Bilbobusek udako ordutegia jarri du abian
Bilbobus Bilboko hiri-garraioaren udal zerbitzuaren udako ordutegia uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da martxan.
Udalbatzak adierazi duenez, 5-10 minutuko maiztasun-aldaketak izango dira, eta, beste kasu batzuetan, lehen eta azken zerbitzuak aldatuko dituzte. Gautxoriko lineek, ostera, ohiko ordutegia izaten jarraituko dute.
Bestalde, 50. lineak gaueko ordutegian irteera bat gehiago izango du: 22:30ean Buiatik eta 22:45ean Zamakolatik.
Ordutegi berriaren informazio zehatza Bilbobuseko markesinetako karteletan eta BioBide enpresaren bezeroa artatzeko bulegoan (Poza lizentziatua, 6) izango da eskuragai.
Ordutegi berria Bilbobuseko aplikazioan eta webgunean ere izango da ikusgai. Zalantzarik izanez gero, Bilboko Udaletxera deitu behar da: 010.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak