Kilometro bateko asteroide bat Lurretik gertu igaro da
Pujalteko Behatokiaren (Bartzelona) Guille y de Sola (TGS) teleskopio berria 1994ko PC1 asteroidearen jarraipena eginez eta filmatuz estreinatu da. Asteroide horrek kilometro bateko diametroa du eta bart, 22:51etan, Lurretik gertuen dagoen puntutik igaro da, 1,9 milioi kilometrora.
Asteroide hori 1994an aurkitu zuten Australiatik, eta Apollo asteroide taldekoa da, Lurretik gertu dauden orbitetan Eguzkiari bueltak ematen dizkiotenak.
"No mires arriba" pelikulan deskribatutako mehatxua ez bezala, 7482 1994 PC1 asteroidea, New Yorkeko Empire State etxe orratza halako bi baino handiagoa dena, "hegan egin du seguru gure planetatik haratago"
Pujalteko Behatokiko Astronomia Parketik Josep Maria Llenas astronomoak azaldu duenez, asteroide honen eta beste askoren jarraipenak "etorkizunean hurbiltasunak hobeto doitzen laguntzen dio komunitate zientifikoari".
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda