Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBk Errusiaren aurkako zigor berriak prestatzea eta Ukrainari armak bidaltzen jarraitzea adostu du

Zigor horiek zein izango diren jakitea falta da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egindako premiazko bileran, gainera, atzerri ministroek gaitzetsi egin dituzte Ukrainako hainbat eskualdetan iragarritako erreferendum asmoak.
Errusiako soldaduak Luhansken. Artxiboko argazkia: Efe
Errusiako soldaduak Luhansken. Artxiboko argazkia: Efe

Vladimir Putin Errusiako presidenteak atzo egindako iragarpenak, 300.000 erreserbista Ukrainara borrokatzera bidaliko dituela adierazteak, erreakzio soka luzea ekarri du. Berriena da Europar Batasuneko 27ek Errusiaren aurkako zigor gehiago adostu dituztela goizaldean. Zigor horiek zein izango diren jakitea falta da. 

Hala adierazi du Josep Borrell Europar Batasuneko Kanpo Politikarako goi ordezkariak ohar batean, eta aurreratu du zigor sorta berri horrek Errusiako ekonomiaren sektore berriei eragingo diela, teknologikoari barne, eta gizabanako berriak barne hartuko dituela. Oraindik, baina, neurriak itxi gabe daudela zehaztu du. Gainera, Bruselak Ukrainari laguntzen jarraituko duela adierazi du Borrellek, ekipo militarra hornituz.

Ildo horretan, Europar Batasunak "Errusiaren legez kanpoko azken erasoa" gaitzetsi du, nazioarteak Kremlini Ukrainaren aurkako "eraso militarra" gelditzeko "dei ugari" egin arren.

Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBE) premiazko bilera egin du New Yorken, eta, neurri sorta berriak ezarriko eta Kievi laguntzen jarraituko dutela adosteaz gain, gaitzetsi egin dituzte Ukrainan okupatutako eremuetan Errusiarekin bat egiteko erreferendumak antolatzeko planak, argi utziz kontsulta horien emaitzak ez dituztela sekula aintzat hartuko. Gaineratu duenez, bai Errusiak, bai bertako buruzagi politikoek eta erreferendum horiek antolatzen esku bat bota duen orok kontuak eman beharko dituzte.

Errusiako presidenteak bere hitzaldian adierazi zuen atzo bertan prestatuko zituela militar ohiak eta erreserban zeuden herritarrak Ukrainako Donbass eskualdea "askatzeko". Eta espero moduan, erreakzio soka handia eragin du munduko buruzagien artean. Emmanuel Macronek Putinen erabakia deitoratu zuen, eta Errusiako presidentearen gaineko presioa areagotzea eskatu zien herrialde guztiei. "Errusia gero eta bakartuago dago", azpimarratu zuen.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuaren hitzetan, Putinek ondorioetan pentsatu gabe hartu du erabakia. Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, bestalde, "Europaren aurkako mehatxu nuklearren" aurrean batasuna eskatu dio nazioarteari, eta Txinak elkarrizketarako deia egin du, eta Ukrainan su etena ekarriko duen "edozein ahalegin" babestea eskatu du.

Putinen diskurtsoaren ondorioz, Errusiatik ateratzeko joaneko hegaldiak erritmo bizian saldu ziren asteazken honetan, horietako batzuk, agortzeraino. Vesna oposizioko mugimenduak berriz, protestak egin zituen atzo arratsaldean Errusiako hainbat hiritan, eta Poliziak 1.000 pertsonatik gora atxilo eraman zituen. Moskuko Fiskaltzak ohartarazi du 15 urte arteko espetxe zigorra eskatuko duela legez kanpoko protesta hauetan parte hartzen dutenen aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X