. Ebasketa- eta kalte-delitu bana leporatzen dizkiete.
2024/11/19 - 15:18
''Madriletik etorritako talde kriminal bat da; seigarren pertsona baten parte-hartzea ikertzen ari gara''
Igandean Donostiako Garbera merkataritza-gunean lapurreta bat egin ostean Abetxukun atxilotutako bost pertsonak Madriletik etorritako talde kriminal bateko kideak dira, Josu Bujanda Ertzaintzako buruak baieztatu duenez. Seigarren pertsona batek parte-hartzea ikertzen ari dira.
2024/10/05 - 19:44
Hiru gazte atxilotu dituzte Gasteizen, bizikleta bat indarrez lapurtzeagatik
Gertakariak gaur goizaldeko bostak aldera jazo dira, Zaldiaran plazan. Bi pertsonari eraso egin diete mendiko bizikleta lapurtu nahi zieten hiru gaztek. Ertzaintzak atxilotu egin ditu ustezko lapurrak.
2024/09/26 - 18:01
Lapurreta izan da Martzillako kutxazain batean, lehergai batek eztanda egin eta kalte ugari eragin ditu
03:20an jaso du Guardia Zibilak leherketaren abisua. Eztandak kalteak eragin ditu kutxazainean, kanpoko kristaletan, pertsianan eta sarrerako atean. Inork ez du minik hartu eta oraindik ez da ezagutzen zenbat diru lapurtu duten.
2024/08/30 - 19:41
Lehendakariaren ibilgailu ofizial batetik hiru motxila ostu dituzte, bala-txaleko eta munizio-kargagailuekin
Gertaera gaur 10:30 inguruan izan da. Lehendakariaren bizkartzainak konturatu dira, ibilgailuaren maletategitik hiru motxila lapurtu dituztela. Lapurtutako materiala berreskuratu ahal izan dute handik gutxira, inguruko eremu batean abandonatuta aurkitu ostean.