Espainiako Gobernua Washingtonera joango da gaur, babes bila
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea Washingtonera joango da gaur, Timothy Geithner AEBetako Altxor idazkariarekin eta Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariarekin batzartzeko.
Horrela, Mariano Rajoyren Exekutiboa babesak biltzen saiatuko da, merkatuak Espainia zigortzen ari diren honetan.
Lehen bilera Lagarderekin egingo du, 14:30ean (20:30ak Euskadin), eta ondoren Geithnerrekin izango da, 16:30ean (22:30).
AEBetara egingo duen lehen bidaia ofiziala izango da, eta Gobernuak abiatutako murrizketak eta erreformak azaltzeko aprobetxatuko du.
Apirilean, Geithner eta Lagarde Luis de Guindos Ekonomia ministroarekin batzartu ziren, NDFren udaberriko bileren baitan.
Urte hasieran, gainera, Geithner Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin bildu zen.
Duela aste batzuk, NDFko zuzendariak esan zuen Rajoyk abiatutako erreformak "txalotzeko modukoak" direla, baina "hazkundea ez itotzen" saiatu behar dela.
NDFren kalkuluen arabera, Espainiako ekonomia % 1,8 jaitsiko da aurten, baina % 0,1 haziko da 2013an.
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea Washingtonera joango da gaur, Timothy Geithner AEBetako Altxor idazkariarekin eta Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariarekin batzartzeko.Horrela, Mariano Rajoyren Exekutiboa babesak biltzen saiatuko da, merkatuak Espainia zigortzen ari diren honetan.Lehen bilera Lagarderekin egingo du, 14:30ean (20:30ak Euskadin), eta ondoren Geithnerrekin izango da, 16:30ean (22:30).AEBetara egingo duen lehen bidaia ofiziala izango da, eta Gobernuak abiatutako murrizketak eta erreformak azaltzeko aprobetxatuko du.Apirilean, Geithner eta Lagarde Luis de Guindos Ekonomia ministroarekin batzartu ziren, NDFren udaberriko bileren baitan.Urte hasieran, gainera, Geithner Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin bildu zen.Duela aste batzuk, NDFko zuzendariak esan zuen Rajoyk abiatutako erreformak "txalotzeko modukoak" direla, baina "hazkundea ez itotzen" saiatu behar dela.NDFren kalkuluen arabera, Espainiako ekonomia % 1,8 jaitsiko da aurten, baina % 0,1 haziko da 2013an.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.
Albiste izango dira: Saretzen mugikortasunari buruzko azterlana, Osakidetzako inoizko LEP handiena eta "Mitoaroa III"
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.
Zabalik dago Tubos Reunidos erosteko interesa agertzeko epea
Hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak erosketa-prozesua aktibatu du eta konkurtso-administratzaileak prozesua bideratzeko jarritako arauak onartu ditu. Lehentasuna ematen dio talde osoa saltzeari.
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.
Pirinioetako abeltzainek hartzak zaintzeko eskatu dute, horien kopurua abeltzaintza estentsiboarekin "bateragarria" izan dadin
Ezkaroze eta Aribe herrietan, etxeetatik gertu dauden eremuetan, bi hartz ikusi dituzte asteburuan. Hartza hain gertu izateak kezka zabaldu du inguruko abeltzainen artean, abere taldeetan zer ondorio izango dituen beldur.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan
Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek, eskaeren jaitsieragatik
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaera-kopuru asko jaitsi delako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.