Osakidetza
2025/01/25 - 18:29
Hegoaldeko 1.200 osasun-profesional aurkeztu dira 2025eko BAME azterketetara
Azterketa honetan lortutako notaren arabera, eurek aukeratutako prestakuntza espezializatua eskuratu ahal izango dute. 765 pertsona aurkeztu dira EAEn eta 559 Nafarroan. Osakidetzak 566 plaza eskaintzen ditu eta Osasunbideak 196. Estatu espainiar osoan, 11.943 plaza esleituko dira.
2025/01/24 - 11:42
Eusko Jaurlaritzak ez du "argumentu solidorik" ikusten osasun publikoaren aldeko manifestazioak deitzeko
OPA Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
2025/01/22 - 20:34
Gripe kasuek behera egin dute EAEn eta ospitaleratzeen kopurua gutxitu egin da
Urtarrilaren 13 eta 19 arteko astean, 100.000 biztanleko 67,7 kasu zenbatu ziren. Aurreko astearekin alderatuta, 13 puntuan egin du behera tasak.
2025/01/17 - 08:41
Albiste izango dira: Su-etenaren bozketa Israelen, ikastetxeen epaia eta elgorri agerraldia Bizkaian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/16 - 18:51
Elgorri-agerraldi bat dago Bizkaian, eta 12 kasu baieztatu dituzte
Agerraldia inportatutako kasu batetik abiatu da. Gaixotasuna duten pertsona guztiek bilakaera ona izan dute.
2025/01/16 - 12:22
Osakidetzak odola emateko deia egin die herritarrei, Gabonen ostean erreserba mailak behera egin du eta
Eskaera egiteko zabaldutako oharrean, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak azaldu du odola ematea dela egunero "200 pertsona ingururen bizi-tratamendurako funtsezko osagaiak eta sendagaiak lortzeko modu bakarra" EAEn.
2025/01/15 - 20:05
Gripearen eragina bikoiztu egin da EAEn, baina kasu larrien ospitaleratzeek behera egin dute
Urteko bigarren astean, urtarrilaren 6tik 12ra bitartean, 80,2 gripe-kasu izan ziren 100.000 biztanleko, eta urteko lehen astean, berriz, 47,7 kasu.
2025/01/14 - 11:16
Gripearen intzidentziak aste honen amaieran goia jotzea aurreikusten du Osakidetzak
Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariaren arabera, aurten gripea "atzeratu" da, baina aurtengo intzidentzia eta aurreko urteetakoak "antzekoak" dira. Lehen Arretan eta ospitaleetan ari da nabaritzen gehien, baina larritasun gehiegirik gabe egoerari aurre egitea espero du Osakidetzak.
2025/01/12 - 15:57
Martinez: ''% 65 murriztu dira gaixoen deribazioak zentro pribatuetara''
Karguan sei hilabete egin berri dituenean, Alberto Martinez Osasun sailburuak esan du itxaron-zerrendak murrizteko konpromisoa bete dutela eta proben kopurua bikoiztu egin dela.
2025/01/10 - 13:11
Osakidetzak errotabirusaren txertoa jarriko die 2025ean jaiotako haurrei
Gainera, 65 urte edo gehiagoko helduen artean, gaur egungo txerto antipneumokozikoaren ordez beste txerto aurreratuago bat jarriko da, eta haurren artean, berriz, egungoaren ordez, zabalagoa eta eraginkorragoa den bat jarriko da.
2025/01/09 - 12:49
Gripeak datorren astearen amaieran joko du goia Euskadin
Maria Teresa Martinez de Albeniz Osasun Publikoko zuzendariak esan duenez, "seguruenik" datorren astearen amaieran helduko da gripearen gailurra, eta "ez da erraza" iragartzea 2024koa baino handiagoa izango ote den. Hala eta guztiz ere, hurrengo bi asteetan asistentzia-presioa altua izango dela dio.
