María Chivite
2022/07/08 - 14:28
Maya: "Irudiak bilatuko ditugu eta egileak aurkituko ditugu"
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak San Fermin jaiak "alaitasunez eta errespetuz" ospatzeko neurriz jokatzeko eskatu du ostiral honetan, atzo Udalbatzarekin "tamalez" gertatutakoaren moduko egoerak saiheste aldera.
2022/07/08 - 12:21
Maria Chivite: ''Eraso eta indarkeria adierazpen guztiak soberan daude sanferminetan''
Nafarroako presidenteak atzo Iruñeko Curia kalean izandako istiluak gaitzetsi eta arbuiatu nahi izan ditu. "Horrelako gertakariek guztiz zikintzen dituzte hainbeste gozatu nahi genituen sanferminak", adierazi du Chivitek.
2022/07/08 - 12:06
Maria Chivitek entzierroko osasun-dispositiboa bisitatu du
Nafarroako presidenteak, Santos Indurain kontseilariarekin batera, osasun zerbitzuek entzierro bakoitzaren aurretik, bitartean eta ondoren egiten duten lana gertutik ezagutu nahi izan du.
2022/07/05 - 14:56
Nafarroako Gobernuak kazetariekin topa egin du San Fermin jaiak direla eta
Maria Chivitek Nafarroako Gobernuaren jarraipena egiten duten kazetariak gonbidatu nahi izan ditu bihar San Fermin jaiak hasiko direla eta topa egitera.
2022/07/04 - 22:00
Chivitek erretakoa lehengoratzeko udalerriekin eta herritarrekin lankidetzan aritzeko konpromisoa adierazi du
Nafarroako Gobernuko presidenteak iragarri du gizartearekin lan egiteko foro bat sortuko duela "hausnarketa partekatutik eta ikuspegi guztietatik" erantzun hobeak eman daitezen.
2022/07/03 - 20:30
Nafarroako errege-erreginak omendu dituzte Leireko monasterioan
Maria Chivite Foru Erkidegoko presidentea izan du buru igande honetan ospatutako ekitaldiak, foru erakundeetako beste hainbat ordezkarirekin batera.
2022/06/30 - 22:37
Nafarroako Gobernuak suteen kudeaketa defendatu du, baina hobetu beharreko alderdiak ere zerrendatu ditu
Chiviteren gobernuak egindakoaren egokitasuna defendatu du, eta Navarra Sumak dimisio eskaria berretsi du. PSNren Gobernua sostengatzen duten alderdiek hainbat galdera mahaigaineratu dituzte.
2022/06/22 - 23:28
Nafarroako Gobernua uztailaren 4an bilduko da suak kaltetutako herrietako alkateekin
Azken egunetako suteek eragindako kalteei nola aurre egin aztertuko dute batzarrean, Maria Chivite presidenteak adierazi duenez.
2022/06/21 - 15:56
Kiskalita dauden eremuak berreskuratzeko ''berehala'' hasiko direla lanean adierazi du Chivitek
Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du kiskalitako tokietan hondamen-eremutzat hartzea eskatuko dio Espainiako Gobernuari, eta San Joan bezperako ospakizunei begira surik ez egitea edo botatzea eskatu du.
2022/06/21 - 15:32
Chivitek kiskalitako inguruak bisitatu ditu
Nafarroako Gobernuko presidentea Obanosera joan da, eskualdeko alkateekin biltzera. Bertakoek erretako ingurua erakutsi diote.
2022/06/19 - 21:06
Chivite Tafallan izan da, suteen ondorioz etxea utzi behar izan duten herritarren lekukotzak entzuten
Tafallako polikiroldegira joan da Nafarroako presidentea,suteen ondorioz euren etxeetatik alde egin behar izan duten San Martin Unxeko eta inguruko hainbat herri txikietako bizilagunak. Gaua bertan pasatuko dute.
2022/06/10 - 10:51
Foru Ganberak tramitera onartu du Eliza Katolikoaren sexu abusuen biktimak aitortzeko lege proposamena
Biktimoi banan-banan aitortza emango dien adituen Batzorde bat sortuko dute, besteak beste. Navarra Sumak bakarrik bozkatu du ekimenaren kontra.
2022/06/09 - 14:41
Nafarroako Parlamentuak argi berdea eman dio Foru Administrazioan ia 3.600 lanpostu egonkortzeko dekretuari
Nafarroako Gobernuak, baina, lege proiektu gisa tramitatzea onartu du, EH Bilduk hala eskatuta. Egonkortze prozesuarekin, gaur egun foru administrazioan % 43koa den interinitatea % 13raino jaitsiko litzateke, Javier Remirezen esanetan.
2022/06/02 - 14:01
AHTa Nafarroara heltzeko "lan diskretua" egiten jarraituko duela azpimarratu du Foru Gobernuak
Kontrolerako saioan, Bernardo Ciriza kontseilariak ez du argitu zein bide nahiago duen exekutiboak AHTa Iruñera heltzeko. Esparzak (Na+) salatu duenez, "azkenean Madrilek eta EH Bilduk diotena egingo du Chiviteren gobernuak".
2022/06/01 - 17:15
NA+ koalizioak irabaziko lituzke hauteskundeak Nafarroan, PSNk indarra mantendu eta EH Bilduk gora egingo luke
Gainera, EITBk egindako makroinkestaren arabera, Vox Parlamentuan sartuko litzateke bi ordezkarirekin, eta Geroa Baik zein Podemosek ordezkari bana galduko lukete. Izquierda-Ezkerra batetik bira pasatuko litzateke.
2022/06/01 - 14:10
Aritmetikak marraz litzakeen aukerak Nafarroan
Parlamentu nafarrean, zein hiriburuan, argazki bat baino gehiago izan litezke inbestidura saioetan, EITB Taldeak egindako markoinkestan jasotako datuek marraztu dutenez.
2022/05/25 - 13:04
Barkos: "PSNk hanka bat du Nafarroako erregimen zaharrean. Anbizioa falta izan zaio"
Enrique Mayak (Na+) "populismoen kontra indarrak batzeko" egindako eskaintzari erantzunez, Geroa Baiko bozeramaile parlamentarioak nabarmendu du koalizioa ez dela "konfrontazioan oinarritutako politikak tartean dituen akordio handietan izango".
2022/05/21 - 15:40
Hurrengo gobernuan akordioak lortzeko prest dagoela azaldu du Chivitek
PSNko idazkari nagusiak azpimarratu du herritarren konfiantza irabazten ari direla, eta deitoratu du batzuek “populismoan murgilduta” daudela eta “gorrotoa legitimatzen” dutela, gezurrak baliatuta.
2022/04/04 - 14:04
Nafarroako Gobernuak neurri gehiago proposatuko ditu Ukrainako gerrak gehien kaltetutako sektoreentzat
Espainiak eta Europak hartutako neurri ekonomikoak osatzeko plana da, Maria Chivite presidenteak aurreratu duenez.
2022/03/31 - 22:27
Nafarroako Gobernuaren esku egongo da bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren kudeaketa, urriaren 1etik aurrera
Maria Chivite Nafarroako Gobernuako presidenteak azpimarratu du "herritarrei zuzendutako zerbitzuak hobetzeko" beste urrats bat eman dutela. Ekimenak talde parlamentario guztien babesa dauka.