Nafarroa Beherea
2023/10/19 - 13:38
2022ko Euskaraldian parte hartu zutenen bi herenek hizkuntza ohiturak aldatu dituzte
2022ko ariketan 158.440 lagunek eman zuten izena. Horien % 77,6k ahobizi rola hautatu zuten, eta % 22,4k, berriz, belarriprest rola. Aurreko edizioekin alderatuta, % 11,1eko jaitsiera erakutsi dute datuek.
2023/10/11 - 13:52
Itxita jarraitzen duten mugako lau pasabideak urriaren 30ean irekiko dituztela iragarri du Frantziak
Horrela, Hendaiako Avenida zubia, Izpegiko lepoa eta Aldudeko eta Larraingo pasabideak berriz zabalduko dituzte, bi urte baino gehiago itxita izan ondoren. Bederatzi pasabide blokatu zituzten 2021eko urtarrilaren 14n. Frantziako Gobernuak segurtasun arriskuak argudiatuta itxi zituen pasabideak.
2023/09/30 - 15:54
Irisarritik Arberatzera egingo du jauzi EHZ Festibalak datorren urtean
Azken urteak Irisarrin egin ostean, tokia aldatzea erabaki dute antolatzaileek. Ekainaren 28tik 30era egingo da 2024ko EHZ Festibala.
2023/09/05 - 15:14
Xilaba irailaren 22an hasi, eta azaroaren 19an bukatuko da
39 bertsolarik hartuko dute parte XIberoa, LApurdi eta BAxe Nafarroako txapelketan, 9 taldetan banatuta.
2023/08/18 - 16:30
Mahats zuriaren bilketa inoiz baino lehenago hasi da Nafarroako Behe Erriberan
Souvignon Mahats zuria da, barietate guztietatik goiztiarrena, baina aurten, inoiz baino lehenago hasi dira biltzen. Uzta ona aurreikusten dute ekoizleek.
2023/08/10 - 07:00
Gaur giro eguzkitsua izango da, baina atzo baino tenperatura atseginagoak
Horrela, tenperatura maximoak atzo igotakoa jaitsiko dira: 25 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 30 ºC ingurukoak barnealdean.
2023/08/09 - 13:08
Tenperatura maximoak 34 ºC ingurukoak izan daitezke gaur kostaldean eta 40 ºC ingurukoak barnealdean
Gainera, Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du baso-sute arriskuagatik eta galerna arriskuagatik. Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak agerraldia egingo du 11:30ean.
2023/08/01 - 20:47
Kutxa-tiketa automatikoak kendu dituzte Ipar Euskal Herrian arrazoi ekologikoengatik
Hala ere, kontsumitzaileak beti izango du erosketa-tiketa eskatzeko aukera, eta neurriak ez die eragiten bermepean dauden objektuei, horiek ere beren ordainagiria inprimatuta edukiko baitute.
2023/06/06 - 10:01
Albiste izango dira: ‘Bai bakarrik da bai’ legea, greba Ipar Euskal Herrian eta sanferminetako eskailara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/30 - 18:18
Laurent Petrikorenaren artelanak eskuragarri, borondate truke, gehien behar dutenei laguntzeko
Laurent Petrikorena harakina izan zen, eta erretiratu zenetik margotzen eman du denbora gehiena. Orain, 80 urte bete berritan koadro guztiak nahi duenari borondate truke ematea erabaki du. Eta ateratzen duen diru guztia etorkinei laguntzen dien elkarteei emango die.
2023/04/30 - 17:57
44. Nafarroaren Eguna ari dira ospatzen goizean goizetik Baigorrin
Beste urte batez, nafartarren eta orohar euskaldunen topaleku bihurtu da gaur Baigorri. Goizean goizetik Euskal Herri osotik etorritako jendea hurbildu da Baigorrira. Ohitura den bezala, desfilearen ondotik jendez bete da herriko plaza.
2023/04/22 - 21:39
Ehunka lagun elkartu dira Baionan euskararentzat baliabideak eta politika eraginkorrak eskatzeko
"Azterketak euskaraz. Euskarari trabarik ez! Euskarak bizi behar du!" goiburupean manifestazioa egin dute Lapurdiko hiriburuan. Euskarak Ipar Euskal Herri osoan dituen "oztopoak" salatu dituzte.
2023/04/22 - 09:36
Euskararentzat baliabideak eta hizkuntza politika eraginkorra aldarrikatuko ditu euskalgintzak gaur Baionan
17:00etan manifestazioa dago deituta Suprefeturak Lapurdiko hiriburuan duen egoitzaren parean. Euskarak Ipar Euskal Herri osoan dituen "oztopoak" salatuko dituzte.
2023/04/09 - 15:36
Aiherratik Antzuolara edo alderantziz, 12 etapatan 200 kilometro egiteko mendi-ibilbide berria
Bi herri hauen arteko loturak 39 urte beteko ditu, hortik sortu dute mendi-ibilaldia. Errez egiteko moduko ibilbidea da, ongi dokumentatua, mugak zubi webgunean.
2023/03/31 - 19:11
Apirila hasteko, zaparradak eta fresko
Larunbatean, zerua hodeitsu agertuko da eta Kantauri isurialdean euria egingo du, batez ere ekialdean; hegoaldean, hodeitza zulatuago egongo da eta euria urria izango da. Igandean, Kantauri isurialdean euria ugariagoa izango da eta zaparradak sarri botako ditu.
2023/03/30 - 20:30
Euskaldunen portzentajeak behera egiten jarraitzen du Ipar Euskal Herrian
2016tik (% 20,5) lau hamarren egin ditu atzera euskaldunen proportzioak, iaz biztanleen % 20,1 baitziren. Bilakaera are kezkagarriagoa da 1996ko datuekin alderatuta; izan ere, orduan herritarren % 26,4 euskaldunak ziren.
2023/03/26 - 10:30
Behe Nafarroako bikote bat, Euskal Herriko Mus Txapelketan irabazle
Thierry Olaizolak eta Ramuntxo Ondartsek txapela irabazi dute, eta beste bi sari eskuratu dituzte: 3.000 euro eta lau lagunentzako Kariberako bidaia. Zornotzan izandako finalean 128 bikotek parte hartu dute.
2023/03/24 - 13:37
8.000 lagunek eskuak batu dituzte gaur Errenteria eta Donostia artean euskara batuari gorazarre egiteko
Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, eta ikastolen jai guztiek osatzen duten 'Ikastolak Herriari' egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute. 7.000 ikaslek eta ehunka herritar eta euskaltzalek 8 kilometroko ibilbidea osatu dute.
2023/03/19 - 18:29
Bañolet estreinatu da, Nafarroa Beherean grabatutako filma
2020ko Durangoko azokaren sormen bekaren proiektu irabazlea ikusgai da bi urteko lanaren ondotik. Maia Iribarnek eta Paxkal Irigoyenek zuzendutako fikziozko filmak herri zapalduek elkarturik sortu deuten gizartea du ardatz. Donibane Garazin estreinatu ostean, beste hainbat herritan aurkeztuko dute.
2023/03/17 - 12:41
Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko
Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, eta ikastolen jai guztiek osatzen duten 'Ikastolak Herriari' egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute.