Matxismoa
2024/12/04 - 11:54
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Biktimari ukituak egiten saiatu zen gizon matxista, Igeldon. Astearte arratsaldean atxilotu zuten sexu erasoaren delitua egotzita.
2024/12/03 - 18:34
''Emakumeek salaketak zergatik kentzen dituzten jakiteko, noiz eta nola jartzen dituzten jakin behar da''
Genero-indarkeria adituek uste dute emakume asko erasotzailearen aurkako salaketa kentzera eramaten dituen faktore nagusietako bat sentimentala dela. "Askotan biktimak erasotzailea maite du oraindik, eta uste du hark bera maite duela", adierazi du Ainara Miranda abokatuak.
2024/12/03 - 15:31
Behin-behineko espetxealdian sartu dute Pasaian bikotekide ohia hiltzeagatik atxilotutako gizona
Indarkeria matxistaren esparruan hilketa delitua leporatzen dio Donostiako Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Epaitegiak.
2024/12/03 - 14:15
Ertzaintzak eginbideak abiatu zituen 2021ean Leonorren ustezko hiltzailearen kontra, bigarrenez
Pasaian eraildako emakumeak 2020an salatu zuen bikotekidea, eta urruntze agindua ezarri zioten gizon matxistari. Handik urtebete eta erdira, 2021eko ekainean, atestatua zabaldu zuten gizonak urruntze agindua urratu zuela eta. Espedientea artxibatu egin zuten.
2024/12/03 - 11:28
Pasaian bikotekide ohia hiltzeagatik atxilotutako gizona epailearen aurrera eraman dute
Larunbatean atxilotutako 53 urteko gizona epailearen esku utzi dute astearte honetan, Donostian.
2024/12/02 - 21:34
Elkarretaratze isila egin dute Villabona-Amasan, Leonorren hilketa matxista gaitzesteko
Hiltzaileak bere burua entregatu zuen herri horretako polizia-etxean, Leonor hil ondoren. 2020an, emakumeak salaketa jarri zuen haren aurka genero-indarkeriagatik, eta bi urte geroago, 2022an, artxibatu egin zuten.
2024/12/02 - 18:19
Indarkeria matxistaren aurrean ''inoiz ez ditugu besoak jaitsiko'', adierazi du lehendakariak
"Nazkatuta eta nekatuta gaude", adierazi du Imanol Pradalesek. Hala, adierazi du Jaurlaritza ez dela "inoiz" geldituko "berdintasunean aske bizi diren emakume eta gizonen Euskadi" eraiki arte.
2024/12/02 - 13:54
Arartekoak eta EHko Mugimendu Feministak protokoloetan jarri dute arreta, Pasaiako hilketaren ondotik
Arartekoak jakin nahi du "zergatik, Leonorrek salaketak egin arren, ezin izan duten emakume hori babestu". "Emakundeko zuzendaria entzun dugu protokoloak ondo funtzionatzen duela esaten. Zer da ondo funtzionatu duena?", galdetu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak.
2024/12/02 - 13:40
Pasaiako hilketa matxista salatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, Donostian
Aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezohiko batzarra egin du, azken hilketa matxistari gaitzespena adierazteko. Ustezko egilea atxilotuta dago, eta hurrengo orduetan igaroko da epailearen aurrera.
2024/12/02 - 12:31
Bi gizon bizkaitar ikerketapean, helburu pornografikoengatik adingabeak galbidean jartzea egotzita
29 urteko gizaseme bat atxilotu dute Madrilen eta 13 gizon ikertzen ari dira. Atxilo hartutakoak 12 urteko neskato bat engainatu zuen argazki intimo bat bidal ziezaion, eta, ondoren, "sextortsioa" egin zioten.
2024/12/02 - 10:00
Pasaiako hilketa matxistaren ustezko egilea hurrengo orduetan igaroko da epailearen aurrera
53 urteko gizon matxista larunbatean atxilotu zuten, bikotekide ohia hil eta gutxira. Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarretaratzea egingo du eguerdian, hilketa salatzeko eta biktimaren gertukoei babesa adierazteko.
2024/12/01 - 23:07
Pasaian bikotekide ohia hiltzeagatik atxilotutako gizonak Ertzaintzaren esku jarraitzen du
Hilketa gertatu eta denbora gutxira atxilotu zuten gizona, bere burua Villabonako Udaltzaingoaren komisarian entregatu zuen eta. Elkarretaratzea egin dute Pasaian, gertatutakoa gaitzesteko. Astelehen honetan ere protesta bat izango da Foru Aldundiaren atarian.
2024/12/01 - 14:16
Azken hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Pasaian
Pasaiako Udalak hiru eguneko dolua ezarri du. Hainbat erakundeetako ordezkariak izan dira bertan, tartean, Emakundeko zuzendaria eta Gipuzkoako ahaldun nagusia.
2024/12/01 - 13:33
Pasaian eraildako emakumeak ustezko hiltzailearen kontrako salaketa jarria zuen indarkeria matxistagatik
Biktima eta hiltzailea bikotekide ohiak ziren. Larunbatean, 16:00ak pasatxo zirela, emakumearen etxean sartu zen gizona eta tiroz hil zuen hura. Ihes egin zuen gero eta Villabonako Udaltzaingoan bere burua entregatu zuen. Atxilotuta jarraitzen du epailearen aurrera pasatzeko zain.
2024/11/30 - 20:21
Gizon batek bikotekide ohia hil du tiroz, Pasaian
16:00etan Pasaiako etxebizitza batean emakumea hil eta ihes egin du gero. Villabonako Udaltzaingoan entregatu du gero bere burua eta atxilotu egin dute.
2024/11/29 - 11:29
Indarkeria matxistaren Euskal Herriko biktimek euren lekukotzak kontatzeko Instagram kontua sortu dute
10 egun eskasean ia 100 lekukotza bildu ditu Denuncias Euskal Herria izeneko kontuak. Nabarmendu dutenez, bortxatuak edo erasotuak sentitu diren emakumeei ahotsa emango diete, konfidentzialtasuna errespetatuz, "beldurra eta lotsa lekuz aldatu" dadin.
2024/11/27 - 23:19
Agurainen bikotekideari sexu-erasoa egitea leporatuta atxilotutako 19 urteko gizona, espetxera
Gizonak emakumearekiko urruntze agindua zuen. Biktima osasun zentro batean artatu behar izan zuten. Atxilotua lehenago ere ikertu zuten, bikotekideari tratu txarrak emateagatik.
2024/11/27 - 13:38
Gizon bat atxilotu dute Agurainen, urruntze agindua urratzea eta bikotekideari sexu erasoa egitea leporatuta
19 urteko atxilotua epailearen esku utzi du gaur goizean Ertzaintzak, behin izapideak amaituta. Biktima osasun zentro batean artatu behar izan dute.
2024/11/26 - 17:43
Emakume adingabe batek sexu erasoa egin diotela salatu du Basaurin
Larunbatean gertatu zen erasoa. Oraindik ez dute susmagarririk atxilotu.
2024/11/26 - 13:13
Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek bi irakasle salatu dituzte indarkeria matxistagatik
Hezkuntza Departamentuak espedienteak egin dizkie biei. Ikasleek elkarretatzea egin dute goizean, pairatutako "jazarpen eta matxismo egoera onartezinak" salatzeko eta erasotzaileen kontrako neurri "eraginkorrak" eskatzeko. Kontserbatorioko zuzendaritza ere protestan izan da, babesa adierazteko.