Urtero 70 haur-minbizi kasu atzematen dituzte EAEn
EAEn, 70 haur-minbizi kasu atzematen dituzte urtero, eta ia erdiak (% 47) linfomak eta leuzemiak dira.
Otsailaren 15ean, Haur Minbiziaren Nazioarteko Egunean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, 10 kasutik 8tan haurrek bizirik jarraitzen dute, gaixotasunik gabe, 5 urteko epean.
1990etik 2018ra 1.338 kasu atzeman zituzten (% 58 mutiletan eta % 42 neskatan), 159,88 kasu urtean milioi bat pertsonako.
Minbizi ohikoenen artean leuzemia eta linfomak daude, guztien % 47 baitira. Nerbio-sistemako tumore gaiztoak, berriz, % 15 dira.
Minbizia duten 15 urtetik beherako pazienteen biziraupenak gora egin du EAEn, eta 5 urtera tumore gaizto ohikoenetako bat izan duten pazienteen % 80k jarraitzen dute bizirik, gaixotasunik gabe.
Osakidetzaren esanetan, "pazienteen eta horien senideen egonaldia humanizatzeko etengabeko ahaleginean", Farmaprest egitasmoa jarri du abian Gurutzetako Ospitalean paziente onkologiko pediatrikoen arreta prozesua hobetzeko.
Familiak aldez aurretik emandako telefonora bidalitako SMS baten bidez jakingo dute noiz joan behar duten medikuaren kontsultara analisiaren emaitzak ezagutzera, eta botika noiz dagoen jasotzeko prest Onkologia Pediatrikoko Eguneko Ospitalean.
Zure interesekoa izan daiteke
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bakion ostiraletik desagertuta dagoen 14 urteko neska baten bila ari dira
VOST Euskadik 14 urteko Olaiaren desagerpenaren berri zabaldu du. Adingabea uztailaren 31n ikusi zuten azkenekoz Bakion, eta baliteke Bilborako autobusa hartu izana. Haren inguruko informaziorik duenak 112ra deitzeko eskatu dute.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.