Migrazioa
2024/11/20 - 12:40
Bizileku-baimena lortzea amesgaizto bihurtzen da migratzaile askorentzat
Espainiako Gobernuak onartutako Atzerritarrei buruzko Araudi berriak urtean 300 000 pertsona erregularizatzea aurreikusten du. Paperak lortzea odisea bat da migratzaile gehienentzat. Euskadin bizi diren horietako batzuekin hitz egin dugu.
2024/11/20 - 12:16
Hauek dira atzerritarren araudi berriaren gakoak
Atzerritarren araudi berria onartuta, Espainiako Gobernuak urtean 300.000 pertsona erregularizatzea espero du. Araudiak bost finkatze mota ezartzen ditu, eta hainbat aldaketa horietako bakoitzean.
2024/11/19 - 23:47
Espainiako Gobernuak urtean 300.000 pertsona erregularizatzea espero du, atzerritarren araudi berria onartuta
Accem eta CEAR gobernuz kanpoko erakundeek txalotu egin dute erreforma, baina neurriak bisa humanitarioak jasotzea eskatu dute. Bestalde, ELA sindikatuak uste du erreformak "eskulan merkea" erraztu nahi duela.
2024/11/19 - 18:18
Aita Marik 53 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Gehienak Eritreatik, Etiopiatik eta Hego Sudanetik etorritako gazteak eta adin txikikoak dira. Erreskatatuek deshidratazio, zorabio eta neke zantzu nabarmenak dituzte. Bronkitis kasu batzuk ere diagnostikatu dira.
2024/11/18 - 10:37
Gaur irekiko dute lehenengo Harreragunea, Bilbon, migratzaileen harrera bideratzeko asmoz
Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi hiriburuetan eta 20.000 biztanletik gorako udalerrietan antzeko bulegoak irekitzeko asmoa dute erakundeek.
2024/11/16 - 11:45
'Aita Mari' bere laguntza humanitarioko 14. misiora abiatu da
SMHk elkartasun eta babes komunitariorako deia egin du, 20.000 euro lortzeko eta misio humanitario berri honen eragina maximizatzeko.
2024/11/16 - 11:38
'Aita Mari': ''Mediterraneo erdialdean egon behar dugu, giza eskubideak defendatzen''
'Aita Mari' erreskate-ontziak Valentziatik Sirakusara abiatzeko baimena jaso du. Sare sozialen bidez, elkartasun eta babes komunitariorako deia egin dute, 20.000 euro lortzeko eta misio humanitario berri honen eragina maximizatzeko.
2024/11/15 - 20:17
Bilbok lehen Harreragunea irekiko du astelehenean, migratzaileei orientazioa eta laguntza eskaintzeko bulegoa
Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi hiriburuetan eta 20.000 biztanletik gorako udalerrietan antzeko bulegoak irekitzeko asmoa dute erakundeek.
2024/11/11 - 12:03
Tom Homan estremista aukeratu du Trumpek migratzaileen deportazio politika bideratzeko
"Mugetako tsarra" izenarekin iragarri du AEBko presidente hautetsiak izendapen berria. Aurreko agintaldian ere, Trumpen gobernukide izan zen Homan. Deportazio masiboen defendatzaile sutsua, guraso eta seme-alaba migratzaileak elkarrengandik banatzea bultzatu izan du, migrazioa eteteko.
2024/11/10 - 21:22
Inoizko migrante gehien iritsi dira Balearretara astebetean: 840 lagun, 50 ontzitan
Asteazkenean soilik, 24 ontzi eta 409 pertsona heldu ziren, gehienak magrebtarrak, Guardia Zibilak jakinarazi zuenez.
2024/11/08 - 11:55
Albaniara iritsi da 8 migratzaile zeramatzan Italiako bigarren ontzia
Giorgia Meloniren gobernuak Albaniako atxikitze-zentroetara etorkinak eramateko erabiltzen duen 'Libra' ontzia Albaniako Shengjin portura heldu da. Zortzi migratzaile eraman dituzte bertan.
2024/11/07 - 17:47
Trumpek ezarriko dituen politikak, hemen
Presidente hautetsiak immigrazioaren, ekonomiaren, gatazka internazionalen eta abortuaren inguruan zer egingo duen azaldu du, besteak beste.
2024/11/06 - 14:11
''Donald Trumpen garaipenak olatu ultrakontserbadorea ekarriko du Estatu Batuetako politiketara''
EITB Mediako Nazioarteko arduradunak, Mikel Reparazek, hauteskundeetako emaitzen lehen analisi bat egin digu.
2024/11/03 - 21:24
Gutxienez 55 pertsona hil dira azken orduetan Kanaria Uharteetako migrazio-ibilbidean
1.700 pertsona migratzaile baino gehiago iritsi dira pasa den ostiraletik Kanaria Uharteetara, 29 ontzitan. Horietatik gutxienez 86 emakumeak dira, eta 31 adin txikikoak.
2024/11/02 - 23:55
841 pertsona migratzaile iritsi dira 24 ordutan Lanzarote eta Hierrora, hamairu ontzitan
73 emakumeak dira eta 31 adingabeak. Gainera, Itsas Salbamendua beste bi kaiukoren bila abiatu da larunbat gauean, Hierroko uhartetik hegoaldera, horietako bat 200 miliara, zortzi pertsonareki, eta 90 miliara zegoen beste bat.
2024/11/01 - 08:13
Frantzia mugako kontrolak indartzen hasi da, eta apirilera arte mantenduko du neurria
Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldearen arteko lurreko pasabideez gain, Hondarribia eta Hendaia arteko itsas zirkulazioari ere eragin diezaioke neurri berriak.
2024/10/30 - 13:10
Euskadin migratzaileei harrera egiteko politikak diseinatzeko eskuliburu aitzindaria aurkeztu dute
Eusko Jaurlaritzak, EUDELek eta 19 udal eta mankomunitatek parte hartu dute 'Harrera ehundu' izeneko eskuliburua egiteko prozesuan, eta besteak beste, harrera protokoloak eta harrera zerbitzuak (Harreragune) sortzeko tokiko erakundeek jarraitu beharreko pausoak jasotzen ditu.
2024/10/27 - 21:57
Arrazakeriaren eta faxismoaren aurkako aldarriak ozen entzun dira Donostian, martxa jendetsu batean
'Elkartasunari debekurik ez' lelopean, martxa 18:00etan abiatu da Blas de Otero plazatik. Kaleko Afari Solidarioak (KAS) elkarteak ematen dituen eta "segurtasun arraoizengatik" debekatu dizkieten afari solidarioak banatzen zituen tokitik gertu hasi da manifestazioa.
2024/10/26 - 18:26
Harrera bikaina izan du ''Miñan'' liburuan oinarritutako antzezlanaren estreinaldiak
Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek idatzitako lana Ibrahimaren beraren bizitzaren kronika da. Paperaren bitartez lehenengo, eta oholtza gainetik orain, mundura zabaldu nahi dute migratzaileen dramaren inguruko kontzientzia.
2024/10/24 - 14:09
Udalak debekatu egin du Kaleko Afari Solidarioen ekimena Egia auzoan, "segurtasun arazoak" saihesteko
Udalak urgentziazko agerraldia egingo du erabakia azaltzeko. Taldeak urteak daramatza baliabiderik ez duten pertsonei afariak banatzen, baina gaurtik aurrera galarazita dauka. Debekua ekimen solidarioaren aurka antolatutako protesta baten harira hartu du Udalak; PPko zinegotziak izan ziren bertan.