Metro Bilbao
2020/01/14 - 22:03
Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten: zer egin behar dut?
Txartela 2013an erosi zutenek berritu egin beharko dute aurten.
2020/01/14 - 10:37
Gizon batek sexu-jazarpena egin dio emakume bati Bilbon
Bizkaiko hiriburuko metroan jazo zen, urtarrilaren 5eko goizaldean. Biktimak salaketa jarri zuen, erasotzaileak begirada desegokiak bota baitzizkion eta bere buruari ukituak egin zizkiolako.
2020/01/10 - 22:25
Julik gurpildun aulkian zihoan Mildreti bizia salbatu zion trenbidera erori zenean
Mildret Getxoko Aiboako metroko trenbidera erori zen orain dela bi hilabete. Orduan, beste emakume batek bizia salbatu zion. Ordutik ez ziren egon elkarrekin eta gaur elkartu ditugu.
2020/01/10 - 14:10
Metro Bilbaok marka historiko berria lortu du 90 milioi bidaiarirekin
Ekitaldi jendetsuen gabeziak ez du emaitzetan eragin, 2019an 91.569.397 milioi bidaiari erregistratu baitira, 2018an baino 1.650.587 gehiago.
2019/12/13 - 14:26
Musika metro geltokietan, Bilboko metroaren 25. urteurrena ospatzeko
Luck Chopsek, Crazy Jazzersek eta Broken Brother’s Brass Band iruindarrek kontzertuak eskainiko dituzte hainbat metro geltokitan otsailaren 11tik 14ra.
2019/12/10 - 16:27
Metro Bilbaoren zerbitzua berrezarri dute, seinaleztapen-sistemak huts egin ondoren
Itxaronaldiak ezberdinak izan dira geltokiaren eta linearen arabera. Teknikariak matxura konpondu dute jada.
2019/11/29 - 15:08
Erabiltzaileek 7,7ko nota jarri diote Bizkaiko garraio publikoari
Zehatz-mehatz eta garraiobide motari begiratuta, denek lortzen dute 7tik gorako emaitza. Metroak du baloraziorik onena, eta Renfe da azkena. CTBk egin du txostena.
2019/10/08 - 11:42
Barik txartelaren erabiltzaileek sakelakoarekin ere ordaindu ahalko dute
Bizkaiko Garraio Partzuergoak aplikazio bat probatuko du 2020ko udazkenean ordainketak modu birtualean egiteko. Gerora, erabiltzaile guztiek izango dute eskura.
2019/09/09 - 10:54
Atxuriko geralekua zerbitzutik kanpo geratu da, 137 urtez martxan egon ostean
Atxuri eta Bermeo lotzen dituzten trenek Matikon amaituko dute ibilbidea astelehen honetatik aurrera.
2019/09/05 - 16:20
Atxuriko geltokia itxiko dute astelehenean, 127 urte martxan egon ondoren
Manuel Maria Smith arkitektoak 1912an eraiki zuen gaur egungo geltokia, 1882ko lehenbiziko tren geltokia txikiegi geratu ondoren.
2019/08/30 - 12:25
Neguko ordutegian sartuko da astelehenean Bilboko metroa
Ostiral gauetako zerbitzua irail osoan mantenduko da. Maiztasunak 5 minutukoak izango dira berriz puntako orduetan.
2019/08/14 - 15:15
Metro Bilbao etenik gabe ibiliko da eguneko 24 orduetan Aste Nagusian
Maiztasuna ez da berdina izango egun osoan zehar. Eskaera handiagoa dagoen egun eta orduetan izango da eskaintzarik handiena.
2019/07/09 - 14:50
Bilbo, Kobetan lau egunez musika eta musikazaleak hartzeko prest
Ostegunetik igandera, Bizkaiko hiriburuak Bilbao BBK Live jaialdiko hiru gauak eta, igandearekin, Berri Txarrak Lagunartean kontzertua hartuko ditu Kobetan.
2019/07/01 - 08:55
Bilbobusek udako ordutegia jarri du abian
5-10 minutuko maiztasun-aldaketak izango dira, eta, kasu batzuetan, lehen eta azken zerbitzuak aldatuko dituzte.
2019/06/11 - 14:55
Lankide batek jasandako erasoa salatu dute Euskotreneko langileek
Euskotreneko Batzorde Iraunkorrak protesta bilkura egin du Metro Bilbaoren Otxarkoagako geltokiaren atarian. Lankide batek jasandako erasoa salatu nahi izan dute.
2019/04/23 - 10:28
Normaltasunera itzuli da Bilboko Metroaren zerbitzua, goizeko harrapaketaren ostean
Moyuan izan da harrapaketa 07:55 aldera. Harrezkero eta 09:15 arte, eten egin dute Abando eta Indautxu arteko metro zerbitzua.
2019/02/07 - 15:27
Aspanovasek argazki erakusketa estreinatu du Bilboko Metroan
Argazkiok, minbizia duten haurren bizitza islatzea eta estigmarekin aprutzea dute helburu.
2019/02/06 - 14:22
CAFek mantentze lanak egingo ditu Bilboko Metroan, Renfen eta Saudi Arabian
Lan horiek egiteko 240 milioi euro izango ditu Gipuzkoako enpresak.
2019/01/28 - 12:07
Normaltasuna Bilboko metroan, goizeko lehen orduan izandako atzerapenen ondotik
Metro Bilbaok eitb.eus-i jakinarazi dionez, zerbitzua ez dute eten, baina linea batzuetan atzerapenak izan dira goizeko lehen ordutik.
2019/01/16 - 15:54
Metroa Galdakaorekin eta hango Ospitalearekin lotuko dute
Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztu dute 2021ean egiten hasiko diren obra. Lotura lur azpitik joango den tren batek egingo du.