Bankiari buruzko ikerketa batzordea sortzea eskatu du PSOEk
PSOEk asteazken honetan Bankiaren erreskateari buruzko ikerketa batzordea sortzea eskatu du kongresuan.
Erabaki hau ateak itxita Bankuen Berregituratze Ordenatuaren Funtsa aplikazioa zaintzen duen azpibatzordearekin izandako bileraren ostean hartu du. Espainiako Bankuaren presidentea eta Javier Ariztegi gobernadoreordea azaltzea hitzartu dute datorren astean.
Sozialisten ustez, "denbora galtzeko eta nahasketak sortzeko" bilera izan da, ondorioz, parlamentuko taldeak batzordea orain eskatzeko erabakia hartu du.
Horregatik, Arizteguik hitz egin ostean, PSOE Vicente Martinez Pujalte PPko bozeramailearekin harremanetan jarri da, eta ez du ikusi eskatzen zituen agerpenak beteko zituztenik. Konpromisoei uko egiten ziela azaldu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
SMU medikuen sindikatuak deitutako grebaren jarraipena % 4koa da, Osakidetzaren arabera
Repsolek auzitara eraman ditu Endesa, Iberdrola, Naturgy eta Red Electrica, itzalaldiagatik
Etxebizitzaren prezioak markak hautsi ditu berriro: 6.662 €/m2 Donostian eta 4.102 €/m2 Gipuzkoan
Espainiako Gobernuak bihar onartuko du gutxieneko soldata 1.286 eurora igotzea