Mungiako Bentades ikastetxeak datorren astelehenera atzeratu du ikasturtearen hasiera
Mungiako Bentades Ikastetxeak asteazken honetan ireki ditu ateak 0 eta 1-2 urte bitarteko eta 2 urteko ikasleentzat, COVID-19an zenbait positibo eman ostean, eta Haur Hezkuntzako ikasleentzat eskolak datorren astelehenera, hilaren 14ra, atzeratzea erabaki du. Hurrengo egunean, irailaren 15ean, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek ikasturtea hasiko dute, aurreikusita zegoen bezala.
Ikastetxeko zuzendaritzak familiei bidalitako komunikazio batean adierazten duenez, Bentades Ikastetxea hezkuntza-komunitatea osatzen duten organoek, bizi duten egoera kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatu diote 2020/2021 ikasturtearen hasiera aldatzea.
Eskaera hori Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak onartu du. Beraz, atzeratu den hiru egun horiek martxoaren 29, 30 eta 31n berreskuratuko dituztela jakinarazi dute. Familien jarrera eskertu ondoren, ikastetxeko zuzendaritzak "lasaitasuna eta konfiantza osoa" eskatu die ikasleen gurasoei ikasturtea hasi baino lehen.
Bentades Ikastetxea Fundazioa itunpeko ikastetxe pribatu bat da, haur-hezkuntzako eta derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntzako irakaskuntzak ematen ditu, eta 750 ikasle ditu 0 eta 16 urte bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik