NASAk misio bat abiatuko du azaroan asteroide bat desbideratzeko
NASAk espazio-ontzi bat jaurtiko du azaroaren Dimorphos asteroidearen aurka, hori desbideratzea helburu. Dimorphosek ez du inolako arriskurik Lurrerako, baina misioak, DART izenekoa bera, egiaztatu nahi du posible ote den arriskutsuak izan litezkeen asteroideak desbideratzea.
Hain zuzen ere, espazio-ontzia azaroaren 24an aireratuko da, baina datorren urtean egingo du talka asteroidearen aurka.
Dimorphos Didymoseko asteroiderik txikiena da. Didymos Lurretik gertuko biko asteroide-sistema da. Bere gorputz nagusia 780 metro zabal da, eta Dimorphos, haren ilargirik txikiena, 160 metroko diametroa du; gutxi gorabehera, Egiptoko Piramide Nagusiak bezala.
2022an, Dimorphos NASAren DART misioaren jomuga izango da; DART da Asteroide Bikoitza Helbideratzeko Proba izenaren akronimoa. Lehen aldiz probatuko du asteroideak desbideratzeko teknologia bat, planeta-defentsarako.
Bi urteren buruan, 2024an, Hera misioa jaurtiko du ESA Europako Espazio Agentziak; misio horrek gertutik ikertuko du Dimorphos, bai eta Didymos ere, DARTen talkaren ostean.
"Dimorphos izenak, grekoaz, 'bi forma' esan nahi du", azaldu zuen iaz Kleomenis Tsiganisek, Tesalonikako (Grezia) Aristoteles Unibertsitateko zientzialari planetario eta DARTeko eta Herako taldeetako kideak, misioaren berri eman zuenean. Berak proposatu zuen NASA desbideratzen ahaleginduko den asteroidearen izena.
Tsiganisek zehaztu zuenez, izena hautatzean kontuan hartu dute Dimorphos asteroidearen itxura gizakiak nahita aldatua izango dela, DARTen talkagatik.
"Hala, guk bi modutara ezagutuko dugu: DARTek talka izan aurretik ikusiko duen moduan, eta Herak handik urte batzuetara ikertuko duen modura", esan zuen.
Aurreikuspena da DARTek Dimorphosek Didymosen inguruan egiten duen orbita desbideratzea, eta krater bat sortzea; Herak, gerora, krater hori ikertuko du.
DARTek espazio-ontzi bat zabalduko du, asteroidera iritsi aurretik, eta horrek talka erregistratuko du. Epe luzerako ondorioak espazio- eta lur-teleskopioen bidez ikertuko dituzte.
Hera misioak ere zabalduko ditu espazio-ontziak, ikerketa osagarriak egitea helburu, Michael Kueppers misioaren zientzialariak azaldu duenez: "Juventas espazio-ontziak ekorketa egingo du asteroidearen barnealdean; historian lehen aldiz, maiztasun txikiko radarra erabiliko dugu horretarako. Barne-egitura hori ulertzea DARTek Dimorphosen egingo duen talka ondo ulertzeko funtsezko aurrerapausoa da".
Didymos 1996an detektatu zuten lehen aldiz. Hasieran, zientzialariek pentsatu zuten objektu bakarra zela, eta izen ofiziala izateko irizpideak ez zituela betetzen; izan ere, ikertzaileek orbita uniformea marratu behar dute, eta egiaztatu behar dute ez dela espazioan galduko izendapen baterako eskaria formala azkenean egin aurretik.
Gerora, 2003an, Txekiako Ondrejov behatokiko Petr Pravec astronomo planetarioak asteroidearen distira jarraitzen zuen bitartean, patroi bat atzeman zuen. Horren arabera, posible zen satelite batek objektu nagusiaren inguruko orbita egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu 'Ihesi, norbera izateko' dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza asteazken honetako lehen orduan aurkitu dute, Galindo ibaiaren bokalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, biktima identifikatu eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.
Ertzaintzak baztertu egin du Oiz mendian sute bat piztu izana, keagatik hainbat abisu jaso arren
Oiz mendian baso-suteengatik alerta aktibatu dute, Muxikan (Bizkaia), tenperatura altuen testuinguruan. Helikoptero inguruan ibili da sua zegoen ala ez aztertzeko, baina azkenean baztertu egin dute aukera hori.
San Joan suek gaua argitu dute Euskal Herriko zenbait herritan
Muturreko tenperaturek eta sute-arriskuagatiko alarma gorriak eraginda, Euskal Herriko su gehienak bertan behera geratu dira. Hala ere, Euskal Herriko hainbat herritan suak piztu dira San Joan bezperan. Hala ospatu dute Durangon eta Eibarren.
Galarretako sutea bizitu egin da atzera, eta sua itzaltzeko operatiboa indartu behar izan dute
Galarretan piztuta dagoen sutea itzaltzeko lanetan ari dira une honetan Kanpezu, Agurain, Espejo eta Langraiz Okako suhiltzaile-parkeetako langileak. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak uste du gaur egunean zehar sutea behin betiko kontrolatuko dutela.