Memoria Historikoa
2024/12/15 - 16:03
1936ko uztailean frankistek exekutatu zituzten hiru lagun gogoratu dituzte Guardian
Euskal erakundeek eta hildakoen familiek oroigarria jarri dute Arabako herrian. Juan Larreta Iruñeko maisua, Antonio Bombin Errioxako fraidea eta identifikatu gabeko beste pertsona bat orain 88 urte hil zituzten.
2024/12/15 - 11:09
Mikel Salegiren familiak auziaren iluntasuna salatzen jarraitu du, haren hilketaren 50. urteurrenean
Donostiako Kursaalean ekitaldi hunkigarria egin diote larunbat arratsaldean. Mikel Salegi gaztea tiroz hil zuten Donostiako Errekalde auzoan, Guardia Zibileko kontrol batean. Auzia irekitzeko eskatu du familiak, justizia, egia eta erreparazioa izan ditzaten.
2024/12/04 - 21:13
Diktadura garaian hildako 20 presoren gorpuzkiak atera dituzte Urduñako hilerritik
Gehienak Extremaduratik ekarri zituzten presoak ziren. Erronka nagusia haien familiak aurkitu eta gorpuzkiak bueltatzea izaten ari da. Aranzadi eta Gogora elkarrekin lanean ari dira egitasmo honetan.
2024/11/30 - 17:34
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarri dute Intxaurrondoko kuartelaren atarian
Donostiako Udalak plaka honekin "indarkeriaren biktima" den Mikel Zabalzaren oroimena "bizirik mantentzea" nahi izan du, eta lore eskaintza batekin oroitu dituzte herritarrek, Intxaurrondon torturak salatu zituzten Idoia Aierbe eta Jon Arretxe ere.
2024/11/28 - 21:02
Udalaren txosten juridiko batek atzera bota du Erorien Monumentua eraisteko eskaera
Urriaren erdialdean, elkarte memorialista batzuek monumentua eraisteko administrazio-prozedura abiatzea eskatu zuten.
2024/11/23 - 16:19
Plaka batek gogoratuko du gaurtik Santiago Oleaga, ETAk hildako El Diario Vasco egunkariko finantza-zuzendaria
Ekitaldia Iza kalea eta Pinuen pasealekua lotzen dituzten eskaileren ondoan izan da. Oleagaren alarguna, Amaia Guridi, eta Jon semea izan dira bertan, lagun eta senideekin batera, eta ordezkari politiko, biktima eta herritarren babesa izan dute.
2024/11/23 - 15:41
Erorien Monumentua eraisteko eskatuko dute datorren asteazkenean Iruñean egingo duten elkarretaratze batean
Erorien Monumentua eraldatzeko eta beste esanahi bat emateko PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik lotutako akordioa errefusatu du monumentua botatzearen alde dauden elkarteen plataformak. "Ez genuen alderdi aurrerakoien partez horrelako traiziorik espero", salatu dute plataformaren bozeramaileek.
2024/11/21 - 09:32
Iruñeko Erorien Monumentua eraldatzea eta ez eraistea gaitzetsi dute elkarte memorialistek
EH Bildu, PSN eta Geroa Bai taldeen akordioaren ondotik, ez dute eraikin osoa eraitsiko, memoriaren aldeko 30 taldek azken urteotan eskatu bezala. Horren ordez, esanahia aldatu, eta askatasunaren eta demokraziaren aldeko espazio bihurtuko dute.
2024/11/20 - 18:08
Benigno Hierro Pinedo milizianoaren gorpuzkiak familiari eman dizkiote
Euskadiko Alderdi Komunistari atxikia eta 1937ko apirilaren 7an Barazarreko frontean hildako Benigno Hierro Pinedoren gorpuzkiak Zornotzako hilerrian berreskuratu zituzten 2023an.
