Ukraina NATOn sartuz gero, Errusiaren eta Aliantza Atlantiarraren artean gerra izan daitekeela esan du Putinek
Ukraina NATOn sartzen bada, Errusiaren eta Aliantza Atlantiarraren gerra bat izan daitekeela ohartarazi du gaur Vladimir Putinek.
Presidente errusiarra Viktor Orban Hungariako lehen ministroarekin bildu da Moskun, eta ondoren biek agerraldi bateratu egin dute.
"Imajina dezagun Ukraina NATOn sartzen dela eta (Krimeako penintsula kontrolpean hartzeko) operazio militarra abiatzen duela. Zer egingo dugu guk? NATOri aurre egin? Norbaitek pentsatu al du horretan? Badirudi ezetz", adierazi du Putinek.
Aurrez Polonian edo Errumanian egin zuen bezala, NATOk Ukrainari armamentu modernoa ematen badio, herrialde horrek Krimea eta Donbas eskualdea indarrez hartzeko hautua egin dezakeela uste du Putinek.
Ildo horretan, gogora ekarri du Errusiarentzat Krimea bere lurraldean dagoela eta auzi hori "itxitzat" ematen duela.
Horrez gain, esan du ez dela egia NATOren ateak herrialde guztientzat irekita daudela. "Nondik atera da hori? Non dago idatzita? Inon", azpimarratu du.
Halaber, azaldu du NATOren sorrerako agiriaren 10. artikuluan jasota dagoela herrialde bat Aliantzan sartzeko erakunde horretako kide guztien oniritzia beharrezkoa dela.
"Sarrera onartu ahal da, baina ez dago derrigortuta. Estatu Batuek eta NATOk esan dezakete Ukraina sartuta gure segurtasuna bermatu nahi dutela. Errespetatzen dugu Ukrainaren helburua, baina ezin dugu onartu, guk beste betebehar batzuk ditugulako nazioartean. Zer da Ukrainak ulertzen ez duena?", galdetu du.
"Prozesu honetan nahasita gauden herrialde guztien segurtasuna eta interesak bermatu dira, Ukrainarenak, Europako herrialdeenak eta Errusiarenak. Baina horretarako ezinbestekoa da gure proposamenak seriotasunez aztertzea", gaineratu du.
Bestalde, Estatu Batuek Ukraina Errusiaren garapena saihesteko "tresna" gisa erabiltzen dutela salatu du.
"Errusia gatazka armatu batera bultzatuz eta Europar Batasunak zigor gogorragoak ezarrita, edo Ukraina NATOn sartuta ultraeskuindarrei Donbasen eta Krimean indarrez sartzeko hauspoa emanda, gatazka armatu batera eramango gaituzte", ohartarazi du.
Putinek berretsi egin du "herrialde guztien interesak", Errusiarenak barne, kontutan hartzea izango dela gerra bat ekiditeko modu bakarra.
Hala ere, orain arte, Estatu Batuek eta NATOk Errusiako Gobernuak helarazitako "kezka nagusiei" jaramonik egin ez diela salatu du.
"Estatu Batuek eta NATOk idatziz emandako erantzuna zorrotz aztertzen ari gara. Baina, oraingoz behintzat, gure kezka nagusiak baztertu egin dituzte", deitoratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.