Lapurreta Indautxun
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat ikerketa-lerro zabalik, Bilbon banku bati pistolaz eraso zion lapurra aurkitzeko

Lapurreta 08:15ean jazo zen asteazkenean, Areiltza Doktorearen kalean dagoen banketxe batean. Gabardina eta ileordea soinean sartu zen bulegora, eta pistola eskuan, bankuko kutxa gotorra irekiarazi zien langileei.
Bankoa banketxearen bulegoa, Bilboko Indautxu auzoan. Irudia: EITB
Bankoa banketxearen bulegoa, Bilboko Indautxu auzoan. Irudia: EITB

Ertzaintzak hainbat ikerketa-lerro ditu zabalik, asteazkenean, Bilbon, banku bati pistolaz eraso zion lapurra aurkitzeko. Ertzaintzak segurtasun-kamerak aztertzen eta lekukoen informazioa biltzen jarraitzen du, besteak beste, ihesean lapurrak bahitu zuten gidariarena.

Gizonak 30.000 euro ostu zituen. Lapurreta Areiltza Doktorearen kalean (Indautxu auzoa) dagoen banketxe batean jazo zen, 08:15ean. Artean bulegoa ireki berria zen, eta banaka bat langile baino ez zeuden barruan.  

Gizonak, ileordea eta gabardina bat jantzita eta pistola eskuan, banketxean zeuden hiru beharginak kutxa gotorra irekitzera behartu zituen. Ondoren, gela batean giltzapetu zituen, eta 30.000 eurotik gora eraman zituen.

Behin bulegotik kanpo, auto bat geldiarazi zuen  eta, pistolarekin mehatxu eginez, Basurtu alderantz eraman zezan derrigortu zuen. Autotik jaitsi aurretik, lapurrak 100 euro eman zizkion gidariari.

Lapurretaren berri izan eta berehala, bilatzeko lanei ekin zien Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoaren laguntzarekin. Basurtu auzoa arakatu zuten, izan ere, Basurtuko Ospitaleko komun batzuetan aurkitu zituzten lapurraren ileordea eta gabardina.

Bilboko Intermodaletik ateratzekoak ziren autobusak miatzen ere ibili ziren agenteak.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X