Mendiko istripuak
2019/07/03 - 23:16
Rafa Castaños Pirinioetan bilatzen jarraitzea eskatu du elkarretaratze batek
300 bat pertsonak elkarretaratzea egin dute arratsaldean, Kabiezesen (Santurtziko auzoa), "Laguntza behar dugu!!" lelopean.
2019/07/03 - 16:03
Familiak baliabide gehiago jartzeko eskatu du Rafa Castaños aurkitzeko
Goizeko lehen orduan berrekin dituzte Rafael Castaños bilatzeko lanak. Hori bai, aurreko egunetan baino pertsona eta baliabide gutxiagorekin.
2019/07/03 - 15:42
Rafa Castañosen familiak bilaketarekin jarraitzeko eskatu dio Frantziari
Frantziak bilaketa lanetan dabiltzan pertsona kopurua murriztu du, eta epaileen esku utzi du kasua.
2019/07/02 - 20:56
Santurtziko mendizalea oinez eta helikopteroz bilatzen ari dira Pirinioetan
46 urteko gizona La Frutiereko aparkalekutik abiatu zen larunbatean. Estomeko mendi-aterpean gaua igarotzeko eta igandean itzultzeko asmoa zuen, baina familiak astelehenean eman zuen abisua.
2019/07/02 - 16:19
46 urteko santurtziar baten bila ari dira Frantziako Pirinioetan
Rafa Castaños Mayo du izena, Santurtzikoa da, eta hiru egun daramatza desagertuta. Atzo helikopteroz aritu ziren bere bila. Gaur, berriz, oinez ekin diote bilaketari Seda eta Labas mendien inguruan.
2019/06/17 - 10:32
Min hartuta duen mendizale bat helikopteroz erreskatatu dute, Anboton
Anbototik jeisten ari zela min hartu duen pertsona bat erreskatatu behar izan dute Ertzaintzaren mendiko ataleko kideek. Azkenean, helikopteroaren laguntza behar izan dute (Irudiak: @UvrErtzaintza)
2019/06/03 - 13:36
Gaur emango diote azken agurra larunbatean Huescan hil zen Ermuko mendizaleari
Javier Alberdi ermuarra Collarada tontorrean zendu zen, elurtegi batean labaindu eta 300 metrotan behera erori ondoren.
2019/06/01 - 23:14
Ermuko mendizale bat hil eta beste bat larri zauritu da Huescako Pirinioetan
Jabier Alberdi Ermuko Artarrai mendi taldeko presidentea da hildakoa, eta zauritua herrikidea da.
2019/06/01 - 22:44
Ermuko mendizale bat hil da Collarada mendian, 300 metroko irristaldia izan ostean
Ermuko mendizale bat hil da Collarada mendian, Canfrancen (Huesca). Gainera, beste ermuar bat zauritu egin da han. Guardia Zibilak helikopteroz erreskatatu ditu.
2019/04/03 - 13:56
Mendiko erreskate taldeetan osasun langileak izatea proposatu du ikerketa batek
Euskal Herriko Unibertsitateko talde batek azken urteotako erreskateak aztertu ditu, eta, ikerketaren arabera, duela 20 urte baino hiru aldiz handiagoa izan da 2018an gertakari eta istripu kopurua.
2019/03/23 - 09:41
37 urteko eskalatzaile bat hil da Errezuko arroila batetik erorita
Berekin zeuden beste eskalatzaile batzuk deitu zuten SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzura, istripuaren berri emateko.
2019/02/20 - 12:58
Gutxienez 10 lagun desagertu dira Suitzako eski-estazio batean izandako elur-jausian
Crans-Montana eski-estazio suitzarrean izandako elur-jausiaren ondorioz 10-12 pertsona desagertuta daude atzotik.
2018/11/17 - 15:47
Etxarri-Aranatzeko gazte bat hil da Beriain mendian
24 urteko emakumea 200 metroko altueratik erori da, Beriaineko mendi-hegalean.
2018/09/30 - 17:13
Hilik aurkitu dute Anboton desagertutako Abadiñoko bizilaguna
Gorpua Untzillatx mendian aurkitu dute, igande arratsalde honetan. Litekeena da gizonak mendi-istripua izatea.
2018/09/24 - 17:39
Zilbetiko 74 urteko mendizale bat hil da Adi mendian
Guardia Zibilak erreskatatu du pendiz handi batean erori eta kolpe gogorrak jaso ostean. Ordu batzuk geroago, baina, hil egin da.
2018/09/23 - 16:04
56 urteko eibartar bat hil da Kantabriako mendietan
Herrian oso ezaguna zen mendizalea, eta eguerdian ez zen beste hizpiderik bertan.
2018/09/23 - 15:40
Eibarko bizilagun bat hil da Kantabrian, mendian zebilela
J.G. beste hiru lagunekin batera 'Pasada de Picayo' ibilbidea egiten ari zen, pasabide estu batean estropezu egin, eta 250 metrotik behera erori zenean.
2018/08/19 - 13:22
45 urteko erandiotar bat hil da Untzillatx mendian
Atzo aurkitu zuten gorpua mendizale batzuek. Argitzeke daude heriotzaren nondik-norakoak baina Ertaintzak uste du eroriko bat izan zuela, ez baitute kriminalitate zantzurik aurkitu.
2018/08/05 - 16:15
Samindura handiz hartu dute Laudion mendizale gaztearen heriotzaren berria
Jon Urkijo Laburu, 25 urtekoa, Latiorro auzoan bizi zen. Laudioko futbol taldean jokatu zuen lesio bat izan zuen arte.
2018/08/05 - 13:06
Laudioko 25 urteko mendizale bat hil da Monte Perdidon
Larunbat arratsaldean hil da gaztea, tontorretik jaisten ari zela, erorikoa izan duenean.