Euskadin bizi diren atzerritarrak 300.000 biztanle inguru dira, biztanleriaren % 13,5
Euskadin bizi diren atzerritar jatorriko biztanleak 298.422 dira, hau da, biztanle guztien % 13,5. Pertsona horien ia erdiak Latinoamerikatik etorri dira, hau da, talderik ugariena da (biztanleria osoaren % 49,8), eta, atzetik du Afrikatik etorritakoen taldea (ia % 25).
Araba da atzerritik etorritako biztanleriaren ehuneko handiena duen lurraldea —biztanleriaren % 11,2— eta ondoren daude Gipuzkoa (% 9,9) eta Bizkaia (% 9,5). EAEko hiru hiriburuei erreparatuz gero, Gasteizen dago migratzaile kopururik handiena, hiriko biztanleriaren % 17,1; Bilbon % 16,4koa da atzerriko jatorria duten pertsonen kopurua, eta Donostian, % 14,5ekoa.
Amerikako herrialdeetakoak dira nagusi EAEn, atzerrikoak diren pertsonen % 46,3 osatzen baitute, eta ondorengo jatorria dute, hurrenez hurren: Kolonbia, Nikaragua, Venezuela, Honduras eta Paraguai. Latinoamerikatik etorritako pertsonen % 59 emakumeak dira, eta gehienak 25-44 urteko adin-tartean daude.
Bigarren talderik ugariena afrikarra da, Euskadiko atzerritarren ia % 25 hartzen baitu. Kolektibo horrek hazkunde nabarmena izan du azken urteotan, bereziki Marokotik, Senegaldik eta Magrebeko beste herrialde batzuetatik etorritakoen kopuruak gora egin duelako. Afrikar jatorriko pertsona gehenak, berriz, gizonezkoak dira. Europar jatorriko biztanleriari dagokionez, batez ere Ekialdeko Europako herrialdeetatik etorritakoak dira, Errumaniatik, gehientsuenak.
Euskadin atzerrian jaiotako 70.000 gazte baino gehiago bizi dira (15-29 urte bitartekoak), hau da, Euskadin bizi diren gazte guztien % 21,7 osatzen dute. Gehienak Amerikatik datoz. Lurraldeka, Bizkaia da atzerrian jaiotako gazte gehien hartzen dituena (36.239).
Asko eta askotarikoak dira migratzeko arrazoiak: lana bilatzea, bizi-kalitate hobea topatu nahia, beste herrialde batean esperientzia bat bizitzeko gogoa... Hori da gure protagonistaren kasua. Tarana Karim du izena, emakume migratzailea da, jatorri azerbaijandarra du eta musulmana da. Zuzenbide ikasketak burutu zituen sorterrian, Euskal Herrira duela 22 urte etorri baino lehen, eta urteak daramatza giza eskubideen alde eta arrazakeriaren aurkako lanean.
Zure interesekoa izan daiteke
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan suak bertan behera utzi dituzte herri askotan, muturreko beroagatik
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak "ezin direla zehaztu presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.