Memoria Historikoa
2025/04/24 - 22:26
Moratinosek bakerako dei globala egin du, Gernikaren "sinbolismo iraunkorrak" lagunduta
"Gernikaren sinbolismo iraunkorra eta bake eta erresilientzia mezu indartsua inoiz baino sakonago entzuten dira gaur", nabarmendu du Unaoceko goi ordezkariak bere ekimenaren aurkezpen ekitaldian.
2025/04/23 - 19:56
NBEk 'Bakearen eta nazioarteko zuzenbidea errespetatzearen aldeko oihua' ekimena aurkeztuko du Gernikan
Larunbat honetan bertan izango dira Miguel Angel Moratinos Nazio Batuen Zibilizazioen Aliantzako (Unaoc) goi-ordezkaria eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohia.
2025/04/15 - 21:39
Oier Plazak ''Popel'' dokumentala estreinatu du Pragan
Unai Egia Lauro Ikastolako irakasleak Bigarren Mundu Gerran desagertutako Enric Moner deportatuaren arrastoa jarraitu zuen Bilbotik Pragara, Europan zehar. Historia berezi hau bildu du Oier Plazak dokumentalean.
2025/04/15 - 17:37
Holokaustoaren biktimak omendu dituzte Pragan, tartean, Angel Lekuona busturiarra
Strasniceko errauste-labearen atarian lore-eskaintza egin dute goizean, eta han, Frantisek Suchy omendu dute, toki horretako arduraduna izan zena; nazien aginduei uko egin, eta 2.200 fusilaturen baino gehiagoren errautsak gorde zituen. Eguerdian, Gernikako arbolaren kimu bat landatu dute bertan.
2025/04/14 - 22:49
Eibar memoria gune izendatuko dute
Fernando Martinez Memoria Demokratikoko Espainiako estatu-idazkariak baieztatu duenez, izendapen hori Eibarrek eta Untzaga plazak jasoko dute. Izan ere, gaur 94 urte, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen bertako udaletxeko balkoietatik.
2025/04/14 - 21:15
Gernikak bonbardaketa oroituko du, "etsipenaren aurrean, berriz ere itsasargi morala izateko asmoarekin"
Foru hiribilduko Udalak eta NBEk 1937ko apirilaren 26ko eraso faxista gogora ekartzeko ekitaldiak antolatu dituzte. 'Bakearen, gerren amaieraren eta nazioarteko legezkotasunaren errespetuaren aldeko oihua' ekimena abiaraziko dute egitarau barruan.
2025/04/13 - 20:16
'Bou Gipuzkoa' -ren erreplika batek frankismoaren aurka borrokatu zuten marinelak gogoratuko ditu Donostian
Bou Gipuzkoa arrantzontzia Matxitxakoko batailan borrokatu zen Gerra Zibilean. Erreplikak 2,70 metro luze eta 40 zentimetro zabal ditu, eta gaur inauguratu dute Donostiako portuan. Matxitxako Elkarteak, proiektuaren bultzatzaileak, Aranzadi eta erakundeen laguntza izan du.
2025/04/11 - 00:35
Elkarte frankistak desegiteko legea onartu dute, PPren abstentzioarekin eta Voxen kontrako botoarekin
Espainiako Gobernuko bazkide parlamentario guztiek bozkatu dute PSOEren ekimen horren alde. Kongresuak onartu ondoren, elkarte frankistak desegiteko legea Senatura igaroko da orain.
2025/04/09 - 21:07
Garaikoetxea lehendakari ohiari omenaldia, ekainaren 16an, Estutu osteko lehen Gobernuaren 45. urteurrenean
Ekitaldi instituzionalaren buru Imanol Pradales lehendakaria izango da, Ajuria Enea jauregian.
2025/04/09 - 14:26
Memoria Historikoaren Eguna Eusko Jaurlaritzaren sortze-eguna izatea aztertzen ari da Gogora; urriak 7, alegia
Hainbat data aztertzen ari dira, besteak beste, urriaren 7a, 1936an lehen Eusko Jaurlaritza eratu zeneko urteurrena, eta urriaren 1a, urte berean Euskadiko lehen Autonomia Estatutua onartu zenekoa.
2025/04/08 - 23:27
Kepa Anabitarte euskal sindikalismoaren ikurra zendu da
Pasaian jaioa, gaztetan hasi zen ELA sindikatu klandestinoan militatzen, eta erbesteratu beharra izan zuen. 91 urterekin hil da, Donostian.
2025/04/06 - 22:17
Nazien kontzentrazio-esparretan egon ziren nafarrak gogoratu dituzte Buchenwalden
Memoria eta Bizikidetza kontseilari Ana Ollo izan da Nafarroako Gobernuko ordezkarien artean. Bi pago landatu dituzte Buchenwalden, kontzentrazio esparru horretara zein beste zenbaitetara deportatutakoen omenez egindako "1.000 Buchen" (1.000 pago) ekimenarekin bat eginda.
2025/04/06 - 18:47
Memoria historikoa aldarrikatu du San Josek "giza eskubideekin konprometitutako etorkizun baterako"
Gurseko kontzentrazio esparruan errefuxiatuei egin dieten omenaldian, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak penagarritzat jo du "gorroto mezuak" ugaritzen ari direla, "bereziki gazteen artean".
2025/04/06 - 14:42
Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin die Gurseko kontzentrazio-esparruan hildakoei
Urtero legez, lore-eskaintza egin dute kontzentrazio-esparruko biktimen omenez jarritako memorialean, eta bertan izan dira Torres, Bengoetxea eta San Jose sailburuak, besteak beste.
2025/04/05 - 19:40
''Gernika Batailoia. Askatasunaren ametsa'' liburua plazaratu du Franck Dolosor kazetari lapurtarrak
Agirre lehendakariaren ametsa zen Gernika Batailoia nazien aurka borrokatu zen Frantzian. 1945eko apirilean, Graven gotortuta zeuden Alemaniako 4.000 soldadu portuko sarrera blokeatzen aritu ziren, eta okupatzaile horien aurka borrokatu zen Gernika Batailoia. Bost gudari hil ziren.
2025/03/26 - 23:39
Justiziak Erorien Haranean desobiratzeak egin ahal izateko baimena eman du berriro
Epaia ez da irmoa oraindik, baina Madrilgo Auzitegi Nagusiak exhumazioak geldiarazi zituen erkidego bereko epaitegi baten ebazpena baliogabetu berri du.
2025/03/24 - 21:38
Pasaiako segadan eraildakoak eta Rosa Zarra biktima gisa aitortzen dituzten txostenak jaso dituzte senideek
Justizia sailburu Maria Jesus San Josek ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie txostenak.
2025/03/24 - 17:08
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea sortu dute
Nazien kontzentrazio esparruetan 253 euskal herritar egon ziren preso, eta horietatik 113 bertan hil ziren. Elkartearen helburua preso guzti horiek gogoratzea eta omentzea da.
2025/03/24 - 13:16
Bakartxo Tejeria Legebiltzarraren presidenteak Fabian Salvioli abokatua eta NBEko errelatore ohia hartu du
Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordearen presidente ohia gonbidatu du, memoria historikoan egia, justizia eta erreparazioari buruz hausnartzeko. Agus Hernan Foro Sozialaren bozeramailea ere bertan izan da.
2025/03/17 - 23:59
Eusko Jaurlaritzak biktima gisa aitortu ditu Pasaiako segadan hildako lau pertsonak
Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Rafael Delas eta Jose Mari Izura, Komando Autonomo Antikapitalisten kideak, Espainiako Polizia Nazionalak tiroz hil zituen Pasaian (Gipuzkoa), 1984ko martxoaren 22an.