Nafarroako Gobernua
2024/10/03 - 08:00
Chiviteren Gobernuak 5,4ko nota jaso du, legealdi hasi eta 15 hilabetera
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak ezagutza datu handia lortu du. Galdetutakoen % 96,1ek ezagutzen du Nafarroako presidentea. Chivitek lortutako batez besteko nota 5,6koa da.
2024/10/02 - 13:06
Sindikatuek greba egun bat gehiago deitu dute Nafarroako Hezkuntza Publikoan urriaren 29rako
Hasi berri den ikasturtean egingo duten bigarrena da. Sindikatu deitzaileetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute asteazken honetan, Foru Gobernuaren egoitzaren aurrean, joan den asteko grebaren balorazioa egiteko eta mobilizazio gehiago iragartzeko.
2024/09/27 - 15:24
''Sintonia onean'' egin dute 2025eko aurrekontuen inguruko bilera Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk
Laura Aznal eta Adolfo Araiz Nafarroako Gobernuko ordezkariekin bildu dira, 2025eko aurrekontuen inguruan hitz egiteko. Laura Aznalen arabera, bi aldeak proposamenez aritu dira gaurko bileran. Gobernuaren lehentasunak ezagutu ostean, EH Bildu bere proposamena prestatzen hasiko da.
2024/09/24 - 22:45
Chivite eta Sanchez urriaren 11n bilduko dira Moncloan
ERCrekin Kataluniaren "finantzazio berezia" hitzartu ondoren iragarri zuten bilera-sorta joan den ostiralean hasi zen Imanol Pradales lehendakariarekin.
2024/09/24 - 19:53
Sindikatuak Nafarroako Hezkuntza Mahai Sektorialetik altxatu dira, Foru Gobernuaren "borondate faltagatik"
Bestalde, Nafarroako Gobernuak kritikatu du irakasleen sindikatuek bilera "hasi eta hamar minutura" utzi dutela, "Hezkuntza Departamentuak, Carlos Gimeno kontseilariariaren ahotik helarazi nahi zizkien proposamenak, entzun gabe".
2024/09/22 - 13:55
Pradalesek eta Chivitek elkar hartuta defendatu dituzte euren sistema fiskal propioak
Etengabe ari dira Kontzertua eta Hitzarmen Ekonomikoa defendatzen, PSOEk ERCrekin Kataluniako finantziazioa aldatzeko egindako akordioak sortutako polemika dela eta.
2024/09/21 - 21:39
Nafarroako Gobernuak UNRWA saritu du palestinarrekin egiten duen lanagatik
2023ko urriaren 7tik, 40.000 haur eta neraberi lagundu die UNRWAk jolas-jardueren bidez eta banakako zein taldeko kontsulta psikosozialen bidez. Gainera, polioaren aurkako kanpainaren lehen fasea amaitu berri dute Gazan, 10 urtez azpiko 558.000 haur txertatuta.
2024/09/13 - 18:47
Nafarroako gastu-muga 5.975 milioi eurokoa izango da 2025erako, % 2,4 gehiago
Estatuari eman beharreko 874 milioi eta Toki Ogasunen Funtsetara bideratu beharreko 331 milioi kenduta, gainerakoa (4.770 milioi, 2024an baino % 1,8 gehiago) Nafarroako Gobernuko departamentuen artean banatuko da.
2024/09/10 - 10:31
Iaz, 204 pertsonak egin zuten euren buruaz beste Hego Euskal Herrian
Gaur da suizidioa prebenitzeko nazioarteko eguna. Izan ere, pentsamendu suizidei aurrea hartzea funtsezkoa da. Europar Batasunean, gazteen artean suizidioa da lehen heriotza eragilea.
2024/09/09 - 20:38
Salvador Illak Maria Chivite hartu du Generalitateko Jauregian
Maria Chivite Nafarroako presidenteak bilera instituzionala egin du gaur, Bartzelonan, Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidentearekin.
