Maroko
2019/06/20 - 11:06
Zergatik etorri nahi dute Marokoko adingabe askok Euskadira?
Marokoko adin txikiko askoren helburua Euskadira iristea da. Beste askorentzat, aldiz, Europa iparralderako bidean dago Euskadi.
2019/06/20 - 10:39
Marokoko adingabe askok Europara joatearekin egiten dute amets
Askok uste dute euren bizitza askoz hobea izango dela Europan, baina ez dute ezagutzen iristen direnean bizi beharko dituzten egoera gogorrak.
2019/06/19 - 16:04
Marokoko ehunka adingabe, kale gorrian, Europara noiz iritsiko
EiTBko lantalde bat Marokon, Melillan eta Andaluzian izan da migratzaile adingabeen errealitatea hobeto ezagutzeko.
2019/06/19 - 11:39
Zergatik erabakitzen dute adin txikikoek Marokotik ihes egitea?
Mercedes Jimenez, Fouard Achraf, Santiago Agelo eta Khalid Zeroualik gai honen inguruko gako batzuk ematen dizkigute.
2019/06/01 - 13:46
Adin txikikoak Marokotik legez kanpo ekartzen zituzten lau talde desegin dituzte
Bilbora ekartzen zituzten horietako batzuk. Guardia Zibilak 16 pertsona atxilotu ditu atzerritarren eskubideak urratzeagatik eta legez kanpoko inmigrazioa bultzatzeagatik.
2019/04/17 - 21:17
Baldintzapean aske utzi dute Marokon atxilotutako EH Bilduko ekintzaile bilbotarra
Khalid El Haddadi Rifeko ekintzailea igandean atxilotu zuten, Marokon sartu eta berehala. EH Bilduk udal-hauteskundeetarako Bilbon osatu duen hautagaitzako kidea da.
2019/04/16 - 13:11
Khalid El Haddadi Bilbon bizi den Rifeko ekintzailea atxilotu dute Marokon
Iragan igandean atxilotu zuten, Ceutatik barrena Marokora igaro eta berehala. Familia arrazoiak tarteko joana zen. Bilboko Udalerako EH Bilduren hautagaia da.
2019/04/13 - 16:15
Marokoko Poliziak kanporatutako bi euskal herritarrak Loiuko aireportura iritsi dira
Bertako lagun batzuk bisitatzen zeudela, Marokoko hainbat polizia modu biolentoan etxean sartu eta Saharatik kanporatu dituzte Dina Pardo eta Macu Florentino.
2019/04/12 - 12:45
Marokoko agintariek bi euskal ekintzaile kanporatu dituzte Mendebaldeko Saharatik
Dirudienez, bi saharar ekintzailerekin biltzeagatik atxilotu zituzten Maku Florentino eta Dina Pardo, eta gaur bertan kanporatu dituzte.
2019/01/29 - 14:22
Marokok Nafarroako hiru ekintzaile kanporatu ditu Mendebaldeko Saharatik
Saharako Lagunen Nafarroako Elkarteko kideak dira: Maria Perez de Larraya, Iratxo Bakedano eta Alberto Jolis. 'Saharar herriak pairatzen duen errepresioa' salatzeko joanak ziren Aaiunera.
2019/01/02 - 18:10
Marokoko Poliziak bi euskal herritar kanporatu ditu Mendebaldeko Saharatik
Abenduaren 31n kanporatu zituzten bi emakumeak. Horietako batek azaldu duenez, Sahara Maroko dela esan eta hara helburu politikoekin joan ezin zirela ohartarazi zieten agenteek.
2018/12/29 - 22:06
Espainiar bat atxilotu dute Marokon, bi emakume eskandinaviarren hilketarekin lotuta
Marokoko poliziak espainiar nazionalitateko gizon bat atxilotu du, abenduaren 17an ustez Danimarka eta Norvegiako bi emakume turista hil zituen atentatuarekin lotuta dagoelako.
2018/11/07 - 16:32
Xexili Foix: "Bizitzan behin egiteko aukera baduzu, joan eta egin!"
Xexili Foix irratilariak urriaren 10etik 21era Marokon egin den "Hondarretako larrosen" elkartsaun rallyan aritu da. Autoan eraman dute materiala, eta behar dutenen artean banatu dute.
2018/08/23 - 22:28
Ceutara sartu ziren 116 migratzaileak Marokora itzularazi ditu Espainiak
Marokorekin 1992an sinatu zuten eta orain arte erabili ez den akordio batean oinarritu du Espainiako Gobernuak erabaki hori.
2018/08/06 - 18:19
'Deportazioan' laguntzea leporatu dio Salhaketak Gasteizko Udaltzaingoari
12 urte Gasteizen zeramatzan marokoar bat ostiralean erbesteratu zutela salatu du Salhaketak, Udaltzaingoak identifikatu eta bi egun geroago, hain zuzen ere.
2018/07/26 - 14:20
400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Espainia arteko hesia gaindituta
Hesia gainditu dutenak etorkinentzako CETI zentrora zuzendu dira, eta Gurutze Gorriak bertan egin die harrera.
2018/07/10 - 12:12
EHUko forentse talde batek hobi handi berriak aurkitu ditu Mendebaldeko Saharan
Ikerketa talde batek, Paco Etxeberriaren zuzendaritzapean, Meheris eskualdean hiru emakumeren gorpuak aurkitu ditu.
2018/07/03 - 22:18
Ekainetik Sahara hegoaldeko 500 etorkin igaro dira EAEtik
Jaurlaritza, Diputazioak eta Gurutze Gorria elkarlanean ari dira beharren arabera baliabideak jartzeko. Gaur ere bosgarren gauez martxan jarri dute dispositibo berezia.
2018/06/22 - 20:12
Hiru lagun atxilotu dituzte Bilbon adingabe marokoarrekin trafikatzea egotzita
Guztira 28 dira atxilotuak Espainiako Estatu osoan. Ikertzaileen arabera, ehundik gora dira adingabe biktimak, eta batzuk esklabo gisa erabili dituzte.
2018/06/15 - 20:18
Marokotik Euskadira adin txikikoak ekartzen dituen sarea desegin dute
Marokotik Andaluziarako bidaia egiten zuten lehenengo, eta gero Andaluziatik Euskadira, jakinda adin txikikoak izanik babesa hartuko zutela. Ia denak Bilbora iritsi dira.