Mungia
2020/11/09 - 08:23
Txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko linea batzuetan
Txorierrin eta Mungialdean dabiltzan autobusei eragingo die 07:00-09:00 eta 18:00-20:00 tarteetan eta gaueko txandako lehen bi orduetan. Halaber, beste 12 greba egun daude deituta azaroan.
2020/10/20 - 14:20
GAMeko Bizkaibuseko langileek mobilizazioak iragarri dituzte
Azaroan 14 lanuztera eta abenduan greba mugagabe batera deituta daude langileak. Getxon, Mungian, Bermeon eta Bilbon jarduten duten Bizkaibuseko hainbat lineatan nabarituko dute gehien horien eragina.
2020/09/14 - 21:05
Zaldibarko eta Soraluzeko eskolak itxita daude; Mungiakoa eta Amezketakoa, zabalik
Gaur hasi dituzte klaseak Mungiako Bentades ikastetxean eta Amezketako Zumadi ikastolan. Abadiñon bi ikasgela itxi dituzte eta Nafarroan 1.500 ikasle baino gehiago daude koarentenan.
2020/09/11 - 13:33
Behaketa hasi dute Mungian osasun langile eta pertsona zaurgarrienen artean
Azken asteotan, COVID-19ak gogor astindu du 17.000 bizilagun dituen Bizkaiko aipatu udalerria. 100.000 biztanleko 812 kasu izatera iritsi da egun bakarrean.
2020/09/10 - 21:43
Hainbat ikasle talde koarentenan jarri dituzte Hego Euskal Herrian azken orduetan
Donostiako, Gasteizko, Iruñeko, Murchanteko eta Faltzesko ikasle-taldeei Tuteran eta Zangozan konfinatutako beste bost ikasle-talde gehitu zaizkie.
2020/09/10 - 00:10
Mungiako Bentades ikastetxeak datorren astelehenera atzeratu du ikasturtearen hasiera
Bizi duten egoera kontuan hartuta, ikasturtearen hasiera aldatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.
2020/09/09 - 21:06
Mungiako kuarteleko 60 militar koarentenan, sei positibo antzeman ostean
Azken zazpi egunetan 145 positibo detektatu dituzte udalerrian. Halaber, San Jose Etxe Alai erresidentzian 21 adineko kutsatu ziren joan den astean.
2020/09/09 - 17:23
Mungiako Bentades ikastetxeak atzeratu egin du ikasturte hasiera positiboak direla eta
Lehen eskola eguna behar zuten ikastetxean, baina ateak itxita eta hutsik esnatu da 3 urtetik gorako ikasleen eraikina. Hiru langilek positibo eman ostean, PCR probak egin dizkiete beste guztiei ere.
2020/09/09 - 13:17
Mungiako Bentades ikastetxeak ateak itxi ditu, hainbat kasu positibo atzeman ondoren
Eskolarik ez, asteazken honetan, hilak 9, Mungiako Bentades Ikastetxean. 0-1 eta 2 urteko ikasleak soilik joan ahal izan dira eskolara, beste eraikin batean ikasten dutelako.
2020/09/09 - 09:31
Mungiako Bentades ikastetxea itxita, COVID-19 kasuak direla eta
Astearte honetan hainbat positibo atzeman ostean, zuzendaritzak ikastetxea ez irekitzea erabaki du.
2020/09/07 - 11:48
Ez, Mungiako Udalak ez du herria ixtea aurreikusten COVID-19a dela eta
Prentsa-ohar baten bidez jakitera eman duenez, etengabeko elkarlanean dabiltza Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin, eta hainbat iturri ez-ofizialek zabaldutakoa gezurtatu nahi izan du.
2020/09/06 - 14:03
19.000 positibo berri eta 96 hildako izan dira EAEn uztailaren 6tik hona
Atzo, bestalde, 608 positibo atzeman zituzten PCR probetan: 94 Araban, 324 Bizkaian eta 188 Gipuzkoan.
2020/09/05 - 14:46
935 positibo gehiago atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
745 izan dira EAEn, eta gainerako 190 Nafarroan. Gainera, koronabirusa zuten hiru hildako izan dira azken 24 orduetan Foru Erkidegoan.
2020/09/03 - 20:35
21 positibo atzeman dituzte Mungiako erresidentzia batean
San Jose Etxe Alai zentroan atzeman dute koronabirus agerraldia. Positiboa eman dutenen artean, zortzik sintomak dituzte.
2020/09/02 - 14:36
PCR proba egitera deitu ditu Osakidetzak Mungiako Goieta tabernako bezeroak
Abuztuaren 21a eta 26a bitartean taberna horretan egon ziren pertsona guztiek egin beharko dute PCR proba. Horretarako, osasun-zentrora edo Osasun Batzordera deitu beharko dute aurretik.
2020/09/01 - 22:43
PCR proba egitera deitu ditu Osakidetzak Mungiako Goieta tabernako bezeroak
Abuztuaren 21a eta 26a bitartean taberna horretan egon ziren pertsona guztiek egin beharko dute PCR proba. Horretarako, osasun-zentrora edo Osasun Batzordera deitu beharko dute aurretik.
2020/08/07 - 21:08
67 urteko gizon bat larri zauritu da Mungian, traktorea iraulita
Ezbeharra 13:00ak aldera gertatu da Atxuri auzoan. Biktima harrapaturik geratu da. Suhiltzaileek erreskatatu ondoren, Gurutzetako ospitalera eraman dute helikopteroan.
2020/07/06 - 19:01
Getxon desagertutako 15 urteko adingabea onik topatu dute
VostEuskadik sare sozialetan jakinarazi duenez, neskatoa onik topatu dute.
2020/05/19 - 14:01
Bi atxilotu Mungian, legez kanpoko marihuana plantazio batean lapurtzeagatik
Horren bi jabeak ere identifikatu dituzte, eta epailearen esku utzi dituzte.
2020/05/19 - 13:13
Bi atxilotu Mungian, pabiloi batean marihuana lapurtzen harrapatuak izan ostean
Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Mungian, marihuana-plantazio batean lapurtzea egotzita. Marihuanaen jabeak identifikatu eta epailearen esku utzi dituzte dagoeneko.