Albiste izango dira: Real Madril - Reala, erretiro partziala eta Miren Arzalluz Guggenheim Bilbaoko zuzendaria
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 1ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Real Madril - Reala , zuzenean: Real Madril - Reala Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en, 21:30etatik aurrera. Joaneko partidan 0 eta 1 galdu zuen talde txuriurdinak, eta, beraz kanporaketa irauli beharko du apirilaren 26an Sevillan jokatuko den finalean egon nahi badu. "Koparen Bila" saioa ordu erdi lehenago hasiko da, Amane Ibañezek gidatuta. Bilboko platoan bidelagun izango ditu Iñaki Mikeo, Juanan Larrañaga eta Nerea Zusberro. Azken biek, Jon Elortzarekin batera, neurketaren kontakizuna egingo dute. Asier Aranguren, berriz, zelaian izango da.
- Erretiro partzialaren erreforma: Erretiro partzialaren eta aktiboaren erreforma indarrean gaur sartu da indarrean. Pasa den urtearen amaieran, Espainiako Gobernuak Errege Lege Dekretu bat onartu zuen, erretiro partzialaren araudian aldaketak jasotzen zituena. Horren ondorioz, ordezkoa lan-kontratuko langile finko gisa kontratatu behar da. Ez da beharrezkoa izango lan eskaintza publikoa gainditzea, baina bai hautaketa prozesu bat egitea. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, 2026. urtearen hasieran egin daitezke hautaketa prozesu horiek eta bien bitartean erretiro partzialen eskaera guztiak geldiaraziko dira.
- Miren Arzalluz, Bilboko Guggenheim museoko zuzendaria: Gaurtik Miren Arzalluz (Bilbo, 1978) Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berria, Juan Ignacio Vidarte ordezkatuz. Azken sei urteetan modarekin lotuta mundu osoan dagoen museorik garrantzitsuena zuzendu du: Parisko Palais Galliera. Aurretik, Balenciaga museoan erakusketa arduraduna izan zen zazpi urtez eta Etxepare Institutuko zuzendari ere izan da, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bakion ostiraletik desagertuta dagoen 14 urteko neska baten bila ari dira
VOST Euskadik 14 urteko Olaiaren desagerpenaren berri zabaldu du. Adingabea uztailaren 31n ikusi zuten azkenekoz Bakion, eta baliteke Bilborako autobusa hartu izana. Haren inguruko informaziorik duenak 112ra deitzeko eskatu dute.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.