Ondarroa
Dianak pintatu dituzte dituzte Ondarroako Udaltzaingoaren komisarian
ESANek, sare sozialen bidez, gaitzetsi du "euskal totalitarioek eta faxistek" Udaltzaingoaren komisariari "eraso" egin izana, eta agenteei babesa eskaini die.
Euskal kofradiek Kofradia Basque Seafood sortu dute, baxurako arrantza modernizatzeko
Bizkaiko eta Gipuzkoako federazioek, Hazilur sozietate publikoarekin batera, Kofradia Basque Seafood enpresa eratu dute, Ondarroan. Nobedade nagusien artean, laugarren eta bosgarren gamako produktuen lerro bat garatuko du konpainiak, arraina xerratu, ontziratu eta kozinatzeko moduan elaboratzeko.
Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, kolorea eta irribarrea jarri diote zaleek egun grisari
Nerbioak dantzan, animoak goian, itsasoratu aurreko txalo zaparrada, txarangen doinua… Kontxako Banderaren lehen jardunaldi grisa kolorez bete dute arraunzaleek.
Udaltzain bat txosnetatik kanporatu dutela salatu du Ondarroako Udalak
Udalaren ustez, gertatutakoa "oso larria" da, eta neurriak hartuko dituela jakinarazi du.
Ondarroako Udalak herriko meskitaren aurka egindako eraso arrazista salatu du
Gertakaria 11:00ak aldera jazo da, dei anonimo batek agintariei ohartarazi dienean gorozkiz betetako poltsa bat jaurti dutela meskitaren kontra. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Bizkaiko hondartzak, karabela portugesik gabe
Larunbat honetan Bizkaiko kostaldeko hondartza guztietan bainua hartzeko aukera izango dugu, marmokarik gabe.
Kezka nagusi kostaldean, orkak begiztatu ondoren
Lekeitioko kostaldean duela gutxi bi orka ikusi izanak kezka areagotu du. Andoni Uribe LEAKAIko presidentearekin hitz egin dugu, eta itsas animalia horietako baten erasoari nola aurre egin azaldu digu.
Jacob Elordi aktorearen aitona Ondarroatik Australiara joan zen, azukre-kanabera plantazioetan lan egiteko
1958 eta 1963 artean, Espainiako pasaportea zuten ia 8.000 langile Australiara joan ziren, azukre-kanaberaren plantazioetan lan egitera; 2.500, euskal herritarrak. Gaur egun, migratzaile haien ondorengoek eta harrezkero iritsitakoek komunitate sendoa osatzen dute Queenslanden. Joaquin Elordiren kasua da, Jacob Elordi aktore ospetsuaren aitona.