Osasunbidea
2021/07/16 - 11:52
622 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan, 131 Bortzirietan
Lesakan bakarrik 65 kutsatze atzeman dituzte azken 24 orduetan; Beran 40 izan dira.
2021/07/15 - 21:50
"Gehiegizko gizarte-interakzioa debekutzat hartzea" eskatu du Urkulluk
Ostegun honetan argitaratutako dekretuaren bidez, lehendakariaren esanetan, "asmoa da debekutzat hartzea neurriz gaineko gizarte-interakzioa, eta, hortaz, arlo jakin batzuetan pertsonen elkartzea".
2021/07/15 - 14:06
Urritik zenbatu gabeko positibo kopurua atzeman du Nafarroak: 608
Iruñeko Arrotxapea auzoan 37 kasu atzeman dituzte, Alde Zaharrean 20 izan dira, eta Txantrean, 17.
2021/07/14 - 16:29
Nafarroa etxeratze agindua edo itxiera perimetralak ezartzea aztertzen ari da
Momentuz, Nafarroako Gobernuak ez du neurri berririk iragarri. Baina itxiera perimetrala edo etxeratze aginduak mahai gainean daudela onartu du.
2021/07/14 - 10:23
532 kasu zenbatu dira Nafarroan azken orduotan, azarotik izan den zifrarik altuena
30.000 lagun bakartuta daude Foru Erkidegoan. Gaur Lesaka eta inguruetako 14 eta 29 urte bitarteko herritarren artean baheketa masiboa egingo dute, inguruan izandako kasuen gorakadaren ondorioz.
2021/07/13 - 22:48
Magnetizatu egiten al dute txertoek eta PCR probek grafenoagatik? Ez, mezu biral batzuek hala badiote ere
Covid-19aren aurkako txertoek eta PCR probek ez dute kutsatzen grafenoa baliatuz, eta ez dute pazienteengan magnetismorik sortzen; adituek sare sozialetan eta WhatsApp-en dabiltzan hainbat mezuk diotena gezurtatu egin dute.
2021/07/13 - 16:49
Goraldi betean jarraitzen dute kutsatzeek Nafarroan, 500 kasuren bueltan
Lesakako egoera da kezka iturri, azken orduetan 39 kasu hauteman baitituzte (bezperan 25 izan ziren). Foru Gobernuak baheketa egingo du Bortzirietako herri horretako 19-24 urtekoen artean.
2021/07/12 - 22:48
Neurri berriak Iparraldean: covid pasaportea tabernetarako eta txertoa derrigorrezkoa osasun langileentzat
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri duenez, erabakien asmoa da txertaketa-kanpaina bultzatzea, Delta aldaera gero eta kutsatze gehiago sortzen ari baita.
2021/07/12 - 12:11
Kutsatzeek gora egin dute Nafarroan, laugarren egunez jarraian
"Ez-jaien" testuinguruan zenbatu dira positibo gehien: Iruñean 110 kasu atzeman dituzte, eta Lesakan, 25.
2021/07/11 - 13:26
Koronabirusak goranzko joeran jarraitzen du Nafarroan, 335 kasu gehiagorekin azken orduetan
Hirugarren egunez jarraian gora egin dute Nafarroan atzemandako kasuek, eta positibotasun-tasa %16,2an dago. Iruñea, Uharte, Lesaka eta Lizarra dira kasu berri gehien dituztenak.
2021/07/10 - 12:22
304 positibo atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan
Saloura (Tarragona) egindako ikasketa-bidaien osteko agerraldiaren ondoren, bazirudien beheranzko joera zegoela, baina azken datuek kontrakoa erakusten dute.
2021/07/09 - 16:30
Gora egin dute berriro kutsatzeek Nafarroan, 275ra arte
Nafarroan 2069 test egin dira azken orduetan, eta horietatik 275ek emaitza positiboa izan dute. Kutsatu berrien hamarretik seik 15 eta 29 urte bitartean dituzte.
2021/07/08 - 13:58
256 kasu hauteman dira Nafarroan, Salouko agerraldia beherantz doala argi utzita
Asteartean baino 78 kasu gutxiago izan dira, eta astelehenean baino 170 gutxiago; beraz, badirudi atzean gelditu dela Saloun izandako agerraldia.
2021/07/07 - 12:03
Lurraldearteko Osasun Kontseiluak gazteen kutsatzeei aurre egin beharko die gaur
Osasun Ministerioa eta autonomia erkidegoak gaur bilduko dira egoera aztertzeko eta birusaren hedapena geldiarazten lagundu dezaketen neurriak hartzeko, batez ere, biztanleriaren sektore gazteenean intzidentzia gora doala ikusita.
2021/07/07 - 10:02
333ra jaitsi dira kutsatze berriak Nafarroan azken orduetan
Bezperakoak baino 90 kasu gutxiago dira, baina duela 7 eta 14 eguneko kopurua halako bost dira.
2021/07/06 - 10:09
425 kutsatze berri hauteman dituzte Nafarroan azken egunean
Bezperakoak baino gutxiago izan arren, duela astebete halako hamar eta duela 14 egun halako hamaika dira. Saloun izan diren gazteen artean 1.000 kutsatze atzeman dituzte oraingoz.
2021/07/05 - 17:56
Nafarroan 700 positibo baino gehiago atzeman dituzte Salouko agerraldia tarteko
Foru Gobernuaren Osasun Kontseilaritzak ostiralean abiatutako baheketa masiboari eutsiko dio, ikasleak Tarragonatik itzultzen ari direlako oraindik.
2021/07/05 - 15:22
Osasun txartela izan edo ez, txertatzeko deia egin die Nafarroak biztanle guztiei
Foru Gobernuak kanpaina jarri du abian migratzaileei txertoa jartzera dei egiteko, erregularizatuta egon edo ez, osasun-txartela izan edo ez. Zortzi hizkuntzetan idatzitako kartelak atera dituzte.
2021/07/05 - 10:49
507 positibo atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan
Kasu berrien % 88k 15 eta 29 urte artean dituzte eta % 70ek jatorri indiarreko delta aldaera dute. Ospitaleetan ez da igoerarik nabari, oraingoz, baina zuhurtzia eskatu dute.
2021/07/04 - 22:30
Atzo baino % 21 positibo gehiago Nafarroan; gehienak, Saloutik etorritako gazteak
Kutsatzeen % 70 Indiako Delta aldaerari dagozkio, adituek diotenez, askoz kutsakorragoa, baita aztarnak jarraitzeko zailagoa ere.