2025/01/09 - 11:15
Osasun Sailak, gripearen bilakaeraz: "Intzidentzia altua da, baina sasoiari dagokiona"
Alberto Martinez Osasun sailburuak azaldu duenez, birusak aurreikusitakoa baino "birulentzia txikiagoa" du gaur-gaurkoz, eta txertaketari egotzi dio. Iragarri duenez, kasuek "datorren astearen amaieran" joko dute goia, aurreko kanpainan baino bi aste geroago.
2025/01/08 - 20:30
Gripe kasuek gora egiten jarraitzen dute Hego Euskal Herrian
Arnas infekzio akutuen tasa 505 kasukoa izan da 100.000 biztanleko azken astean, aurrekoa, ordea, 461ekoa izan zen. Nafarroan, aldiz, tasa 898 kasukoa izan da 100.000 biztanleko.
2025/01/03 - 14:12
Zenbat balio du Osakidetzan ospitaleratuta egoteak?
Gorputzetik kanpoko mintz bidezko jaioberrien oxigenazioa da zerbitzurik garestiena (183.878 euro). Bihotz edo biriketako transplanteek 146.195 euro balio dute, eta desfibriladore bat jartzeak 145.821 euro.
2025/01/02 - 21:56
Gora egin dute gripeak eragindako ospitaleratzeek eta behera bronkiolitis kasuek EAEn
Gripeak eragindako ospitaleratzeak 100.000 biztanleko 3,2raino igo ziren 2024ko azken astean. Aurreko zazpi egunetan 1,9ko ospitaleratze tasa izan zen. Gripearen intzidentziari dagokionez, 100.000 biztanleko 33,8 kasukoa da.
2025/01/02 - 15:15
Pediatra kopurua % 18 hazi da Osakidetzan azken hamarkadan; nabarmenago, erietxeetan
Lehen mailako arretan ere, oro har, handitu egin da haurrak artatzen dituzten fakultatiboen kopurua ere, baina haurren osasunari dagozkion beharrak aldatu egin dira. Profesional asko kexu dira agendak beteta dituztelako, eta osasun-zentro batzuetan aurreko urteetan baino pediatra gutxiago dago.
2024/12/23 - 18:57
Gabonetan "gutxienez 110 osasun zentrotan" ordutegiak murriztu izana kritikatu du Facuak
Osakidetzari zuzendutako idatzi batean, elkarteak "murrizketa eta itxiera ugariak" salatu ditu. Facuak azaldu duenez, Jaurlaritzaren proposamena "zentro asko 20:00etan beharrean 17:00etan ixtea da, eta 17:00etan ixten zutenak 15:00etan ixtea".
2024/12/19 - 22:09
''Gabon jaien ostean iritsiko dira gripe kasuak gailurrera''
Enrique Peiro epidemiologoak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordeak adierazi duenez, "gaur egun arnas infekzio akutuen tasa 493 kasukoa da 100.000 biztanleko, iaz aste berean baino txikiagoa". Hala ere, Peirok txertaketaren garrantzia azpimarratu du.
2024/12/18 - 16:13
Osasun publikoaren aldeko herri plataformek manifestazioak deitu dituzte otsailaren 1erako
OPA Herri Plataformak adierazi du osasun sistema publikoaren "desegitea" gelditzeko erantzun "bateratua" eman behar dela. Hori dela eta, hurrengo asteotan eragile sozial, sindikal eta politikoen ahalik eta atxikimendu gehien batzen saiatuko dira, manifestazio deialdirekin bat egiteko.
2024/12/18 - 11:24
5.000 giltzurrun-transplante eginda, Euskadi erreferentea da organoak ematen eta transplantatzen
Gurutzetako Ospitalea giltzurruneko transplante pediatrikoan erreferentziazko zentroa da, eta 1994tik, guztira, 201 trasplante egin zaizkie ospitalean pediatria-adinean dauden pazienteei. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea da helduen eta haurren giltzurruneko transplanteetan buru.