NDFk Greziako diru-laguntzak etetea nahi du, 'Der Spiegel'en arabera
Baliteke Nazioarteko Diru Funtsak Greziaren diru-laguntzak etetea, 'Der Spiegel' Alemaniako astekariak zabaldu duenez. Laguntza eteteak Greziaren porrot ekonomikoa ekarriko luke irailetik aurrera. Komunikabide honen arabera, pazientzia agortu zaiola eta diru gehiago ez duela jarriko esan dio jada Nazioarteko Diru Funtsak Europar Batasuneko agintariei.
2020ra bitartean zorra maila Barne Produktu Gordinaren % 120ra murrizteko Atenasek emandako hitza betetzeko gai izango ez dela uste du Nazioarteko Diru Funtsak.
Troikaren esanetan, zorra ordaintzeko Greziari epe luzeagoa emateak beste 50.000 milioi euro eskaini behar izatea ekarriko luke, eta aukera hau Europar Batasuneko hainbat herrialdek errefusatu dute dagoeneko.
Astekariak argitaratutako informazioaren arabera, EBko hainbat herrialdek uste dute Grezia eurogunetik ateratzea "onargarria" izan daitekeela, eta, bide batez, beste herrialdeak kutsatzeko arriskua ekiditu ditzaketela.
Drakma berreskuratzea
Halaber, Bavierako Batasun Sozial-Kristau alderdiak (Angela Merkelen Gobernuko bazkideak) langile publikoen eta erretirodunen soldatak ordaintzeko drakma berreskuratzea proposatu dio Greziari. "Apurka-apurka Greziaren monetara itzultzeak susperraldi ekonomikoa ekar lezake", azaldu du alderdi honek.
Baliteke Nazioarteko Diru Funtsak Greziaren diru-laguntzak etetea, 'Der Spiegel' Alemaniako astekariak zabaldu duenez. Laguntza eteteak Greziaren porrot ekonomikoa ekarriko luke irailetik aurrera. Komunikabide honen arabera, pazientzia agortu zaiola eta diru gehiago ez duela jarriko esan dio jada Nazioarteko Diru Funtsak Europar Batasuneko agintariei. 2020ra bitartean zorra maila Barne Produktu Gordinaren % 120ra murrizteko Atenasek emandako hitza betetzeko gai izango ez dela uste du Nazioarteko Diru Funtsak. Troikaren esanetan, zorra ordaintzeko Greziari epe luzeagoa emateak beste 50.000 milioi euro eskaini behar izatea ekarriko luke, eta aukera hau Europar Batasuneko hainbat herrialdek errefusatu dute dagoeneko. Astekariak argitaratutako informazioaren arabera, EBko hainbat herrialdek uste dute Grezia eurogunetik ateratzea "onargarria" izan daitekeela, eta, bide batez, beste herrialdeak kutsatzeko arriskua ekiditu ditzaketela.Drakma berreskuratzeaHalaber, Bavierako Batasun Sozial-Kristau alderdiak (Angela Merkelen Gobernuko bazkideak) langile publikoen eta erretirodunen soldatak ordaintzeko drakma berreskuratzea proposatu dio Greziari. "Apurka-apurka Greziaren monetara itzultzeak susperraldi ekonomikoa ekar lezake", azaldu du alderdi honek.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.