Lapurretak
2023/11/29 - 12:28
Juan Jose Ballesta aktorea atxilotu dute indarkeria erabilita lapurreta bat egitea egotzita
Gertakariak atzo goizean jazo ziren. Aktoreak ezagun batekin eztabaida izan zuen, eta kolpeka amaitu omen zuten. Ostean, 50 euro eta jaka ostuta alde egin zuen. Ez da hau Ballestak zabalik duen auzi bakarra, izan ere, sexu eraso bategatik ikerketapean dago.
2023/11/20 - 22:39
Epailearen esku utzi dute ustez ertzain bati arma lapurtu zion gizona
Asteburutik ari zen Ertzaintza 19 urteko gaztearen bila. Bilboko Deustu auzoko ertzain etxean agertu da arratsaldean, bere kabuz, baina arma barik, eta atxilotu egin dute.
2023/11/19 - 18:48
Ustez ertzain bati pistola lapurtu dion gizonaren bila jarraitzen dute, bilaketa eremua zabalduta
Agenteak etxean zuen arma partikular bat da lapurtutakoa. Ustezko lapurraren bikotekide ohia indarkeria matxistaren biktima da, eta zaintza berezia jarri diote. Barakaldon aritu dira bila gaur, Zubileta kalearen inguruan, baina han ez zegoen eta beste toki batzuetara zabaldu dute bilaketa.
2023/11/19 - 11:53
Erkorekak baieztatu duenez, ertzain bati arma bat lapurtu zion gizonezko baten bila dabil Ertzaintza
EITB Mediari egindako adierazpenetan, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak azaldu du Ertzaintza lapurraren bila dabilela. Ertzainaren etxetik hartutako arma ez da ofiziala, arma partikular bat baizik.
2023/11/14 - 12:24
Bost lagun atxilotu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako zenbait etxebizitzatan lapurtu dutelakoan
Orain arte, indarrez egindako 42 lapurreta egotzi dizkiete atxilotuei, eta Poliziak bost etxe miatu ditu Bizkaian eta Kantabrian.
2023/10/20 - 12:54
Bost pertsona atxilotu dituzte marihuana zeraman kamioi bat lapurtzea egotzita, polizia plantak eginez
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu Martzillan, letxugen artean ezkutatutako 275 kilo marihuana zeramatzan kamioi bat lapurtzeagatik. Lapurreta gertatu aurretik kamioiean zihoazen bi pertsonak ere atxilotu dituzte.
2023/10/17 - 12:50
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu-erasoa, lapurreta eta udaltzainei aurre egitea egotzita
22:00ak aldera, Alde Zaharrean, gizon bat neska gazte bat musukatzen saiatu da, eta ihes egin du. Handik gutxira, Txantrean atxilotu dute susmagarria.
2023/09/14 - 13:25
18 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon indarkeria erabiliz lapurretak nola egin Interneten irakasteagatik
Bideoak milioi bat bistaratze baino gehiago eta milaka 'like' izan zituen. Ikertzaileen arabera, aldez aurretik 14 urtetik beherako gazteei delituak egiteko eskatu zien beste bideo batean. Atxilotuak aurrekariak ditu.
2023/09/08 - 23:42
Lapurreta bolada Bizkaiko portuetan
Santurtzi, Lekeitio eta Bermeoko marinelak eta ontzi txikien jabeak nazkatuta daude portuan gertatzen ari diren lapurretekin. Lapurrek lapurtutako guztia merkatu beltzean saltzen dute.
2023/08/25 - 23:39
Olio lapurretak ugaritzen ari dira
Aurreko bi kanpainetan baino %109 garestiago dago oliba olioa eta lapurren helburuetako bat bihurtu da. Malagako Terraverne ekoiztetxetik 8 eta 32 euro arteko prezioa daukaten 7.000 litro ostu dituzte.
2023/08/20 - 13:21
20 atxilotu, batez ere ebasketa eta lapurretengatik, Aste Nagusiko lehen gauean
Larunbat gauean eta igande goizaldera arte, "jende asko" bildu da jai-esparruan. Horren ondorioz, lapurreta eta ebasketa ugari izan dira.
2023/08/17 - 14:04
Barakaldoko sei pertsona atxilotu dituzte Errioxako enpresetan lapurtzea egotzita
Barakaldon bizi den familia bateko bi gizon eta lau emakume dira. Delitu historia zabala dute, eta adituak omen dira enpresetan materiala lapurtzen eta ebasten.
2023/08/14 - 19:10
Hiru gizon atxilotu dituzte Muskizko etxe huts batean lapurtzeagatik
21, 22 eta 25 urteko atxilotuak Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dituzte polizia eginbideak amaitu ondoren.
2023/08/06 - 19:32
Gizon bat atxilotu dute Iruñean gazte bati kristalezko botila hautsi batekin lepoan mozketa bat egin ostean
Erasotzaileaz gain, erasotutako gaztea ere atxilotu du Iruñeko Udaltzaingoak, lapurreta egitea egotzita. 16 jostura-puntu behar izan ditu lepoan.
2023/08/03 - 14:29
Aurrekari ugari dituzten bi gizon atxilotu dituzte Lantziegon 98 etxetresna zeramatzan kamioia lapurtzeagatik
Etxetresnaz betetako kamioia, erremintak eta 3.500 kilo kobre (guztira, 52.000 euroko balioa) ostea egotzi zaie. Aurrez beste 23 aldiz hartu dituzte atxilo hainbat delitu leporatuta, eta kasu guztietan karguekin baina aske geratu dira.
2023/07/29 - 19:07
Gazte bat atxilotu dute Donostian, bi etxetan lapurreta egiten saiatzeagatik, bizilagunak barruan egonda
Bi etxebizitzatan sartzen saiatu da gaztea, baina ez du lortu, jabeak barruan zeudelako. Ertzaintzako patruila batek gaztea geldiarazi du inguruan, eta atxilotu egin du.
2023/07/26 - 20:33
Bi pertsona atxilotu dituzte Gasteizen adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzeagatik
38 urteko gizon bat eta 44 urteko emakume bat atxilotu dituzte. Lapurretan parte hartu zuen hirugarren pertsona baten bila ari da Ertzaintza. Identifikatu egin dute dagoeneko. Gertakariak asteartean jazo ziren, 20:15ean, Alde Zaharreko etxebizitza batean.

2023/07/12 - 16:33
Lapurretak nabarmen igo dira sanferminetan, telefono mugikorrenak batez ere
Nafarroako Gobernuaren arabera, astelehenera arte jarrita zeuden 1.200 salaketen artean 988 lapurretengatik izan dira. Arazo honi aurre egiteko, poltsikodun gerrikoa salgai dago.
2023/06/22 - 13:31
Iritsi da uda, garai eraginkorrena etxeetan sartzen diren lapurrentzat
Opor garaia iristen den bakoitzean bezala, Ertzaintzak gomendio sorta bat argitaratu du, kanpoan gauden bitartean, lapurrak gure etxeetara sartzea saihestu dezagun.

2023/06/22 - 13:28
Ertzaintzak udako jaietan arreta areagotzeko eskatu die herritarrei lapurretak ekiditeko
Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, delitugileek, oro har, jende asko dagoen lekuetan jarduten dute, eta poltsak, diru-zorroak edo telefono mugikorrak lapurtzen dituzte, batik bat. Horregatik, hainbat gomendio eman dituzte lapurretak saihesteko.