2024/11/20 - 15:20
GALek eta eskuin-muturrak hildako Santi Brouard eta Josu Muguruzari urteroko omenaldia egin diete Bilbon
Gaurko egunez, duela 40 urte GALek Santi Brouard hil zuten, bere mediku kontsultan. Bost urte geroago, Josu Muguruza hil zuten.
2024/11/20 - 11:08
Itun historikoa itxi dute EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik, Iruñeko Erorien Monumentua eraldatzeko
Ez dute eraikin osoa eraitsiko, memoriaren aldeko 30 taldek azken urteotan eskatu bezala. Esanahia aldatu, eta askatasunaren eta demokraziaren aldeko espazio bihurtuko dute.
2024/11/18 - 18:20
Bilbok terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimak omentzeko espazio bat ireki du hiriaren erdigunean
Hemendik aurrera, Jose Ramon Andraren obra Memoriaren Eguna ospatzeko lekua izango da Bilbon.
2024/11/18 - 09:31
Frankistek fusilatutako Espinosa Orive sailburuaren aitorpena eta erreparazioa eskatu dute
Espainiako Gobernuak Lluis Companysi egindako aitortzaren antzekoa sustatzeko eskatu dio Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak lehendakariari, eta Gasteizko eta Bilboko Udalei.
2024/11/15 - 23:41
Celeste Caeiro hil da, Portugalgo iraultzari krabelinekin izena eman zion emakumea
Caeiro, Alderdi Komunistako militantea, 91 urte zituela zendu da. Bere ekintzak indarkeriarik gabeko iraultza bati eman zion izena.
2024/11/10 - 17:21
Bilboko Udalak terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztiak omendu ditu
Bilboko Udalak, Bakerako eta Bizikidetzarako Bilboko Foroarekin eta udalbatzako ordezkariekin batera, "terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztiak" omendu ditu, Casilda Iturrizar parkeko monolitoaren inguruan egindako ekitaldian.
2024/11/10 - 12:57
''Biktima guztiei aitortza eta ordaina emateko konpromisoa guztiona da, baita datozen belaunaldiengatik ere''
Memoriaren Egunaren harira Bilbon egindako ekitaldian Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu duenez, "balio horien gainean bakarrik eraiki ahal izango dugu gure herriaren etorkizuna, hemen bizitakoa berriz gerta ez dadin".
2024/10/13 - 17:01
Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Bilbon, duela 50 urte Guardia Zibilak hildako Jon Urzelai gogoratzeko
Gainera, gaztearen hilketaren atzean urteetan eraikitako bertsio ofiziala salatu dute berriz ere. Urzelairi guardia zibil bat hil izana leporatu zioten, baina gerora Bilboko epaitegi militarrak guardia zibil bat jo zuen hilketa horren erantzule.
2024/10/12 - 16:07
ETAk hildako Lorenzo Motos teniente koronelaren omenezko plaka jarri dute Donostian
Eneko Goia alkateaz gain, udal taldeetako ordezkariek eta Lorenzo Motosen familiak ere parte hartu dute. Dagoeneko 30 dira terrorismoak eta biolentzia politikoak hildakoen omenez Donostiako Udalak jarritako plakak.
2024/10/12 - 15:41
Estatuaren indarkeriaren biktima guztiak eta "eragindako mina" aitortzeko eskatu du Memoria Osoa plataformak
Estatuaren indarkeriaren 15 biktima elkarte biltzen dituen plataformak salatu duenez, Guardia Zibilaren ospakizuna Gasteizko erdigunera eramateak Estatuaren biktimak "birbiktimizatzea" eta "diskriminatzea" dakar.
2024/10/11 - 19:09
Bakearen Nobel saria, AEBk Japonian jaurtitako bonba nuklearretatik bizirik atera zirenen erakundeari
Nihon Hidankyo gobernuz kanpoko erakundea saritu du Norvegiako Nobel Batzordeak. Azpimarratu duenez, "tabu nuklearra" sortzen lagundu zuten Hiroshima eta Nagasakiko herritarrek, baina hori desagertzen ari da, eta mehatxua gero eta handiagoa da.