Nbe Nazio Batuen Erakundea
2022/09/07 - 12:46
Errusiak "argibide gehigarriak" eskatu dizkio NBEren agentzia nuklearrari Zaporizhiako txostenaren inguruan
Sergei Lavrov Errusiako Kanpo Ministroak eskatu ditu argibideak. Ukrainako presidenteak, Volodimir Zelenskik, bere aldetik, "ondo" ikusten du txostenaren balorazioa.
2022/09/06 - 19:13
Zaporizhiako zentralaren inguruan segurtasun-gunea sortzea eskatu du NBEren agentzia nuklearrak
Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundearen helburua da balizko hondamendi erradioaktiboa saihestea.
2022/08/31 - 20:48
NBEk ebatzi du Espainiako Estatuak Kataluniako politikari independentisten eskubideak urratu zituela
Giza Eskubideen Batzordeak arrazoia eman die Junqueras, Romeva, Rull eta Turulli, zigortu gabe kargugabetu zituztelako.
2022/08/31 - 13:43
Munduko lider politikoen erreakzioak Mikhail Gorbatxoven heriotzaren aurrean
Mundu osoko buruzagi politikoek mezuak idatzi dituzte Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasuneko azken presidentearen heriotzaren aurrean.
2022/08/30 - 02:14
NBEren agentzia nuklearraren aditu taldea Zaporizhiako zentralera iristear da
Nazio Batuen Erakundeko agentzia nuklearraren 14 adituk aztertuko dute datozen egunetan Zaporizhiako zentral nuklearraren egoera. Bitartean, erasoek ez dute etenik zentralaren inguruan.
2022/08/27 - 19:27
Babestuko dituen itun baten zain jarraitu beharko dute ozeanoek
NBEk bi asteko negoziaketak amaitu ditu ostiral honetan, 2018tik mahaigainean dagoen ozeanoak babesteko nazioarteko itun baten ingurukoak.
2022/08/23 - 01:24
Estatu Batuek eta Errusiak elkarri leporatu diote Ukrainako gerraren ardura
NBEren Segurtasun Batzordeak ezohiko bilera egin du Ukrainaren inbasioak nazioartean eragin duen krisia aztertzeko, baina batzarra inolako erabakirik hartu gabe amaitu da.
2022/08/18 - 20:25
Zaporizhiako zentral nuklearrean akzio militarrik ez egiteko eskatu du Guterresek
Gerraren bukaeraren inguruan eta hori lortzeko beharrezkoak diren “bide diplomatikoen” inguruan mintzatu dira NBEko idazkari nagusia eta Turkiako presidentea.
2022/07/29 - 21:02
Ukrainak ziurtatu duenez, 17 ontzi zerealekin kargatu dituzte, eta horietako 10 itsasoratzeko prest daude
Zelenskik eta G7, Turkia eta NBEko ordezkariek zama-ontziak kargatzeko prozesua bertatik bertara jarraitu dute Odesako eta Chonomorskeko portuetan.
2022/07/24 - 13:14
Errusiak bere gain hartu du Odesako portuan egindako erasoa
AEBk dio "zalantza handiak" dituela "Errusiaren sinesgarritasunari buruz", ez baitu bete akordioan sinatutako konpromisoa, munduko merkatuei elikagaiak ematea ahalbidetuko lukeena.
2022/07/23 - 16:29
Aste gutxi barru hasiko dira zereal esportazioak Ukrainako hiru portuetatik
Ukrainak eta Errusiak Odesan blokeatuta dagoen zereala esportatzeko akordioa sinatu ostean Nazio Batuetako funtzionarioek esan dutenez, aste gutxi barru hasiko dira itsasontziz ateratzen: hilero 5 milioi tona zereal irtengo dira Ukrainako portuetatik. Errusiak Odesako portuari eraso egin dio gaur.
2022/07/23 - 16:12
Odesako portuaren aurkako eraso bat salatu du Kievek, zerealak esportatzeko itxitako akordioaren ostean
Ukrainak Errusiari leporatu dio NBEri eta Turkiari "aurpegian txistua jaurti" izana Odesan egindako erasorekin, Ukrainako alea ustiatzeko akordioa sinatu eta egun bat beranduago. Errusiar autoritateek, bestalde, erasoan parte hartu izana ukatu dute.
2022/07/22 - 21:15
Errusiak eta Ukrainak alea berriro esportatzeari ekingo diote, Turkiak eta NBEk gainbegiratuta
Istanbulen sinatu dute hitzarmena. Hala, Ukrainako portuetatik berriro ere irtengo da zereala; munduko herrialderik txiroenek behar zuten akordioa, elikadura-krisiari aurre egiteko.
2022/07/11 - 21:38
NBEko Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza Bilbon kokatzeko hautagaitza aurkeztu dute
Hautagaitzaren aurkezpena bideo baten bidez egin dute lehendakariak, Bilboko alkateak, Atzerri ministroak eta 2030 Agenda ministroak.
2022/07/08 - 12:39
Lehendakariak Local2030eko Nazio Batuen egoitza Bilbon kokatzeko proiektua aurkeztuko du astelehenean
New Yorken egingo du bideo baten bidez; Bilboko alkateak eta Espainiako Gobernuko hainbat kidek ere parte hartuko dute aurkezpenean. Nazio Batuek berariaz diseinatu dute Local2030, Garapen Jasangarrirako Helburuak estatuz azpiko eremuan betetzen laguntzeko.
2022/06/22 - 12:53
Ezina
Nazio Batuen sorrerak erakutsi zigun indartsuenek eta irabazleek idazten dutela historia, beraiek ezartzen dituztela joko arauak, eta ez dituztela beste guztientzat onartutakoa bete nahi.
2022/06/17 - 02:02
Amazonasen desagertutako kazetari baten eta indigenista baten erailketa ikertzen ari da Brasil
Dom Phillips eta Bruno Araujo ekainaren 5ean desagertu ziren Vale do Javari eskualdean, eta astelehenean bi gorpu aurkitu zituzten zonaldean. Orain, Brasilgo Polizia Federala zenbait pertsona ikertzen ari da, bi susmagarri nagusiren aitortzaren ostean.
2022/06/13 - 23:16
Israelen etxe eraisketek ehunka palestinar utzi dituzte kalean, eta politika horrek ez dauka etenik
Urte hasieratik, Israelek 300 eraikin palestinar eraitsi ditu, NBEren arabera. Palestinarrentzat ia ezinezkoa da eraikuntza baimenak lortzea.
2022/05/29 - 19:37
Iranek Greziako bi petrolio-ontzi konfiskatu ditu, eta Europar Batasunak gatazkaren konponbidea eskatu du
Joan den ostiralean atxiki zituen Iranek ontzi greziarrak; aldez aurretik, baina, Greziak Irango beste ontzi bat konfiskatu zuen, eta Irani lotutako hedabide batek zabaldu duenez, ekialdeko herrialdeak “zigor-neurriak” iragarrita zituen.
2022/05/23 - 12:44
Munduan 100 milioitik gora dira dagoeneko euren etxea halabeharrez utzi behar izan duten pertsonak
Errefuxiatuentzako NBEren Agentziaren (ACNUR) datuek atzerrian errefuxiatu eta asiloa eskatuta dutenak biltzen dituzte, baita beren herrialdeen barruan desplazatuta dauden 53,2 milioi lagunak ere. ACNUR-en arabera, "inoiz hautsi behar ez zen marka da".