Langabezia % 0,37 jaitsi zen 2024an EAEn, eta 1,22 igo Nafarroan, 2023arekin alderatuta
2024. urtearen amaieran 107.380 langabe zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aurreko urteko epe berean baino 399 pertsona gutxiago (% 0,37), Espainiako Lan eta Ekonomia Sozialerako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak gaur goizean zabaldutako datuen arabera. Nafarroan 30.355 pertsona zenbatu zituzten lanik gabe, eta iazko abenduarekin alderatuta, langabeziak % 1,22 egin du gora (367 pertsona gehiago).
EAEn azaroan baino 514 langabe gutxiago zeuden abenduan (% 0,48), eta, Nafarroan, berriz, 172 gehiago (% 0,57).
Gauzak horrela, bigarren hilabetez langabeziak behera egin du Euskal Autonomia Erkidegoan; aitzitik, Nafarroan seigarrenez jarraian igo egin da.
Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, 707 langabe gutxiago daude Araban (% 3,71), 1 gutxiago Gipuzkoan (% 0) eta 309 gehiago Bizkaian (% 0,51). Azken hilabetean Bizkaian eta Gipuzkoan langabeziak behera egin du, 445 (% 0,73) eta 103 (% 0,36) langabe gutxiagorekin. Araban, aldiz, 34 langabe gehiago zenbatu dituzte, % 0,19 gehiago.
Kontratazioari dagokionez, 57.504 kontratu berri sinatu ziren abenduan eta horietatik % 20 izan ziren mugagabeak (11.490 kontratu).
Espainiako Estatuan 2.560.718 langabe zeuden Espainiako Estatuan 2024. urtearen amaieran, 2007ko abendutik izandako kopururik txikiena. Azarotik abendura 25.300 pertsona gutxiago zenbatu dituzte, eta 2023ko abendutik 2024ko abendura, 146.738 pertsona gutxiago (% 5,42).
Afiliazioa
Gizarte Segurantzako afiliazioak marka historiko berri bat ezarri du Euskal Autonomia Erkidegoan, 1 024 511 pertsona baitaude izena emanda, Espainiako Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio Ministerioak ostiral honetan zabaldutako datuen arabera.
Azken urtean 11.563 afiliatu irabazi ditu Gizarte Segurantzak EAEn, % 1,14 gehiago.
Azaroarekin alderatuta, berriz, 1.613 afiliatu gehiago daude EAEn (% 0,16).
Bestalde, 4.301 afiliatu (% 1,45) irabazi ditu Nafarroako Gizarte Segurantzak, eta iaz hilabete berean baino 4.587 gehiago (% 1,50) dira. Gauzak horrela, guztira, 310.336 pertsona daude Gizarte Segurantzan izena emanda Nafarroan.
Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren balorazioa
Maria Aranzazu Martinez Tobalina Eusko Jaurlaritzako Enplegu zuzendariaren arabera, EAEk datu onekin amaitu du urtea enplegu sortzeari eta afiliazioari dagokionez, abenduan Gizarte Segurantzan izena emanda daudenen kopurua inoizko altuena baita. Guztira, 107.380 pertsona daude Lanbiden izena emanda, eta 2008tik abenduan izandako kopururik txikiena da. Abenduan langabeziaren beheranzko joera hori mantendu egin da 2012tik.
Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen kontseilaria langabezia eta afiliazio datuen balorazio gazi-gozoa egin du. Alde batetik, pasa den urtean inoizko afiliazio daturik onena lortu zela nabarmendu du, eta urtea iaz baino 4.600 langile gehiagorekin amaitu dela. Bestetik, onartu du langabezia datuak nahiko egonkor mantendu diren arren (30.000 langaberen bueltan), azken urtean langabeziak gora egin duela pixka bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.