OSASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

38ra igo dira elgorri kasuak EAEn, azken astean hiru kutsatze baieztatu dira eta

Osakidetzaren arabera, kasu guztiek bilakaera ona izan dute. Kutsatutakoetatik 18 osasun-langileak dira.
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

2024ko azarotik, Euskal Autonomia Erkidegoan 38 elgorri kasu atzeman dira, azken astean 3 kutsatze gehiago baieztatu ondoren, aurreko astean baino 5 gutxiago.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi duenez, joan den urteko azaroan Bizkaian izandako elgorri-agerralditik eratorritakoak dira baieztatutako kutsatzeetatik 36. Gainerako hirurak Gipuzkoan atzemandako kasuak dira: horietatik bi, joan den abenduan; eta hirugarrena, hilabete honetan.

Osakidetzak esan du "kasu guztiek bilakaera ona" izan dutela, "txertaketa-tasa altuak dituzten herrialde eta eskualdeetan ohikoa den eredu epidemiologikoari jarraiki".   "Euskadin 2023an lehen dosirako txertaketa % 96,79koa izan zen eta % 92,44koa, bigarren dosirako", zehaztu dute.

Osasun Sailak gogorarazi du elgorria "airez, tanta bidez eta kutsatutako jariakinekin kontaktuan egonda" transmititzen dela eta, beraz, "maskarak birusaren sakabanatzea murrizten" duela eta beste paziente eta laguntzaileak babesten dituela.

Aldi berean, azpimarratu du "txertaketa dela prebentzio-tresna eraginkorrena" gaixotasuna zabaltzea saihesteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X