Loiola auzoa
2023/06/23 - 11:46
Datorren astean PSE-EErekin Donostiako Udalean akordioa lortzea espero du Eneko Goiak
Donostiako alkateak onartu du Mugikortasun kartera dela bi alderdien arteko desadostasuna eragiten duen arrazoietako bat.
2023/05/18 - 16:44
Loiolako kuartela botatzea ekiditen saiatuko dela dio Donostiako Voxek
Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen monolitoan lore eskaintza egin dute.
2023/05/02 - 12:17
TAO zerbitzua indarrean sartu da Donostiako Loiola auzoan
Lehenengo egunetan "lan pedagogikoa" egiteko "informazioa" emango diete herritarrei, horretara ohitzen joan daitezen. Aieteko Melodi inguruan, 15 egun geroago hasiko da martxan.
2023/03/27 - 22:06
Gazte bat atxilotu dute Donostian, sexu erasoa egotzita
Ustezko erasotzailea epailearen esku utzi dute arratsaldean.
2022/11/15 - 11:39
Donostiako Udalak eta Defentsa Ministerioak akordioa lortu dute Loiolako kuartelei buruz
Eneko Goia alkateak 1.500 eta 1.700 etxebizitza artean eraikitzea aurreikusten duen operazioaren xehetasunak eman ditu. Donostiako Udalak 73 milioi euroren truke erosiko ditu lurrak.
2022/11/15 - 11:10
Donostiako Udalak eta Espainiako Gobernuak Loiolako kuartelen salerosketa egiteko akordioa itxi dute
Eneko Goia alkateak iragarri du Udalak 73,3 milioi euro ordainduko dituela lursailaren truke. Defentsa Ministerioak, berriz, lau urte barrurako hustu beharko ditu instalazioak.
2022/10/04 - 15:41
Donostiako Udalak eta Espainiako Gobernuak Gorenera jo dute Loiolako kuartelak babesteko epaiaren aurka
Eneko Goia alkatearen arabera, litekeena da, Auzitegi Gorenaren behin betiko epaia iritsi aurretik, Donostiako Udalak eta Defentsa Ministerioak Loiolako kuartelen lursaila salerosteko akordioa lortzea.
2022/07/14 - 16:27
Loiolako kuartela babestea behartzen duen Auzitegi Gorenaren epaiari helegitea jarriko dio Donostiako Udalak
EAEko Auzitegi Nagusiak Donostiako Udalak ezin izango duela Loiolako kuartela bota ebatzi du, Vox alderdiaren helegiteari erantzunez. Donostiako udalak ia 2.000 etxebizitza egiteko zuen plana hortaz, bertan behera geratzen da.
2022/07/14 - 14:46
Donostiako Udalak Gorenera joko du EAEko Auzitegi Nagusiak Loiolako Kuartelei buruz emandako epaiaren aurka
Eneko Goiak iragarri duenez, Donostiako Udalak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia errekurrituko du Gorenean. Epaiak Loiolako Kuartelak eraikin babestuen udal-katalogoan sartzera behartzen du udala.
2022/07/14 - 14:12
Donostiako Udalak helegitea aurkeztuko dio Loiolako kuartelen sententziari "hiriaren interesak defendatzeko"
Epaia "harrigarria" dela uste du Donostiako Udalak. EAEko Auzitegi Nagusiak Voxen helegitea partzialki onartu ondoren, egitasmoak bideragarriak ez direla azpimarratu du Udalak. Defentsa ministroarekin izan duen elkarrizketan, "oztopo hori gainditzeko" borondatean bat egin dutela adierazi du.
2022/07/14 - 12:50
Eneko Goiaren arabera, EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena "oztopo" bat da hiriaren garapenean
Donostiako alkateak adierazi du "seguruenik" helegitea aurkeztuko dutela astearte honetako ebazpenaren aurrean.
2022/07/13 - 21:10
Loiolako kuartelak babestutako ondare izendatzeko agindua eman du EAEko Auzitegi Nagusiak
Donostiako Udalak kuartela dagoen lursaila erosi nahi zuen, eremu horretan 1.600 etxebizitza baino gehiago eraikitzeko asmoz. Horretarako Espainiako Gobernuarekin negoziatzen ari zen, baina ebazpen judizial honek egitasmoa gauzatzeko aukera eragozten du.
2022/06/02 - 11:27
Loiolako kuartelen lursaila "uda baino lehen" Udalaren esku geratzea espero du Eneko Goiak
Defentsa Ministerioarekin paperak elkar trukatzen ari direla eta negoziazioa "oso aurreratuta" dagoela argitu du Donostiako alkateak. Proiektuak dirutza eskatuko duela aitortu du: "Udalarentzat operazio garrantzitsua da, baina mereziko duelakoan nago".
2022/03/02 - 20:42
Sutea izan da Donostiako abandonatutako eraikin batean
Hipika Bidearen (Loiola auzoa) 4. zenbakiko teilatuan piztu dira garrak, baina eraikineko beste zati batzuetara zabaldu dira. Sutearen ondorioz, Antzieta pasealekua itxita egon da arratsaldera arte.
2022/03/02 - 15:43
Donostiako Loiola auzoko eraikin abandonatu batean sutea piztu da
Sua teilatuan hasi da eta ondoren eraikineko beste toki batzuetara zabaldu da, suhiltzaileek zehaztu dutenez. Suhiltzaileek dagoeneko itzali dute sutea.
2021/07/17 - 15:00
Lau atxilotu eta bi zauritu Donostiako taberna batean izandako borrokan
Gertakariak 02:00ak aldera jazo dira Loiola auzoko taberna batean, lekuko batek Ertzaintzari abisua eman ondoren.
2021/06/05 - 19:48
BVEk bortxatu eta hil zuen Maria Jose Bravorentzako arrosak, Donostian
16 urteko ikaslearen krimen basatia sekula ez dute ikertu. 41 urte isilean eman ondoren, hiriak omenaldia egin dio Loiola auzoan.
2020/12/26 - 14:29
Ehunka pertsonak "familia modulu" bat eskatu dute Euskal Herriko espetxeetan
Kalejira batek Martuteneko kartzela eta Loiola auzoa lotu ditu, presoen seme-alabei babesa adierazteko. "Motxiladun umeen" egoera salatu dute beste behin ere.
2020/12/20 - 14:13
Kalejira bat antolatu dute Martutenetik, presoen seme-alaben eskubideen alde
Sare herritar plataformak Martuteneko espetxetik Donostiako Loiola auzora joango den martxa antolatu du abenduaren 26rako, "motxiladun haurren" egoera salatzeko.
2020/11/28 - 15:38
Donostiako azken hiru alkateek, Loiolako lursailak berenaganatzeko akordioa hizpide
Odon Elorzak (PSE-EE), Juan Karlos Izagirrek (EH Bildu) eta Eneko Goiak (EAJ) kuarteletako lursailak eskuratzea izan dute helburu. Donostiako Udalaren aldarrikapen historikoa izan da.