Espainiako bankuen erreskatea 40.000 milioikoa izango da
Nazioarteko Diru Funtsaren txostena aurreratu egin da, eta astelehenerako iragarrita zegoen arren, goizaldean jakin da Espainiako finantza sistemak 40.000 milioi euro beharko dituela.
Finantza erakundeen kapital premia "40.000 milioi euro ingurukoa" dela ohartarazi du Nazioarteko Diru Funtsak, "berregituratze eta maileguen birsailkapenen balioaren ondorioz", nahiz eta kopuru hau "hainbat banketxek eraginda" igo egin daitekeela esan duten. Helburua, Basilea III akordioarekin bat eginez, kapital gehiago eta funts hornidura handiagoak izatea da.
Hala ere, NDFren arabera, "Espainiako finantza sistemaren funtsa sendoa eta shock berriei eusteko gai da", baina " sisteman ahulgune garrantzitsuak daude". Hala ere, "banketxe handienak hondamendi berriak eusteko gai" direla nabarmendu du txostenak.
Ikerketa honen arabera, Espainiako banketxe handienek, besteak beste, BBVAk eta Santanderrek, "baldintza ekonomikoak okertzen badira, egoerari eusteko errentagarritasun nahikoa dute". "Ahulguneak, aurreko bi banketxeek ez bezala, beste banku batzuek dituzte, banketxe bilakatu diren aurrezki kutxek esaterako, dagoeneko FROB finantza sistema berregituratzeko funtsaren laguntza ekonomikoak jaso dituztenek.
Atzo, Reuters agentziak Europar Batasuneko hainbat iturri aipatuta, Espainiak bankuak birkapitalizatzeko erreskatearen eskaera asteburuan egingo zuela argitaratu zuen. Albiste horrekin batera iritsi da NDFren txostenaren datuen aurrerapena.
Nazioarteko Diru Funtsak "azkar jokatzeko" eskatu dio Mariano Rajoyren Gobernuari, baita "finantza sistemaren konfiantza berrezartzeko eta egonkortasuna bermatzeko esfortzu guztiak egiteko" ere, "egoera ekonomikoak Espainian eta eurogunean izan dezakeen bilakaera azkarra" zein izan daitekeen ikusita. Egin ezean, "krisi makroekonomikoa areagotu, merkatuen konfiantza jaitsi eta egonkortasuna ahuldu daiteke", NDFren arabera.
Estres testa
Banketxeei egindako estres testak ahulguneak antzematea izan du jomuga, egoera ekonomiko larriagoan eta Espainiako banketxeen erantzunean oinarrituta.
Ebaluaziorako egindako "estres testean", Espainiako Banketxearekin elkarlanean egon da Nazioarteko Diru Funtsa herrialdeko erakundeen balantzeak gainbegiratuz.
Besteak beste, ekonomiak 2012an % 4,1eko eta 2013an % 1,6ko atzeraldia izatea, langabezia % 26ra iristea eta etxebizitzen prezioak % 24 jaistea aztertu dituz NDFak aukeratu dituen parametroek.
Nazioarteko Diru Funtsaren txostena aurreratu egin da, eta astelehenerako iragarrita zegoen arren, goizaldean jakin da Espainiako finantza sistemak 40.000 milioi euro beharko dituela.Finantza erakundeen kapital premia "40.000 milioi euro ingurukoa" dela ohartarazi du Nazioarteko Diru Funtsak, "berregituratze eta maileguen birsailkapenen balioaren ondorioz", nahiz eta kopuru hau "hainbat banketxek eraginda" igo egin daitekeela esan duten. Helburua, Basilea III akordioarekin bat eginez, kapital gehiago eta funts hornidura handiagoak izatea da.Hala ere, NDFren arabera, "Espainiako finantza sistemaren funtsa sendoa eta shock berriei eusteko gai da", baina " sisteman ahulgune garrantzitsuak daude". Hala ere, "banketxe handienak hondamendi berriak eusteko gai" direla nabarmendu du txostenak.Ikerketa honen arabera, Espainiako banketxe handienek, besteak beste, BBVAk eta Santanderrek, "baldintza ekonomikoak okertzen badira, egoerari eusteko errentagarritasun nahikoa dute". "Ahulguneak, aurreko bi banketxeek ez bezala, beste banku batzuek dituzte, banketxe bilakatu diren aurrezki kutxek esaterako, dagoeneko FROB finantza sistema berregituratzeko funtsaren laguntza ekonomikoak jaso dituztenek.Atzo, Reuters agentziak Europar Batasuneko hainbat iturri aipatuta, Espainiak bankuak birkapitalizatzeko erreskatearen eskaera asteburuan egingo zuela argitaratu zuen. Albiste horrekin batera iritsi da NDFren txostenaren datuen aurrerapena.Nazioarteko Diru Funtsak "azkar jokatzeko" eskatu dio Mariano Rajoyren Gobernuari, baita "finantza sistemaren konfiantza berrezartzeko eta egonkortasuna bermatzeko esfortzu guztiak egiteko" ere, "egoera ekonomikoak Espainian eta eurogunean izan dezakeen bilakaera azkarra" zein izan daitekeen ikusita. Egin ezean, "krisi makroekonomikoa areagotu, merkatuen konfiantza jaitsi eta egonkortasuna ahuldu daiteke", NDFren arabera. Estres testaBanketxeei egindako estres testak ahulguneak antzematea izan du jomuga, egoera ekonomiko larriagoan eta Espainiako banketxeen erantzunean oinarrituta.Ebaluaziorako egindako "estres testean", Espainiako Banketxearekin elkarlanean egon da Nazioarteko Diru Funtsa herrialdeko erakundeen balantzeak gainbegiratuz. Besteak beste, ekonomiak 2012an % 4,1eko eta 2013an % 1,6ko atzeraldia izatea, langabezia % 26ra iristea eta etxebizitzen prezioak % 24 jaistea aztertu dituz NDFak aukeratu dituen parametroek.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.