Maroko
2018/06/11 - 22:59
Euskal Herriko eta Marokoko bertsolariak elkarrekin aritu dira Iruñean
Maialen Lujanbiok eta Latifa Laaroussia ayllus kantaerako inprobisatzaileak emanaldia eskaini dute Iruñean. Euskarazko bertsogintza eta arabierazkoa alderatzen ari da Errusiako ikerlari bat.
2018/06/08 - 12:47
Euskal Herriko eta Marokoko kantu inprobisatuak, batuta
Maialen Lujanbiok eta Latifa Laaroussia ayllus kantaerako inprobisatzaileak emanaldia eskainiko dute astelehenean, ekainak 11, Iruñean.
2018/04/05 - 00:12
Ahmed Bujari Fronte Polisarioren NBEko ordezkaria hil da Bilbon
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Gobernuak zazpi dolu-egun deitu ditu.
2018/04/04 - 22:02
Ahmed Bujari, Nazio Batuetan Fronte Polisarioaren ordezkaria, Bilbon hil da
Ahmed Bujarik nazioarte mailan negoziatzeko agertu zuen diplomazioa goraipatzen dute Euskal Herriko sahararren elkartean.
2018/02/24 - 14:37
Sei trailer abiatu dira Bilbotik Saharara, errefuxiatuei laguntza eramateko
Guztira, 200 tona elikagai eta oinarrizko ondasun bidali dituzte Tindufeko kanpalekuetara. Karabanak 2.000 kilometro egingo ditu.
2018/02/20 - 11:38
Marokoar bat atxilotu dute Murtzian jihadistak erakartzeagatik
Atxilotuak 'islamaren etsaien' aurkako bideo gogorrak eskegitzen zituen bere sare sozialetan. Jihadarekin bat egiteko deia ere zabaltzen zuen.
2018/02/17 - 17:14
Biarritzetik Marokora bidean doaz 1.300 Renault-4 auto
6.000 kilometro baino gehiago egingo dituzte 1.300 Renault 4 autok, Biarritzetik Marokora. Laguntza solidarioa eramateko aprobetxatuko dute bidaia.
2018/02/04 - 13:58
Hogei bat migratzaileren gorpuak erreskatatu dituzte itsasoan, Melillatik gertu
Pateran Espainiako kostaldera iristen ahalegintzen ari zirela hondaratuta hil direla dirudi, Melillako kostatik lau edo bost miliatara. Bidaiari itsasontzi batetik ikusi dituzte gorpuak ur gainean.
2017/11/19 - 18:28
Gutxienez 15 lagun hil dira Marokon elikagai-banaketa batean ihesaldi baten ondorioz
Biktima guztiak emakumezko dira, baita zaurituak ere. Janari-banaketa humanitarioaren unean ez zegoen arduradunik.
2017/09/06 - 11:02
Talde jihadista baten 6 ustezko kide atxilotu dituzte Melillan eta Marokon
Barne Ministerioaren arabera, 39 urteko espainiar bat da ustezko liderra, eta berak eratu zuen taldea. Kideak tamaina handiko atentatuak egiteko prest zeuden, polizien arabera.
2017/08/23 - 16:25
Bi atxilotu, 3 adingabe marokoarri eraso egiteagatik, bilkura baten ostean
Adingabeek 13 eta 17 urte artean dituzte eta makil handi batekin jipotu zituzten, Kataluniako atentatuak direla eta egindako protesta baten ondoren.
2017/07/19 - 11:33
291 urteko kartzelaldia eta zortzi biziarteko kartzela-zigor, 23 sahararri
Makroepaiketa errepikatu dute, eta oraingoan ere Saleko Apelazio Auzitegiak zigor handiak jarri dizkie Gdaim Izikeko kanpalekua desegin ostean izandako protestetan atxilotutako ekintzaileei.
2017/07/04 - 21:45
Marokok euskal ekintzaile bat eta kataluniar bat kanporatu ditu Aaiunetik
Bi aktibistak Casablancara bidali zituzten hegazkinez, eta haibat orduz izan zituzten atxikita, pasaporterik gabe eta deirik egiten utzi gabe.
2017/06/21 - 15:50
Bruselako geltoki nagusiko erasotzailea 36 urteko marokoarra da
Belgikako Fiskaltzak baieztatu duenez, O.Z.k maleta bat zartarazi zuen, leherketa txikia eraginda. Ez zuen aurrekaririk terrorismoagatik.
2017/06/08 - 15:31
Sahara Mendebaldean bizi den egoera salatzeko bideoa zabaldu dute
"Kotaraino nago" dauka izena, eta milaka ikusle izan ditu egun gutxian. "Euskal Fondoa" erakudearen laguntzarekin, saharauiarrek bideoa hau prestatu dute Marokoren errepresioa salatzeko.
2017/06/07 - 22:57
Munduko 'Homo sapiens' zaharrenaren arrastoak topatu dituzte Marokon
Hominidoen jatorria Etiopian zegoela uste zen orain arte. Topatu duten fosilak 315.000 urte inguru ditu.
2017/06/06 - 13:27
Poliziak Londresko atentatuaren hirugarren terrorista identifikatu du
Erresuma Batuko Poliziak baieztatu du atentatuaren hiru egileak nortzuk izan ziren. Hiru erasotzaileak tirokatuta hil zituzten, zazpi lagun hil eta ia 50 pertsona zauritu ostean.
2017/04/03 - 15:55
Hossain Kaanache Oriotik Marokora joango da bizikletaz eta korrika
Bere gurasoak, orain 45 urte Marokotik Oriora etorri ziren bizimodu hobe baten bila. Orain Hossainek egindako bidea desegin eta haien sorterrira itzuliko da bizikletaz eta korrika.
2016/12/26 - 17:28
Ekintzaile sahararren aurkako 'epaiketa politikoak' salatu dituzte
Euskadiko immigrante sahararren elkarteek, ELA, ESK, LAB eta ESTEILAS sindikatuekin batera, kontzentrazioa egin dute Marokok Bilbon duen kontsulatuaren aurrean.
2016/11/02 - 15:35
Marokoko erregeak ustezko bortxatzaile baten defentsa ordainduko du
Parisen, poliziak pop abeslari marokoar ezagun bat atxilotu du, ustez neska bat bortxatzeagatik. Marokoko erregeak abeslariaren defentsaren gastu guztiak ordainduko ditu.