Moda
2025/05/04 - 18:49
Pistatxoaren goraldia
Garestia bada ere, gora egin du nabarmen horren kontsumoak mundu osoan, sare sozialei esker. Gozo askoren osagai da gaur egun: croissantena, izozkiena...
2025/04/01 - 09:59
Albiste izango dira: Real Madril - Reala, erretiro partziala eta Miren Arzalluz Guggenheim Bilbaoko zuzendaria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/13 - 08:51
Albiste izango dira: Beste borraska bat Mediterraneoan, Guggenheimeko zuzendari berria eta Euskadi Bono Denda
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/12 - 14:50
Miren Arzalluz Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendari berriaren profila
Miren Arzalluz izango da gaurtik Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendaria. Xabier Arzalluz EAJko buruzagi historikoa zenaren alabak eta orain arte Pariseko Palais Gallieraren zuzendaria izan denak hartuko du Juan Ignacio Vidarteren lekukoa.
2024/11/12 - 14:43
Miren Arzalluz izango da Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berria
Azken sei urteetan, modaren inguruan mundu osoan dagoen museorik garrantzitsuena zuzendu du Arzalluzek, Parisko Palais Galliera, hain justu. Apirilaren 1ean hartuko du kargu berria.
2024/11/12 - 14:35
Miren Arzalluz, Balenciagaren lanaren inguruan mundu osoko aditurik handiena
Modaren eta artearen munduan nazioarteko erreferente bihurtuta itzuliko da Euskal Herrira.
2024/09/27 - 21:55
Cristobal Balenciagaren emaztegai-soineko originalen lehen erakusketa ikusgai dago Iruñean
Katedraleko errefektorioan ireki duten erakusketan, Cristobal Balenciaga jostun gipuzkoarrak 1922 eta 1966 bitartean sortutako goi-mailako joskintzako hamar pieza daude ikusgai.
2024/08/21 - 20:19
Moda azkarreko enpresen arteko gerra: Sheinek Temu auzitara eraman diseinuak kopiatzeagatik
Sheinek sekretu industrialak lapurtzea, faltsutzea, eskubide intelektuala urratzea eta publizitate engainagarria egitea AEBetan "infiltratzeko" leporatu dio Temuri. Aurkariak erosketa bakoitzarekin dirua galtzen duela ere ziurtatu du.
2024/06/02 - 19:23
Kapelen eta burukoen desfilea egin dute bigarren urtez Donostian
San Martin Auzo Elkarteak antolatuta, Miramar jauregian elkartu eta Kontxatik paseoa egin dute ehunka donostiarrek kapela jantzita, udari hasiera emateko. Arrakasta ikusita, auzoa ezagutarazteko abiatutako ekimena tradizio bihurtzeko bidean da.
2024/05/23 - 12:40
Aitziber Badiola: ''Aurpegira argitasuna transmititzen duten koloreekin hobeto ikusten gara''
Aitziber Badiola itxura aholkulariak koloreen azterketak egiten ditu. Sekula pentsatu al duzu zein kolore doakion ondoen zure aurpegiari? Adituak azterketa hori zertan dantzan kontatu digu eta hainbat ahoku eman dizkigu armairuko jantziei etekina atera eta erosketak zentzuz egiteko.
2024/02/23 - 08:32
Moda jasangarria, goraldi betean
Ehungintza da munduan gehien kutsatzen duen sektoreetako bat. Hasi materialen ekoizpenetik eta hondakinak deuseztatzeraino, industria horrek eragin nabarmena du ingurumenean. Gero eta marka gehiagok egiten dute moda jasangarriaren aldeko apostua. Horietako batekin izan gara.
2024/02/23 - 06:35
Maia Curuchet (SKFK): ''Garrantzitsua da jantzi bat konpostagarria izateko zuntz bakarrez egina egotea''
Erosten ditugun jantzi gehienek zuntzak nahastuta izaten dituzte, erosoagoak edo arinagoak izan daitezen. Baina horrek ingurumenari kalte egiten dio. Maia Curuchet SKFK-ko zuzendari sortzaile eta moda jasangarriaren erreferenteak % 100 jasangarriak diren jantziak ekoizteko gakoak azaldu ditu.
2024/02/20 - 16:11
Moda iraunkorraren gakoak
Gaur gaurkoz bizi dugun etengabeko aldaketaren aurrean eta Fast Fashion delakoari esker, jantziek denbora gutxi irauten dute gure armairuetan, naturari kalteak eragiten dizkion ekoizpen ziklo konstante bat sortuz. Ingurumen-inpaktua murriztu daiteke? Moda jasangarria da apustu nagusietako bat.
2023/09/24 - 21:44
Galipentzuko elizako ataria moda-pasarela bihurtu da
Auzokideetako batek diseinatu ditu jantziak: Asier Ferrer gazteak, alegia. Goi Mailako Joskintza ikasten dabil Bilbon. Herri nafar horretako 100 bizilagunek babesa erakutsi diote Asierri, etorkizun oparoa duela sinetsita.
2023/08/13 - 16:56
'Tote bag' direlako oihalezko poltsak gero eta ohikoagoak dira; jasangarriak al dira?
Behar ditugulako zein nonbaitera joan eta oroigarri gisa eramateko erosten ditugu, eta azkenaldian dendetan ere opari moduan ematen dizkigute. Plastikozkoko poltsen aurrean alternatiba jasangarritzat jaio ziren, baina hala al dira?
2023/06/20 - 13:48
Bizkaiko ehungintza merkataritzako hitzarmena asteazkenean sinatuko dute patronalek eta sindikatuek
Lan hitzarmen berria 2026. urtearen amaierara arte egongo da indarrean. Akordioan, % 12ko soldata igoera adostu dute 2023rako, % 4koa 2024rako, % 3,5ekoa 2025erako eta % 2,5ekoa 2026rako.

2023/06/10 - 21:50
Daniel Lismore artista londrestarra Balmasedako La Encartada Moda jaialdian izan da
Londresetik iritsitako artista ikusgarri horrek bere gorputza erabiltzen du bere artea islatzeko. Erakusketak egin ditu mundu osoan, eta aldaketa klimatikoaren aurkako ekintzailea ere da.

2023/06/05 - 16:39
CIC nanoGUNE ikerketa-zentroan garatutako teknologiak berrikuntza ekarri du ehungintza sektorera
CIC nanoGUNE ikerketa-zentroan garatutako VPI teknologiak mundu mailan erabiltzen den teknika bat hobetu du ehunen propietate fisiko eta kimikoak hobetuz. Ehungintza sektorearentzat aukera ezin hobea, moda, diseinua eta teknologia batuta, etorkizunean hobeto bizitzeko aukera emango duelako.
2023/05/18 - 11:36
Bizkaiko ehungintza merkataritzan aurreakordioa erdietsi dute patronalek eta sindikatuek
2015etik zuten hitzarmena berritu gabe. Aurreakordioan, % 12ko soldata igoera adostu dute 2023rako, % 4koa 2024rako, % 3,5ekoa 2025erako eta % 2,5ekoa 2026rako.

2023/05/08 - 14:48
Francis Montesinos jostuna atxilotu dute adin txikiko bati sexu erasoa egitea leporatuta
Jostun valentziarra aske utzi dute ordu batzuk geroago, kasua ikertzen ari den epaileak noiz deituko zain.