Nato Ipar Atlantikoko Iitunaren Erakundea
2022/02/01 - 19:48
Ukraina NATOn sartuz gero, Errusiaren eta Aliantza Atlantiarraren artean gerra izan daitekeela esan du Putinek
Vladimir Putinek salatu du Ameriketako Estatu Batuak Ukraina Errusiari kalte egiteko erabiltzen ari direla eta azpimarratu du herrialde bat NATOn sartzeko kide guztien oniritzia ezinbestekoa dela.
2022/02/01 - 12:24
Errusiak jarrera argia eskatu die NATOri eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeari
Eskakizun horiekin Errusiak agerian utzi nahi ditu erakunde horien barnean dauden desadostasunak. Harrigarria da gainera Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeari eskakizun hau egitea, Errusia bera eta Ukraina ere biak erakunde honetako kidek baitira.
2022/01/31 - 11:53
Ukrainako krisia hizpide izango dute gaur NBEren Segurtasun Kontseiluan, AEBk eskatuta
Errusiak kritikatu egin du Estatu Batuen eskaria onartu izana. "Harreman publikoen trikimailu lotsagarria da", salatu du Dmitri Polianski enbaxadore errusiarrak.
2022/01/30 - 20:39
Ukrainara armada bidaltzeko eskaintza egin dio Erresuma Batuak NATOri
Johnsonek "ahalik eta eskaintzarik handiena" jarriko du mahai gainean; ehiza-hegazkinak, gerraontziak eta aditu militarrak bidali nahi ditu Europako mugak "sendotzeko".
2022/01/30 - 16:20
Boris Johnsonek Europa Ekialdera zabaltzeko prest egoteko agindu die Indar Armatuei
Defentsa buruekin bildu ostean, Johnsonek esan du Ukrainaren mugetan egoera gero eta kezkagarriagoa dela eta NATOko aliatuak, "lurretik, itsasotik eta airetik babesteko" prest egoteko agindu du. Oraingoz, ordea, tropak Ukrainara bertara bidaltzea baztertuta dago.
2022/01/27 - 12:35
Baikortasunerako arrazoi gutxi ikusi ditu Errusiak AEBren erantzunetan
"Dokumentu guztiak Vladimir Putin presidenteak ditu orain. Denbora beharko dugu horiek aztertzeko. Ez dudu berehalako ondoriorik aterako, baina baikortasunerako arrazoi gutxi ikusten ditugu", esan du Dmitri Peskov Errusiako Gobernuko bozeramaileak.
2022/01/27 - 08:17
Errusiaren erantzunaren zain, AEBk eta NATOk idatziz bidali dizkiote Ukrainako krisiari buruzko proposamenak
Ukrainari lotutako gatazka elkarrizketaren bidez konpontzeko proposamen bana bidali diote Ameriketako Estatu Batuek eta NATOk Errusiako Gobernuari. Biek ala biek gatazka diplomaziaren eta elkarrizketaren bidez konpontzeko eskatu dute, eta Ukraina NATOn sartzeko balizko aukerari eutsi diote.
2022/01/26 - 21:06
AEBek Errusiari erantzun diote ez dutela galaraziko Ukraina NATOn sartzea
Ukrainari lotutako gatazka elkarrizketaren bidez konpontzeko proposamen bana bidali diote Ameriketako Estatu Batuek eta NATOk Errusiako Gobernuari.
2022/01/25 - 15:39
Errusiaren jarrera erasokorrari erantzun bateratua eman nahi diote AEBk, Natok eta Europar Batasunak
Funtsezko hartu-emana izan dela esan du Ursula Von der Leyen, Europar Batzordeko presidenteak. Diplomaziak porrot eginez gero, edozer egoerari aurre egiteko prestatzen ari direla nabarmendu du: energiatik hasi eta ziber-segurtasuneraino.
2022/01/24 - 19:32
Errusiak Estatu Batuei eta NATOri egotzi die Ukrainan tentsioak gora egin izanaren ardura
Vladimir Putinen Gobernuak salatu du Ameriketako Estatu Batuak gezurra zabaltzen ari direla eta azpimarratu du NATOren indar armatuen hedapenak eragiten duela tentsioak gora egitea.
2022/01/24 - 18:28
Ukrainaren inguruko tentsioak gora egin du operazio militar gehiagorekin
Washingtonek Europako ekialdera eta Baltikoko herrialdeetara soldaduak bidaltzea aztertzen ari dela onartu du, eta NATOk ekialdeko hegala sendotuko du. Errusiak Mendebaldearen “histeria informatiboa” salatu du.
2022/01/24 - 15:26
Ane Irazabal EITBko berriemailea Ukrainan dago, bertako herritarren bizipenen berri emateko
Ukrainako mugan tentsioa areagotu ahala, bertara begira daude nazioarteko begi guztiak. Herrialde barruan bizitzen dena helarazteko bertaratu da Irazabal.
2022/01/21 - 22:17
Ukrainako egoeraren gakoak: mugimendu militarrak eta tentsio politikoa
2014an hasitako gatazka oraindik puri-purian dago, eta zonaldea munduko geopolitikaren taula bihurtu da jadanik. Gobernu ezberdinak pultsu dialektikoa egiten ari dira azken egunetan.
2022/01/18 - 15:56
Alemaniak Errusia elkarrizketa mahaira erakarri eta tentsioa baretu nahi du
Ukrainako egoera dela eta, Errusia eta Mendebaldeko herrialdeen arteko tentsioa gori-gori dago. Elkarrizketek huts egin ondoren, tropa mugimenduak hasi dira Errusia inguruan. Baina diplomazia areagotzen ari da.
2022/01/14 - 11:51
"Elkarrizketen porrotaren ondoren, Errusia eta NATOren arren tentsioa areagotu da"
Ukrainan tentsioa jaisteko Mendebaldea eta Errusiaren artean aste honetan izandako hiru bilerak akordiorik gabe amaitu dira.
2022/01/10 - 15:01
Errusiaren eta AEBen arteko elkarrizketak mesfidantza sortu du Ukrainan
AEBk eta Errusiak aldebiko elkarrizketa erronda bat hasi dute gaur Genevan. Oraingo honetan Ukrainako krisia izango du ardatz bilerak.
2021/12/31 - 11:46
Bidenek eta Putinek mugak ezarri dituzte urtarrilaren 10ean Ukrainari buruz hitz egin baino lehen
Aldi berean, Errusiak adierazi du bere segurtasunerako mehatxuak ezabatuko dituela, baldin eta AEBk eta NATOk ez badituzte bermeak ematen.
2021/12/28 - 10:28
NATO Errusiarekin "eskala eta intentsitate handiko" gatazka hasteko prestatzen ari dela ziurtatu du Moskuk
Gobernu errusiarraren arabera, Errusiaren eta NATOren arteko harremanak aspaldidanik daude gaiztotuta, hots, Moskuk 2014an Krimea anexionatu aurretik.
2021/12/23 - 21:47
Putinek "berehalako" segurtasun bermeak nahi ditu Ukrainako tentsioa murrizteko
Putinek azpimarratu duenez, Errusiaren hurrengo ekintzak Mendebaldetik jasotzen dituen bermeen araberakoak izango dira, Moskuri iruzur egitea leporatu ondoren.
2021/11/11 - 20:41
Zigorrak ezartzen badizkiote, Europar Batasuna gasez hornitzeari utziko diola ohartarazi du Bielorrusiak
"Europaren berogailua gara eta, hala ere, mugak itxi nahi dizkigute. Eta guk gasbidea ixten badugu?", galdetu du Alexander Lukashenko presidente bielorrusiarrak.