TAO zerbitzua indarrean sartu da Donostiako Loiola auzoan
Gaurtik, asteartea, Aparkaldi Arautuaren Zerbitzua (TAO) hasiko da martxan Donostiako Loiola auzoan. Lehen egunetan, "lan pedagogikoa" egiteko "informazioa" emango diete herritarrei, Eneko Goia alkateak jakitera eman duenez. Era berean, 15 egunen buruan, Aiete auzoko Melodi inguruan TAO zerbitzua ezartzeko lanean ari direla gehitu du.
Gauzak horrela, indarrean sartu da araututako aparkaleku-eremua Loiolara eta Melodira zabaltzen duen ordenantzaren aldaketa. Ondorioz, egun indarrean dagoen kontratua aldatzea beharrezkoa da, zerbitzua aipatutako eremuetara ere zabal dadin.
Gaur-gaurkoz, 323 egoiliar txartel erregistratu dira, eta, alkate donostiarrak adierazi duenez, "mila eskaera" izatea aurreikusten da.