Nafarroako Gobernua
2023/09/13 - 18:49
Foru Gobernuak eta Iruñeko Udalak helegitea aurkeztuko dute Angel Bozari ezarritako zigorra murriztearen aurka
Bi erakundeek herri-akusazio gisa jardun zuten auzian. Nafarroako Gobernuko Berdintasun kontseilariak adierazi du Foru Exekutiboaren "lehen gomuta" biktimarentzat dela.
2023/09/13 - 16:18
Nafarroako Gobernuak helegitea aurkeztuko du La Manadako kondenatu bati ezarritako zigor murrizketaren aurrean
Nafarroako Berdintasun Institutuak kasazio helegitea aurkeztuko du lehen auzialdian, eta "aurrera egiten ez badu, Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztea aztertuko dugu", esan du Felix Tabernak.
2023/09/10 - 16:40
Kazkabar ekaitzak kalte material ugari eragin ditu Erriberan
Goizalde honetan, Fitero, Corella eta Cintruenigo inguruan eroritako txingorkadak, ur eta harri pilaketa handiak eragin ditu herri horietako kaleetan. Gaur kalteak zenbatzeko eguna da.
2023/09/09 - 08:50
Ibilgailu elektrikoen salmenta laukoiztu egin da EAEn eta Nafarroan
Gure inguruan, hirietan batez ere, gero eta ibilgailu elektriko gehiago ikusten ditugu. Oraindik ere, ordea, % 100 elektrikoa den autoa merkatuko bosgarren teknologia da, erregaiekin ibiltzen direnen eta hibridoen atzetik.
2023/09/06 - 19:04
39 eta 29 urteko espetxe-zigorra, zaintzapean zeuden hiru adin txikiko prostituziora bultzatzeagatik Nafarroan
Gizonezko bat eta emakumezko bat dira zigortutakoak. Halaber, prostituitzera behartuta zeuden adin txikikoen bezero izateagatik epaitu dituzten bi gizon absolbitu egin dituzte epaileek. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 15na urteko kartzela-zigorra eskatu zuen horientzat.
2023/08/30 - 16:03
Jose Luis Arastik Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilari kargua hartu du
Arastik ezin izan zuen kargua hartu gainerako kontseilariekin batera duela bi aste, Gobernuak Nafarroan duen ordezkari kargua utzi arte itxaron behar izan zuelako.
2023/08/27 - 19:32
Artaxoa eta Mendigorriako sutea itzali dute, hiru eguneko lan gogorraren ostean
Nafarroak Suhiltzaileek eguerdian eman dute itzalitzat ojan den ostegunean Artaxoa inguruan piztu eta Mendigorriari nahiz Añorbe, Obanos eta Gares udalerrietara zabaldu zen sua. Sutearen arrazoia eta kalteen zenbaketa egin beharko da orain.
2023/08/23 - 20:26
Gueñesen EAEko mende honetako tenperaturarik altuena erregistratu da: 45,6 °C
Termometroek gainditu egin dituzte aurreikuspenak. EAEko lurralde osoa alarma gorripean egon da.

2023/08/18 - 18:44
Baso-suteen arriskua oso altua da egunotan Nafarroan
Foru erkidegoko Babes Zibilak suteen plan berezia jarri du martxan, AEMETek suteen arriskua "oso altua edo muturrekoa" dela jakinarazi ostean.
2023/08/18 - 14:27
Nafarroako Gobernuko kontseilariak karguaz jabetu dira
Gobernu berriko kideek hartu dituzte euren karguak, baina Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izango dena izan da salbuespena; izan ere, oraindik Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari izateari utzi beharko dio Nafarroako Gobernuan kargua hartu aurretik.
2023/08/18 - 13:37
Nafarroako Gobernu berriko kontseilariak karguez jabetu dira
Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan ospatu da. Nafarroako Gobernu berria 13 kontseilarik osatzen dute, zortzi PSNri dagozkio, lau Geroa Bairi eta bat Contigo-Zurekin alderdiari.
2023/08/17 - 13:55
Maria Chivitek Nafarroako presidente kargua hartu du
Maria Chivitek Nafarroako Gobernuko presidente kargua hartu du Foru Parlamentuko Atrioan egindako ekitaldi batean. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Nadia Calviño Espainiako Gobernuko presidenteordea eta Iñigo Urkullu lehendakaria.
2023/08/17 - 13:52
Maria Chivitek bigarren aldiz hartu du Nafarroako presidente kargua
Ekitaldian, hitz egiteko eta akordioetara iristeko duten gaitasuna azpimarratu du, eta gobernu egonkorra izango dutela gaineratu.
2023/08/17 - 09:48
Zeintzuk izango dira Nafarroako Gobernu berriaren erronka nagusiak?
Aner Ansorena Hauda komunikazio etxeko aholkulari politikoaren aburuz, "estabilizazioa lortzea" eta "akordio programa" aurrera eramatea izango dira Nafarroako Gobernuaren erronka nagusiak.
2023/08/17 - 07:00
Maria Chivitek gaur hartuko du Nafarroako presidente kargua
Ekitaldia 11:30ean hasiko da, eta bertan izango dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Espainiako Gobernuko ordezkariak. Bihar 13 kontseilarien txanda izango da.
2023/08/16 - 16:27
Hiru presidenteorde eta 13 kontseilari izango ditu Nafarroako Gobernu berriak
Hiru presidenteorde eta 13 kontseilari izango ditu Nafarroako Gobernu berriak, zortzi gizon eta bost emakume. Zortzi kontseilari, orain arte bezala, PSNkoak izango dira. Geroa Baik lau departamentu mantenduko ditu legealdi honetan eta Zurekin Nafarroak bat.
2023/08/16 - 12:43
Hauek dira Nafarroako Gobernua osatuko duten 13 kontseilariak eta 3 presidenteordeak
PSNk 8 kontseilari eta presidenteorde bat izango ditu; Geroa Baik, 4 kontseilari eta presidenteorde bat, eta Zurekin Nafarroak, kontseilari bat eta presidenteorde bat.
2023/08/16 - 12:24
Laura Aznal: ''Pozik gaude Maria Chivitek inbestidura gainditu duelako, baina ez da gure akordioa''
Koalizio abertzaleak ez du Gobernua eratzeko negoziaketetan parte hartu, baina Aznalek nabarmendu duenez orain, 9 parlamentarirekin eta ganberako hirugarren indar gisa, EH Bildu "indartsuagoa" da eta "aukera leiho bat ireki da" anbizioz jokatzeko.
2023/08/15 - 22:11
Maria Chivitek bihar hartuko du Nafarroako presidente kargua
Karguaz jabetzeko ekitaldia 11:30ean hasiko da, Nafarroako himnoarekin. Ostiralean, 13 kontseilarien txanda izango da.
2023/08/15 - 20:03
Maria Chivite: 'Legealdi honek berdintasuna izango du banderatzat'
Maria Chivitek, Nafarroako presidente izendatu ondoren, eskerrak eman dizkie talde parlamentario guztiei, eta legegintzaldi honek erronka handiak izango dituela ziurtatu du, besteak beste, berdintasuna.