2024/09/04 - 16:56
Kontzertu Ekonomikoa eta Nafarroako Konbenioa "errespetatzea" eskatu dute Pradalesek eta Chivitek
Bi agintariek egin duten aldebiko lehen bileran, EAEko eta Nafarroako finantzaketa-sistemak defendatzeko eta sistema horiek jasotzen dituzten "oinarririk gabeko erasoen" aurrean "pedagogia egiteko" konpromisoa agertu dute.
2024/09/04 - 16:45
Chivitek eta Pradalesek AHTaren txosten teknikoak lehenbailehen prestatzeko eskatu diote Garraio Ministerioari
Pradales lehendakariak ez du AHTa Nafarroarekin lotzeko dauden bi aukeren inguruan hitz egin izan nahi, eta nahiago izan du dokumentazio teknikoa ezagutu arte itxaron.
2024/09/04 - 14:20
Maria Chivitek Imanol Pradales hartu du Iruñean
Lehendakariak eta Nafarroako Gobernuko presidenteak bi erkidegoek duten finantziazio eredua aztertuko dute, Kataluniaren finantziazio berezia lortzeko akordioaren inguruko eztabaidan.
2024/09/04 - 09:24
Albiste izango dira: Pradales-Chivite bilera, Pedro Sanchezen lehentasunak eta eguraldi euritsua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/04 - 07:00
Pradales eta Chivite lehendabiziko aldiz bilduko dira, gai-zerrendan AHTa eta finantzazio eredua dituztela
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Nafarroako Gobernuko presidentea elkarrekin biltzen diren lehenengo aldia da, Pradalesek ekainean kargua hartu zuenetik.
2024/08/30 - 15:42
Lehendakaria eta Nafarroako presidentea datorren asteazkenean bilduko dira, Iruñean
Buruzagi jeltzalea lehendakari denetik bi agintarien arteko lehen hitzordua izango da. Batzarrak helburu bikoitza du: batetik, aldebiko harremanei "bultzada berri bat" ematea eta, bestea, Nafarroaren eta Euskadiren arteko lankidetza-protokoloa jorratzea, besteak beste.
2024/08/19 - 09:36
Belateko eta Almandozeko tunelak itxita egongo dira gaurtik hasi eta urriaren 31ra bitartean
Bi hilabete eta erdi horietan, trafikoa NA-1210 errepidetik bideratuko dute, eta kamioiei A-15a eta AP-15a erabiltzea gomendatu diete. Tunelaren galeria bikoizteko lanak aurrera doaz, eta, segurtasuna tarteko, aldi batez ixtea ebatzi du Nafarroako Gobernuak.
2024/08/16 - 15:46
''Lurraldeen arteko elkartasuna'' eskatu du Chivitek Ceutaren ''laguntza'' eskaerari erantzunez
Juan Vivas Ceutako presidenteak erantzun "solidarioa eta arduratsua" eskatu die Gobernuari eta autonomia erkidegoei, adingabe migratzaileen etorrera masiboak sortutako egoera "jasangaitza" delako. Nafarroak "elkartasuna eta erantzunkidetasuna" babesten dituela erantzun dio Chivitek.
2024/07/31 - 15:26
''Konfrontaziotik urrun'' Nafarroako Gobernua ''sendo eta eraginkor'' ari dela lanean esan du Chivitek
Legealdiko lehen urtearen balantzea egin du Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko lanean ongi ari den Exekutiboa, konfrontaziotik aldenduta, lasaia, eraginkorra eta konfiantza sortzen duena. Horrela marraztu du Chivitek lehen urte honetako kudeaketa.
2024/07/18 - 13:48
Puentek adierazi du Gasteizkoa dela aukerarik "onargarriena" AHTa Nafarroarekin lotzeko
Espainiako Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak esan duenez, Ezkioren aukerak "arazo teknikoak eta operatiboak eskaintzen dizkigu".