Albiste dira
Gerra Ukrainan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEk irmoki gaitzetsi ditu Errusiaren planak: "Onartezina da Ukrainako lurraldeak anexionatzea"

Antonio Guterres idazkari nagusiak adierazi duenez, gatazkan "eskalada arriskutsua" da mugimendu hori: "Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia ukrainar lurraldeen anexioarekin lotutako edozein erabakik ez du lege baliorik izango, eta salatzea merezi du".
Kharkiven hartutako irudia. Argazkia: EFE.
Kharkiven hartutako irudia. Argazkia: EFE.

Errusiak Ukrainako lau lurralde nahi ditu anexionatu, hain zuzen Donetsk, Luhansk, Jerson eta Zaporizhia, eta NBEren idazkari nagusi Antonio Guterresek irmoki gaitzetsi ditu plan horiek; izan ere, mugimendu hori "onartezina da", eta, "gatazkan, eskalada arriskutsua da". "Ukrainar lurralde horien anexioarekin lotutako edozein erabakik ez du lege baliorik izango, eta salatzea merezi du", esan die kazetariei.

Guterresek argi utzi du anexioak Nazio Batuen Gutunaren aurkakoak direla, "nazioarteko erkidegoak aldeztu behar duenaren kontra doaz". "Ez du lekurik mundu modernoan. Ez dago onartzerik", berretsi du Guterresek. Nabarmendu duenez, NBEk erabateko konpromisoa du "Ukrainako subiranotasunarekin, batasunarekin, independentziarekin eta lurralde osotasunarekin, nazioarte mailan onartuta dituen mugei dagokienez".

Azpimarratu ere azpimarratu du erreferendumak indarrean dagoen gatazka armatu baten testuinguruan egin dituztela, errusiar okupaziopean, eta Ukrainako esaparru legaletik eta konstituzionaletik kanpo: "Ez dago pentsatzerik herri borondatearen benetako adierazpenik denik", esan du Guterresek. NBEko idazkari nagusiaren iritziz, Moskuk anexio planekin aurrera jarraituz gero, bake itxaropenek gero eta oztopo gehiago izango dituzte.

Idazkari nagusi gisa, esan du Guterresek, bere betebeharra da "Nazio Batzuen Gutuna aldeztea", eta gogora ekarri du Errusiak, Segurtasun Kontseiluko kide den heinean, ardura berezia duela hastapen horiek errespetatzeko.

NBEren idazkari nagusiaren bozeramaile Stephane Dujarricek zehaztu duenez, Guterresek zuzenean helarazi dio kezka Errusiak NBEn duen enbaxadoreari, alegia, Vasili Nebenziari.

Kremlinek iragarri duenez, Vladimir Putinek ostiralean sinatuko ditu Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia anexionatzeko hitzarmenak. Erreferendumak egin dituzte Ukrainako ekialdean eta hegoaldean dauden lurralde horietan; errusiar indarrek partzialki dituzte kontrolpean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X