Errusiak jarrera argia eskatu die NATOri eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeari
Ukrainako krisia dela eta, Errusia eta Mendebaldearen arteko tentsioa fase berri batean sartu da Sergei Lavrov Errusiako Atzerri Ministroak NATOri eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeari eskakizun berria egin eta gero. Eskakizun horiekin Errusiak agerian utzi nahi ditu erakunde horien barnean dauden desadostasunak. Harrigarria da gainera Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeari eskakizun hori egitea, Errusia bera eta Ukraina ere biak erakunde honetako kidek baitira. Ministro errusiarrak "Europa osoan segurtasuna bermatzeko konpromisoa nahi du, beti ere Errusiaren interes legitimoak kontutan hartuz". Berriz ere Moskuk sobietarren garaiko jarrera inperiala hartzen du bere gain eskaera hori egiterakoan, Ukrainak ere bere interes legitimoak kontutan hartzeko eskubidea edukiko ez balu bezala.
Errusiak 100.000 soldadu baino gehiago batu ditu Ukrainako mugan, eta hori Mendebaldeak Ukraina erasotzeko prestakuntzaren baitan kokatu du, Moskuk behin eta berriz hori ukatu arren. Errusiak NATOko indarrak Europa Ekialdeko estatuetatik kentzeko eskatu du, eta Ukraina NATOn ez sartzeko konpromisoa ere bai. NATOk ezetz borobilarekin erantzun dio. Gainera, Vladimir Putin presidente errusiarrak uste duenez, Estatu Batuek eta NATOk emandako idatzizko erantzunak ez dira nahikoa. Hala ere, elkarrizketekin jarraitzeko prest azaldu da.
Bien bitartean, ondorengo egunetan Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak Putinekin telefonoz hitz egingo du elkarrizketekin jarraitzeko eskatuz. Johnsonek europarren artean Errusiarenganako jarrera gogorrenetarikoa dauka. Elkarrizketa horietan ere parte hartzeko, Jean-Yves Le Drian Frantziako atzerri ministroa eta Annalena Baerbock Alemaniakoa batera Moskura joango dira otsailaren 7 eta 8an.
Estatu Batuek dagoeneko iragarri dutenez, tropak bidaliko ditu Europa Ekialdeko NATOko herrialdeetara, baina ez Ukrainara, Jens Stoltenberg, NATOko idazkari nagusiak baztertu duenez. Stoltenbergek, aldi berean, Errusiako gasaren erosketak ahalik eta gehien murrizteko eskatu die Europako herrialdeei.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.