NDF
2013/01/23 - 17:20
Espainia 2014an aterako dela atzeralditik aurreikusi du NDFk
NDFren arabera, langabezia tasa altuena 2013an izango da % 25,1era iritsiz. Hortik aurrera, beheranzko joera hasiko dela aurreikusi du, 2014an % 24,1 eta 2015ean % 23,2.
2013/01/20 - 08:33
Erreformak ezartzeko sei hilabeteko luzamendua eman diote Greziari
Greziako Gobernuak pendiente dituen alor fiskaleko murrizketak ezartzea nahi du 'troika'k, bigarren erreskatea desblokeatu ahal izateko.
2013/01/05 - 08:27
NDFko ekonomialari nagusia:'Murrizketak gomendatzean huts egin genuen'
Olivier Blanchard zorrotza azaldu da Nazioarteko Diru Funtsaren paperarekin, "murrizketa ekonomikoek hazkundearekin amaitu dute, eta hori ez genuen aurreikusi".
2012/11/27 - 10:16
Euroguneak eta NDFk Greziaren erreskatea berritu eta desblokeatu dute
43.700 milioiko laguntza izango da, eta 34.400 milioi abenduan emango dituzte. Diru horretatik, 23.800 milioi banketxeak kapitalizatzera bideratuko dituzte.
2012/10/10 - 01:39
Espainiako BGPa % 1,5 jaitsiko da aurten, Diru Funtsaren arabera
Halaber, Espainiako ekonomia 2013an % 1,3 murriztuko dela aurreikusi du, eta arazo periferikoek Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan geroz eta eragin handiagoa izango dutela nabarmendu du.
2012/10/09 - 14:14
De Guindosek dio NDFren aurreikuspenak 'saihesten' ahaleginduko direla
Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, Espainiako ekonomiak % 1,5 egingo du atzera aurten eta % 1,3 hiru datorren urtean, eta defizita ez da % 7tik jaitsiko.
2012/09/27 - 01:45
50 pertsona atxilotu dituzte Atenasen izandako istiluetan
Besteak beste, “ez gara Troikaren menpe egongo” eta “Europar Batasuna eta Nazioarteko Diru Funtsa kanpora” oihukatu dute manifestatzaileek.
2012/09/03 - 20:52
Troikak lan-astea sei egunetara luzatzeko eskatu dio Greziari
Proposamen polemikoenen artean lan-astea sei egunetara luzatzea eta laneko txanden arteko atsedena 11 ordutara mugatzea daude.
2012/07/28 - 01:56
NDF: 'Espainiaren defizita ez da % 3 azpitik jarriko 2016 arte'
Halaber, Espainiak aurten % 6,3ko defizit publikoarekin itxiko du urtea eta 2013ko % 4,5eko helburutik zertxobait aldenduko da.
2012/07/22 - 12:53
NDFk Greziako diru-laguntzak etetea nahi du, 'Der Spiegel'en arabera
Alemaniako astekari honen arabera, diru gehiago ez duela jarriko esan dio jada Nazioarteko Diru Funtsak Europar Batasunari. Laguntza eteteak Greziaren porrota ekarriko luke irailetik aurrera.
2012/07/21 - 12:59
NDFko agintari batek dimititu du, krisiaren kudeaketagatik 'lotsatuta'
"Nazioarteko Diru Funtsan lan egin izanak lotsa ematen dit", esan du Peter Doyle eskarmentu handiko ekonomialariak. Gainera, krisi ekonomikoaren kudeaketan erakunde honen "porrota" salatu du.
2012/07/12 - 19:33
Murrizketek enpleguari eta defizitari laguntzea espero du NDFk
Zerga doikuntza ''hazkunde iraunkorra lortzeko ezinbesteko baldintza da'', Nazioarteko Diru Funtsaren ustez.
2012/06/22 - 10:15
NDFk Espainiaren eta Italiaren zorra erosteko eskatu dio EBZri
Christine Lagarde NDFren zuzendariak uste du euroguneko "tentsioa" eta "estresa" baretuko litzatekeela horrela.
2012/06/15 - 22:38
NDFk Espainiari soldata publikoak murriztea eta BEZ igotzea eskatu dio
Halaber, erakundeak etxebizitzen dedukzioa ezabatzea eta enpresei onura fiskalak kentzea aholkatu dio Espainiari.
2012/06/12 - 09:41
Lagarde: 'Hiru hilabetetan salbatu behar dugu euroa'
Euroguneko herrialdeek 'corralitoa' ezarriko dute Grezian, igandeko hauteskundeen ostean euroa uzten badu.
2012/06/10 - 11:29
Lagardek Espainiari emandako 'ezinbesteko laguntza' txalotu du
Nazioarteko Diru Funtsak laguntzeko erabakia txalotu du, "Espainiako agintariek hartutako neurrien osagarri gisa".
2012/06/09 - 10:42
Espainiako bankuen erreskatea 40.000 milioikoa izango da
"Espainiako finantza sistemaren funtsa sendoa" dela berretsi du Nazioarteko Diru Funtsak, baina "sisteman ahulgune garrantzitsuak daudela" ohartarazi du.
2012/06/04 - 19:17
Portugalek diru gehiago jasoko du, troikaren azterketa gaindituta
Duela urtebete jasotako 78.000 milioi euroko finantza erreskatearen laguntza zati berri bat jasoko du, 4.000 milioi eurokoa, alegia.
2012/06/01 - 00:00
Nazioarteko Diru Funtsak ez du aurreikusi Espainiari laguntzeko planik
The Wall Street Journal egunkariaren arabera, bestalde, Nazioarteko Diru Funtsa arrisku plana prestatzen hasi da, Espainiak Bankiarako behar duen diru guztia lortuko ez balu berau martxan jartzeko.
2012/05/31 - 11:37
Espainiako Gobernua Washingtonera joango da gaur, babes bila
Soraya Saenz de Santamaria AEBetako Altxor idazkariarekin eta NDFko zuzendariarekin batzartuko da.