Nazioarteko Diru Funtsak ez du aurreikusi Espainiari laguntzeko planik
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) "ez du aurreikusi Espainiari laguntzeko planik, eta Espainiak ere ez du finantzatzeko laguntzarik eskatu", adierazi du ostegun honetan Gerry Rice nazioarteko erakundearen bozeramaileak, prentsaurrekoan.
Ricek adierazpen horiek egin ostean, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordea Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariarekin bilduko da Washingtonen. Espainiako eta Italiako finantza merkatuetan tentsio handia dagoenean, Espainiako presidenteordeak eta zuzendari kudeatzaileak "Espainian eta Eurogunean azkenaldian izan diren gertaera ekonomikoak eztabaidatuko dituzte", azaldu du Ricek.
Halaber, Nazioarteko Diru Funtseko langileak esan duenez, Espainiako Gobernuak hartutako neurriak "orokorrean bat datoz nazioarteko erakundeak ebaluazio programaren barruan sartutako gomendioekin". Ricek jakitera eman duenez, Espainiaren egoera ekonomikoari buruzko ohar bat bidaliko dute "ekainaren erdialdean".
Kontrakoa diote 'Wall Street Journal' egunkarian
Ricek egindako adierazpenen ondoren, kontrako informazio kaleratu du The Wall Street Journal egunkariak, informazioaren jatorri gisa Espainiako krisia kudeatzen ari den lantaldearen gertuko iturriak aipatuta. Argitalpenaren arabera, Nazioarteko Diru Funtsa arrisku plana prestatzen hasi da, Espainiak Bankiarako behar duen diru guztia lortuko ez balu berau martxan jartzeko.
Bertan jasotzen dutenez, 300.000 milioi eurokoa izan liteke erreskatea, baina tamaina txikiagoko eta epe laburragoko ataletan banatuta.
Luis de Guindosen esanetan, informazioak ez dauka zentzurik
Luis De Guindos Ekonomia ministroak uste du informazio horrek ez daukala zentzurik. Haren hitzetan, eta egun bizi dugun egoera ''zail'' honetan ''edonon sortzen dira zurrumurruak''.
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) "ez du aurreikusi Espainiari laguntzeko planik, eta Espainiak ere ez du finantzatzeko laguntzarik eskatu", adierazi du ostegun honetan Gerry Rice nazioarteko erakundearen bozeramaileak, prentsaurrekoan. Ricek adierazpen horiek egin ostean, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordea Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariarekin bilduko da Washingtonen. Espainiako eta Italiako finantza merkatuetan tentsio handia dagoenean, Espainiako presidenteordeak eta zuzendari kudeatzaileak "Espainian eta Eurogunean azkenaldian izan diren gertaera ekonomikoak eztabaidatuko dituzte", azaldu du Ricek. Halaber, Nazioarteko Diru Funtseko langileak esan duenez, Espainiako Gobernuak hartutako neurriak "orokorrean bat datoz nazioarteko erakundeak ebaluazio programaren barruan sartutako gomendioekin". Ricek jakitera eman duenez, Espainiaren egoera ekonomikoari buruzko ohar bat bidaliko dute "ekainaren erdialdean". Kontrakoa diote 'Wall Street Journal' egunkarianRicek egindako adierazpenen ondoren, kontrako informazio kaleratu du The Wall Street Journal egunkariak, informazioaren jatorri gisa Espainiako krisia kudeatzen ari den lantaldearen gertuko iturriak aipatuta. Argitalpenaren arabera, Nazioarteko Diru Funtsa arrisku plana prestatzen hasi da, Espainiak Bankiarako behar duen diru guztia lortuko ez balu berau martxan jartzeko. Bertan jasotzen dutenez, 300.000 milioi eurokoa izan liteke erreskatea, baina tamaina txikiagoko eta epe laburragoko ataletan banatuta.Luis de Guindosen esanetan, informazioak ez dauka zentzurikLuis De Guindos Ekonomia ministroak uste du informazio horrek ez daukala zentzurik. Haren hitzetan, eta egun bizi dugun egoera ''zail'' honetan ''edonon sortzen dira zurrumurruak''.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.