Lurra
2022/01/27 - 10:48
20 minututik behin energia igortzen duen inoiz ikusi gabeko objektu bat aurkitu dute Esne Bidean
Lurretik 4.000 argi urtera dago objektu "bitxi" hori. Ikertzaileek uste dute neutroi izar bat izan litekeela.
2022/01/19 - 13:34
Kilometro bateko asteroide bat Lurretik gertu igaro da
Planetoide hori 1994an aurkitu zuten Australiatik eta Eguzkiari bira ematen dioten Apolo asteroide taldekoa da.
2022/01/13 - 21:15
Berotze globalaren muga gaindituko da 10 urtean, NASAk ohartarazi duenez
Lurrazalaren bataz besteko tenperatura globalak 2018koa berdindu zuen 2021ean, 1880an datuak jasotzen hasi zirenetik seigarren urterik beroena bilakatuta.
2021/12/28 - 21:55
2021 urtean planetaren erraiak inoiz baino bortitzago mintzatu dira
Sumendiak indarrean, uholdeak leku askotan, eta ekaitz bortitzek irudi eder bezain izugarriak eragin dituzte. Krisi klimatikoak ere bere arrasto ezabaezina utzi dio azken hatsean den urte honi.
2021/11/19 - 12:14
Urteko bigarren ilargi-eklipsea, ikusgai
Ilargiak islatzen duen eguzki-argia partzialki estaliko du Lurrak. Gurean, egunsentia hasi aurretik ikusi ahal izan da soilik eklipsearen lehen fasea.
2021/11/02 - 10:22
2030erako basoen deforestazioa gelditzeko konpromisoa hartu dute munduko 100 herrialdek baino gehiagok
Akordioa sinatu duten herrialdeetan dauden mundu osoko basoen % 85. Gainera, 10.000 milioi euro bideratuko dituzte bost urtean basoak babesteko eta lehengoratzeko.
2021/10/29 - 21:48
2022an munduko herritarren % 70 txertatuta egotea nahi du G20k
"Osasun eta Ekonomia ministroek konpromiso sendoa eta bateratua hartu dute osasun sektorean inbertsioak indartzeko", azpimarratu du Italiako Osasun ministroak agiria sinatu ostean.
2021/10/29 - 14:25
Krisi klimatikoa da giza osasunarentzat mehatxurik handiena Munduko Medikuak erakundearen arabera
Pariseko Akordioa betetzeko eta klima aldaketari aurre egiteko neurriak gaurkotzeko eskatu die gobernuz kanpoko erakundeak Nazio Batuen Erakundearen klimari buruzko goi-bileran parte hartuko duten estatuei eta eragileei.
2021/10/26 - 23:28
Aurreikusitako isuriak erdira jaistea eskatu du NBEk, orain arteko konpromisoak ez direlako nahikoak
Glagowen COP26 bilera hasteko bost egun falta direnean, mende honetan gure planetaren tenperatura 2,7 ºC handituko dela ohartarazi dute Nazio Batuek.
2021/10/25 - 13:51
2020an inoizko CO2 kopuru handiena erregistratu zuten atmosferan, pandemia gorabehera
Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, milioiko 413 zati erregistratu zituzten, industria aurreko garaian baino % 149 gehiago. Hori dela eta, egungo bizimodua birplanteatzeko deia egin du.
2021/10/12 - 20:05
Esne Bidearen erdigunetik ateratzen diren irrati seinale ezohikoak hauteman dituzte
Detektatutako irrati-uhinak ez datoz bat irrati-iturri aldakorrez ezagutzen diren ereduekin eta izar-objektu berri bat izan daitekeela uste dute. Astronomoak haren portaera ulertu nahian ari dira, izan ere, "argiak oszilatu egiten du, distira aldakorra du eta seinalea piztu eta itzali egiten da".
2021/10/10 - 15:20
Arroka zati erraldoiak, La Palmako sumendiko laban zehar
La Palmako sumendiaren zati bat erortzean askatutako kolada berrian hiru pisuko erakinen tamainako arroka zatiak doaz, IGMEk grabatutako irudietan ikusi daitekeenez.
2021/10/09 - 09:40
La Palmako sumendia eta Esne Bidea, euskal argazkilari baten irudi bikainean ikusgai
Kanarietan bizi den Imanol Zuaznabar argazkilariak magiaz betetako irudi bat argitaratu du sare sozialetan: sumendi bat eta gure galaxia. "Bizitza osoa" eman du horrelako argazki bat harrapatzeko aukeraren bila.
2021/10/06 - 23:00
NASAk misio bat abiatuko du azaroan asteroide bat desbideratzeko
Zientzia fikziozko film batean bezala, NASAk Lurra babesteko sistema aitzindari bat probatu nahi du, asteroide arriskutsuak desbideratzeko.
2021/10/06 - 11:41
Pelikula bat grabatu behar duen errusiako filmaketa taldea iritsi da Nazioarteko Espazio Estaziora
Anton Shkaplerov Roscosmoseko kosmonauta, Yulia Peresild aktorea eta Klim Shipenko ekoizlea zeramatzan Soyuz ontzia Nazioarteko Espazio Estaziora iritsi da.
2021/10/05 - 13:25
Aktore eta zinema-zuzendari errusiar bat ISSra bidean dira film bat grabatzeko
Soyuz MS-19 espazio-ontzi errusiarra, Anton Shkaplerov kosmonautarekin, Yulia Peresild aktorearekin eta Klim Shipenko zine zuzendariarekin, Nazioarteko Espazio estaziora abiatu da gaur. Bertan bi aste egingo dituzte film bat grabatzen.
2021/08/01 - 00:02
Errusiak uko egingo dio Nazioarteko Espazio Estazioari 2028an, bere estazio espaziala sortzeko
Errusiako espazio estazioaren proiektua 2025erako amaituta egotea espero dute, Sputnik albiste-agentziak jakitera eman duenez.
2021/07/31 - 22:45
Klima aldaketaren aurkako "anbizio" gehiago eskatu die NBEk Parisko Akordioaren sinatzaileei
Mundu osoan jasan berri diren muturreko bero-boladak, lehorteak eta uholdeak "ohartarazpen argia dira; gure egungo ibilbidea aldatzeko askoz gehiago eta askoz azkarrago egin behar delako", deitoratu du.
2021/07/29 - 22:40
Lurra zenbaki gorritan sartu da: urte osoko baliabide natural guztiak agortu ditugu jada
Gaurtik eta urtea bukatu arte gure posibilitateen gainetik ari gara bizitzen, mundua urtebetean birsortzeko gai diren baliabide natural guztiak dagoeneko agortu baititugu.
2021/04/23 - 10:44
Azken 36 urteetan Lurra nola aldatu den erakusten du Google Earth Timelapsek
Google Earthek Timelapse tresna berritu du urteen joan etorriak munduko bazter desberdinetan eragiten dituen aldaketak 3Dn erakusteko.