Behaketa hasi dute Mungian osasun langile eta pertsona zaurgarrienen artean
Mungiak badaezpadako neurriak hartu ditu azken hilabetean herrian izandako COVID-19 agerraldiarekin lotuta. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, PCR proba masiboak egingo dituzte gaurtik aurrera osasun langile eta pertsona zaurgarrienen artean. Hain zuzen ere, Mungialdeko eta inguruko herrietako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako osasun langileek, adinekoek eta ezintasunen bat duten pertsonek egin beharko dute proba.
100.000 biztanleko 812 COVID-19 kasu izatera iritsi da egun bakarrean Mungia, Osakidetzak emandako datuen arabera.
Kopuru horretara heltzen ez ziren Estatu espainiarreko beste zenbati udalerri "itxita" egon dira, egoerak hobera egin arte. Mungian, ordea, ez dute oraingoz gisa horretako neurririk hartu, azkenaldian koronabirusak herria gogor astindu badu ere.
Iragan astean, esaterako, San Jose Etxe Alai egoitzako 21 egoiliar kutsatu ziren. Duela egun batzuk, Goieta tabernan abuztuaren 21etik 26ra egondako guztiek egin behar izan zuten PCR proba, eta atzo jakinarazi zuten kuartelean sei positibo atzeman dituztela. Gainera, asteazkenean klaseen hasiera atzeratu zuten Bentades ikastetxean, COVID-19 kasuak zeudelako.
Euskadin badira hainbat udalerri Mungiako kutsatze kopurua gainditu dutenak; Ikaztegieta, adibidez. 100.000 biztanleko 3.754 positibo izatera heldu da, nahiz eta herriak 500 bizilagun baino ez dituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bati lau urteko zigorra ezarri diote 80 urteko gizon bati 400.000 euroko iruzurra egiteagatik
Negu Gorriak talde nafarrak heriotza mehatxuak salatu ditu eta "elkartasuna ez gelditzeko" eskatu du
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik