Troika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erreformak ezartzeko sei hilabeteko luzamendua eman diote Greziari

Greziako Gobernuak pendiente dituen alor fiskaleko murrizketak ezartzea nahi du 'troika'k, bigarren erreskatea desblokeatu ahal izateko.
'Troika'k eskatutako erreformen aurkako protestak, greziako kaleetan. Argazkia: EFE

Greziako Gobernuari murrizketak ezartzeko sei hilabeteko luzamendua ematea onartu du 'troika'k, Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak eskatutako neurri fiskalak aplikatu ahal izateko, 'Kathimerini' Greziako kazetak igande honetan jakitera eman duenez.

Gauzak horrela, datozen sei hilabetetan 'troika'k ez ditu murrizketa berriak eskatuko, bai ordea, Antonis Samaras lehen ministroaren konpromisoa, iturri berdinak adierazi duenez.

'Troika'k oxigenoa eman nahi dio Greziako Gobernuari, NDFk, EBZk eta Europako Batzordeak eskatutako alor fiskaleko neurriak ezartzeko eta bigarren finantza-erreskatea abiatzeko.

Iruzur fiskalaren aurka borroka egitea eta datozen hilabetetan aurreikusitako dirua biltzea dira 'troika'ren kezkarik nagusienak, 'troika'ko goi-kargudun batek jakinarazi duenez. Greziako Ogasunak hitzartutako ikuskapenen % 30 baino ez ditu egin.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X