TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Familien eta Etxeen Inkesta, migrazioari buruzko datuak eta terrazen ordenantza

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bilbo, artxiboko irudi batean.
Bilbo, artxiboko irudi batean.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Familien eta Etxeen Inkesta 2024: Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak Euskadiko Familien eta Etxeen Inkesta 2024ko datuak aurkeztuko ditu, 10:30etan egingo duen agerraldian.

- Migrazioari buruzko datuak: Gobernuz kanpoko erakundeek migrazioari buruzko datuak plazaratzen jarraitzen dute. Atzo, Caminando Fronteras erakundeak eman zuen ezagutzeko urteko balantzea. Horren arabera, 10.457 pertsona hil ziren 2024an Espainiako kostaldera iristeko ahaleginean, hau da, egunean ia 30. Aurreko urtearekin alderatuz, % 58 hazi da kopurua.

- Terrazen ordenantza: Polemika piztu du Bilboko Udalak atzo ezagutzera eman zuen terrazen ordenantza berriaren zirriborroak. Neurrien artean, ostalaritzan haserrea eragin duena ordutegiarena da: terrazak gaur egun baino ordu erdi lehenago ixtea proposatzen du zirriborroak. Udalaren arabera, espazio publikoaren erabilera eta bizikidetza uztartzea da helburua.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X